117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Artikako Mogotes sektorea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2002ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quoruma zuela:

1. Artikako Mogotes sektorea birzatitzeko proiektuaren aurka aurkeztu diren alegazioak honela ebatzi dira:

Antonio Tellechea Goyena jaunaren alegazioa: ezetsi da.

Silvester Ollacarizqueta Iriarte jaunaren alegazioa: ezetsi da.

Construcciones Tellechea, S.A.ren alegazioa: alegazioa ezetsi da; hala ere, 207.lurzatiko puska eztabaidagarriaren titulartasuna auzigai izan daiteke, behar den auzi-eskea egin dela egiaztatu bezain laster.

Construcciones Antonio Erro y Eugui, S.A.ren alegazioa: ezetsi da.

Vallehermoso División Promoción, S.A.U.ren alegazioa: ezetsi da.

Avanco, S.A.ren eta Construcciones Muroa, S.A.ren alegazioa:

a) Garajeak mankomunatzeko beharra kentzeko eskaera dela eta, onartu egin da betiere orube bakoitzak bere jabetzaren barnean egiten baditu arrapalak.

b) Z.L.3. gune libreko R.9.2 eta R.9.1 lurzatietako garajeetara sartzeko arrapalen kokalekua dela eta, onartu egin da, baina betiere behar den konpentsazioa aurreikusten bada eta titulartasun publikoaren metro karratuak aldatzen ez badira. Horretarako, xehetasun azterlan bat izapidatuko da.

c) R.10 lurzatiari dagokionez, b) atalean zehaztutakoak balio du.

Construcciones Juan Bautista Flores, S.A.ren alegazioa: ezetsi da.

Artikako Kontzejuaren alegazioa: baietsi da; hortaz, auzobideen aprobetxamendua Artikako Kontzejuaren esku egonen da.

2. Behin betikoz onestea Artikako Mogotes sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, horretarako osatu den Konpentsazio Batzordeak sustatua eta Héctor Nagore hirigintzako abokatuak, Teo Ronco arkitektoak eta Luis Salanueva ingeniariak prestatua; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Borondatezko birzatiketaren behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 161.5 artikuluan xedatuarekin bat.

4. Birzatiketaren sustatzaileek proiektuaren testu bategina aurkeztu beharko dute Berriobetiko udal bulegoetan, 1. puntuan bildutako alegazio baietsiek ekarritako aldaketak jasotzeko.

Berriobeitin, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0208921