117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A M E S K O A B A R R E N

Proiektua-zuzendaritza teknikoa eta obrak adjudikatuta

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluko 3. puntuan ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da Udal honek adjudikazio hauek egin dituela:

1.-Obrak:

"Bakedaon, Gollaon eta Artatzan hornidura eta saneamendu sareak berritzea".

"Gollaon, Artatzan eta Bakedaon hondakin urendako hodi igorleak egitea".

"Ameskoabarrenen (Nafarroa) presio handiko uraren hornidura sarea, 3. fasea".

-Adjudikazio hartzailea: Excavaciones Fermín Osés, S.L., B31231319 IFKa, eta helbidea Lizarran (Nafarroa) 31200, Deierriko etorbideko 13-behean baitu.

-Prezioa: 1.681.030,47 euro.

-Adjudikatu zen eguna: 2002ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuraren erabakia.

2.-Aipatu obren proiektua eta zuzendaritza teknikoa:

-Adjudikazio hartzailea: Miguel Iriberri Vega (Contec-Ingenieros Consultores), 72.658.818-R NANa, eta helbidea Lizarran (Nafarroa) 31200, Sorkunde Garbiaren pasealekuko 24-2.an baitu.

-Prezioa eta adjudikazioaren eguna:

"Bakedaon, Gollaon eta Artatzan hornidura eta saneamendu sareak berritzea": 61.337,95 euro, 2000ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez.

"Gollaon, Artatzan eta Bakedaon hondakin urendako hodi igorleak egitea": 30.050,47 euro, 2001eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez.

"Ameskoabarrenen presio handiko uraren hornidura sarea, 3. fasea": 49.594,06 euro, 2001eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez.

Ameskoabarrenen, bi mila eta biko abuztuaren zazpian. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: A0208943