117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Berriobeitiko hiriguneko urbanizazio proiektuaren bigarren fasea. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2002ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quoruma zuela:

1.-Hasiera batez onestea Berriobeitiko hiriguneko urbanizazio proiektuaren bigarren fasea, Berriobeitiko Udalak sustatua eta César Garciarena Otano arkitektoak prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2.-Onetsitako urbanizazio proiektua jendaurrean egonen da 15 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietako batean iragarkia jarrita. Orobat, banan-banan jakinaraziko zaie Berriobeitiko Kontzejuko buruari, urbanizazio proiektuak hartzen duen eremuko jabeei eta zuzenean ukituriko gainerako interesatuei.

Interesatu partikularrek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko aldian.

Berriobeitin, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0208928