117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

438/2002 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako zenbait BHItarako fabrikazio malguko zelularako robotizazio postuak erosteko 148.100 euroko gastua egiteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako zenbait BHItarako fabrikazio malguko zelularako robotizazio postuak erosteko, honako baldintza orokorrei jarraituz:

-Mota: lehiaketa. Presako tramitazioa.

-Xedea: Nafarroako zenbait BHItarako fabrikazio malguko zelularako robotizazio postuak.

-Aurrekontua: 148.100 euro.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun balioduna arte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluaren arabera bidezko diren bitartekoen bidez.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita laugarren egun balioduneko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko batzar gelan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Inbertsio Zerbitzuko http://www.cfnavarra.es/inversioneseducacion web-gunean; bestalde, Inbertsioen Zerbitzuko Erosketa Bulegoan (Tel. 948 42 65 30 eta 948 42 66 06) jakinaraziko da non hartzen ahal diren.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamarrean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

............................... j/a-k, .............(e)koak, ................. ordezkatzen duenak, Nafarroako zenbait BHItarako fabrikazio malguko zelularako robotizazio postuak erosteko 2002ko ........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (..... zk.) argitaratu zen iragarkiaz jabeturik, baita hura arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguez ere, konpromisoa hartzen du horniketa hura egiteko, agiri haiei hertsiki lotuz. Horretarako eskaintza hau aurkezten du:

(Eguna eta proposatzailearen sinadura)

1. lotea: elikatze sistema robotizatua, 73.100,00 euro.

2. lotea: 5 ardatzeko robot industrialak, 75.000 euro.

Iragarkiaren kodea: a0209912