117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko irailaren 12ko 11:00etan, "Asociación de Empresas de Informática de Navarra" izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla (anagraman AEMINA). Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak aipatu eginkizunetan jardun eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Isabel Iraola (Datacom Informática) eta José Luis Azanza (Codetec).

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamabian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0210098