117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Cintruenigoko Alde Zaharreko eraikinak, etxebizitzak eta lokalak zaharberritzeko laguntzen gaineko ordenantza. Hasierako onespena

Udalak, 2002ko abuztuaren 1eko osoko bilkura arruntean, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste:

B.B.B.P.B.ren gaineko ordenantza

Ikusirik Cintruenigoko Alde Zaharreko eraikinak, etxebizitzak eta lokalak zaharberritzeko laguntzen gaineko ordenantzarako proiektua.

Ikusirik Obra Batzordeak prestatutako txosten-proposamena, ekainaren 25ekoa.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoa.

Ondokoa erabaki da aho batez:

1. Hasiera batez onetsi da Cintruenigoko Alde Zaharreko eraikinak, etxebizitzak eta lokalak zaharberritzeko laguntzen gaineko ordenantza.

2. Erabakia jendaurrean egonen da 30 egunez eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean nahiz Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

Cintruenigon, bi mila eta biko abuztuaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208902