117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I B O E I T I

12. ordenantza fiskalaren aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2002ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quoruma zuela:

1. Eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko 12. ordenantza fiskalaren aldaketa puntuala onetsi da hasiera batez; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Aldatutako ordenantza fiskala jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Berriobeitiko Udalaren iragarki hoolean iragarkia paratuz. Herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Berriobeitin, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0208925