117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

2.1eko plan partzialaren behin betiko onespena

Udalak, 2002ko abuztuaren 1eko osoko bilkura arruntean, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste:

2.1eko plan partzialaren behin betiko onespena.

Udalak, 2001eko apirilaren 10eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2.1eko plan partziala, Trinidad Rincon Garbayok eta beste batzuek sustatua, eta 2001eko ekainaren 7ko bilkuran, berriz, behin behinekoz onetsi zuen.

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Zuzendaritza Nagusiak egindako txostena, espedientearen aldekoa baita.

Ondokoa erabaki da aho batez:

1. Behin betikoz onetsi da Cintruenigoko 2.1 sektoreko plan partziala.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta ukitutakoei banan-banan jakinaraziko zaie.

Cintruenigon, bi mila eta biko abuztuaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208906