117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

E D I K T U A

Udalak, 2002ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

11. 2001eko aurrekontuaren likidazioa. Behin betiko onespena.

2002ko apirilaren 23an Olaztiko Udalaren Ogasun Batzordeak 2001eko aurrekontuen (kontuen) likidazioa onetsi zuen, Olaztiko Udalari eta Musika Eskolari dagozkienak. Horren gaineko iragarkia 2002ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 27koan. Ondoren, jendaurreko epean, alegazio idazki bat jaso zen, Olazti hautagai-zerrenda independienteak aurkeztua eta lau sinadura ulertezinen bidez izenpetua.

Ikusirik idazkariak aipatu alegazioen gainean egin duen txostena.

Ikusirik Ogasun Batzordeak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik egindako txostena, 2002ko uztailaren 15ekoa.

Osoko bilkurak ondokoa erabaki du aho batez:

1.-Olazti hautagai-zerrenda independienteak aurkeztu dituen alegazioak ezestea.

2.-2001eko aurrekontuaren likidazioa onestea behin betikoz.

Egintza edo erabaki horren aurka, errekurtso hauek

jarri ahalko dira:

-Aukeran eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, erabakia jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, salbu eta 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusi kasuetan, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzenduko baitzaio.

Olaztin, bi mila eta biko uztailaren hogeita lauan. Idazkaria, sinadura ulertezina

Iragarkiaren kodea: A0208912