117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Artikako Mogotes sektoreko R-1 eta D-1 lurzatietako xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2002ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quoruma zuela:

1.-Behin betikoz onestea Artikako Mogotes sektoreko Plan Partzialeko R-1 eta D-1 lurzatien eremuko xehetasun azterlana, sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatua eta Teo Ronco Marín arkitektoak prestatua; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2.-Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan ezarritakoarekin bat.

3.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Lurraldearen Antolamenduaren Batzordeari jakinaraziko zaio hamar eguneko epean.

Berriobeitin, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0208923