117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Cintruenigoko Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezia (B.B.B.P.B). Hasierako onespena

Udalak, 2002ko abuztuaren 1eko osoko bilkura arruntean, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste:

B.B.B.P.B.aren hasierako onespena

Ikusirik Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezirako proiektua, Matilda Jiménez Ochoa arkitektoak prestatua.

Ikusirik Obra Batzordeak prestatutako txostena, ekainaren 25ekoa, onespenaren aldekoa baita.

Ikusirik 10/1994 Foru Legearen 117. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa.

Ondokoa erabaki da aho batez:

1. Hasiera batez onetsi da Cintruenigoko Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezia.

2. Erabakia jendaurrean egonen da hilabetez eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean nahiz Komunitateko egunkarietako batean argitaratuko da.

Cintruenigon, bi mila eta biko abuztuaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208901