117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

E D I K T U A

Udalak, 2002ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

5. Hasiera batez onestea Udal Planaren 41. artikuluko aldaketa puntuala.

Olaztiko Udalak Udal Planeko Hirigintzako Araudiko 41. artikulua aldatzeko proposamena sustatu du.

Kontuan hartuz Udal Planean aldaketa puntuala egiteko arrazoiak interes publikoarekin bat datozela; izan ere, inguruneko berezko ezaugarri estetikoak indartu nahi dira aldaketaren bidez.

Kontuan hartuz aldaketa eraikinen irudiari dagokiola eta ez dituela hirigintzako aprobetxamenduak aldarazten.

Kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 124. artikuluan eta ondorengoetan xedatua.

Osoko bilkurak ondokoa erabaki du aho batez:

1.-Hasiera batez onestea Udal Planean aldaketa puntuala egiteko proposamena, Olaztiko Udalak sustatua eta hirigintzako araudiko 41. artikuluari dagokiona.

2.-Aldaketa egiteko proposamena jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udalaren iragarki oholean eta zenbait egunkaritan argitaratzea.

Egintza edo erabaki honen aurka, errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

-Aukeran, hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, 29/1998 Legeko 8.1 artikuluan zehaztutako egoeretan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baita.

Olaztin, bi mila eta biko uztailaren hogeita lauan. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208914