117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

UE-7ren borondatezko birzatiketa eta hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Udalak, 2002ko abuztuaren 1eko osoko bilkura arruntean, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik 7. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko espedientea, bai eta proposaturiko hirigintzako hitzarmena.

Ikusirik Hirigintzako Udal Zerbitzuak eginiko txostena bai eta Obra Batzordearen ekainaren 25eko txostena ere.

Ikusirik 10/1994 Foru Legearen 169. artikuluan xedatutakoa.

Ondokoa erabaki da aho batez:

1. Hasiera batez onetsi da UE7 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.

2. Jendaurrean egonen da 15 egunez, interesatuei banan-banan jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

3. Proposaturiko hirigintzako hitzarmena onetsi da eta lagapenaren balorazio teknikoa onartu, 15.653,90 eurokoa baita.

Cintruenigon, bi mila eta biko abuztuaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208907