117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

UE36 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Udalak, 2002ko abuztuaren 1eko osoko bilkura arruntean, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste:

UE36 urbanizatzeko proiektuaren behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak 36. exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua onetsi zuen hasiera batez, 2002ko apirilaren 4ko bilkuran. Erabakia aurtengo 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, bai eta herriko iragarki oholean ere, eta ez da haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu.

Ikusirik 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa.

Ondokoa erabaki da, aho batez:

1. Behin betikoz onetsi da 36. exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Cintruenigon, bi mila eta biko abuztuaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208903