117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Aitzoaingo UR-1 unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2002ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quoruma zuela:

1. Behin betikoz onestea Aitzoaingo herriguneko UR-1 exekuzio unitateko eremua (A, B, C, D, E, F eta G) borondatez birzatitzeko proiektua, jabe guztiek sustatua eta Juan José Echeverría Dancausa arkitektoak eta Eduardo Urralburu Artola letraduak prestatua; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2. Borondatezko birzatiketaren behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 169.2.c) artikuluan xedatuarekin bat.

Berriobeitin, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0208920