117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Aitzoaingo UR-8 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2002ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quoruma zuela:

1. Behin betikoz onestea Aitzoaingo hiriguneko UR-8 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Alberto Albillos jaunak eta María Luisa Agarraberes andreak sustatua eta Cesar Vidaurre eta Francisco Javier Sánchez arkitektoek prestatua; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2. Borondatezko birzatiketaren behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 169.2.c) artikuluan xedatuarekin bat.

Berriobeitin, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0208927