117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Larragetako UR-8 unitatearen Konpentsazio Batzordea eratzeko Estatutuen Proiektua. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2002ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quoruma zuela:

1. Larragetako UR-8 exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordea eratzeko Estatutuen Proiektua onetsi da hasiera batean; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 156.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Agiria jendaurrean egonen da hamabost egunez. Onespenaren ekintza Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta banan- banan jakinaraziko zaie jarduketa sistemak ukituriko erregistroko jabe guztiei, deia egin eta epe bereko entzunaldia ematearren.

Berriobeitin, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0208924