117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

459/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Torralba del Rioko Udalaren menpeko Torralba del Río eta Otiñanoko Kontzejuen iraungipen espedientea jendaurrean paratzen duena.

Torralba del Ríoko kontzejuburuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Kontzeju hori toki entitate gisa iraungitzeko espedientearen tramitazioa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1 artikuluko a) letran ezarritakoaren arabera. Horrekin batera aurkeztu dira 2002ko martxoaren 12an Kontzejuko Batzarrak xede horretarako hartutako erabakia, legeak agindutako gehiengoaz hartutakoa, bai eta Udalak egun horretan berean Kontzejuaren iraungitzeari oniritzia emateko erabakia ere.

Halaber, Otiñanoko kontzejuburuak ere eskatu dio Nafarroako Gobernuari Kontzeju hori toki entitate gisa iraungitzeko espedientearen tramitazioa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1 artikuluko a) letran ezarritakoaren arabera. Horrekin batera aurkeztu dira Kontzejuko herritarren gehiengoaren sinadurak Nafarroako Gobernuari eskatzeko Kontzejua iraungi dezala.

Espedientea izapidaturik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84 eta 86. artikuluetan xedatutakoaren arabera, bidezko da Torralba del Río eta Otiñanoko Kontzejuei eta Torralba del Rioko Udalari entzutea ematea, eta Kontzeju horien iraungipen espedientea jendaurrean paratzea hilabetez.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Torralba del Río eta Otiñanoko Kontzejuen iraungipen espedientean, Torralba del Rioko Udalari eta Kontzejuei berei hilabetez entzutea ematea eta espedientea epe berean jendaurrean paratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, edozein pertsona fisiko edo juridikok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak egin ahal ditzan.

2. Foru Agindu honen berri ematea Torralba del Rioko Udalari eta Torralba del Río eta Otiñanoko Kontzejuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamalauan.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0209077