117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, 260/01 zehapen prozeduran María Beroiz Ansoain andreari ingurumen-arloko arau indardunak hausteagatik ezarritako zehapenari buruzko Foru Aginduarena. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatua.

651 FORU AGINDUA, 2002ko apirilaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, María Beroiz Ansoain andreari (15.640.315 NANa) zehapena ezartzen diona, Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legearen aurkako arau-hauste bategatik.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren azaroaren 19ko 1412/2001 Foru Aginduaren bitartez, 260/01 zehapen espedientea ireki zen María Beroiz Ansoain andrearen aurka, Badostaingo 7. poligonoko 126.B. lurzatian itxitura jartzeagatik (salaketa jarri zenean enkofratu fasean zegoen), María Beroiz Ansoain andreak Badostaingo 17. poligonoko 126. lurzatian sustaturiko itxiturarako baimena emateko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak maiatzaren 16an eman 676/2000 Ebazpeneko baldintzak bete gabe, izan ere, itxitura errekaren bazterrean dago eta, kalearen lerroari jarraikiz egin denez, altxonbidearen zati bat hartu du (268. lurzatia); 122.B lurzatian, zerealerako erabiltzen baita, 290. lurzatia sartu da, hala nola 268. lurzatiaren puska bat, biak altxonbideak; horrela, 122.B lurzatiak herriko kalearen lerroarekin bat egiten du. Prozedura Ingurumeneko zaindariek, Eugi aldekoek, 2001eko abuztuaren 13an jarritako salaketaren ondorioz hasi zen.

Karguak jakinarazi ondoren salatuak, horretarako ezarritako epean, alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezko da zehapen prozedurari segida ematea eta karguen orriari dagoen bezala eustea. Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legearen aurkako arau-hauste batzuk egozten zaizkio, ondoko hauek, hain zuzen:

21.3.a) artikuluaren arau-hauste larria, abelbideetan luberritze edo landaketa lanak baimenik gabe egiteagatik.

21.3.d) artikuluaren arau-hauste larria, abelbideetan obrak baimenik gabe egiteagatik.

Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeko 23. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuko 75. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. María Beroiz Ansoain andreari 1502ï52 euroko isuna ezartzea (751ï26 euro arau-hauste larri bakoitzeko), Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeko 22.1.b) artikuluarekin bat, Hori, hala ere, ez da eragozpen izanen hurrengo lerroaldean xedatutakoaren arabera isuna murriztea erabakitzeko.

Aipatu isuna ezertan ukitu gabe, eta Foru Lege horretako 23.2 artikuluari jarraikiz, arau-hausleak egindako kaltea konpondu beharko du. Konponketaren helburua izanen da, ahal den neurrian, abelbidea arau- haustea egin aurretik zegoen egoera berberean uztea.

2. Hirigintzaren eta Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloko arau-hausteak zehatzeko prozedura arautzen duen uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, jarritako isuna %30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez hilabeteko epean ordaintzea, zehapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Administrazio Kontrolaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1, 2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote orain bidaliko denaren ordez, eta murrizketa lortzeko agiriak.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, Foru Agindu hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

5. Foru Agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0208957