117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D I A I N

Jarduera sailkatua

16/1989 Foru Legeari eta hura garatzeko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Comercial Lizarraga, S.A. Jarduera: pentsuen lantegia legeztatzea. Tokia: 2. poligonoko 601. lurzatia, Bentalde k.

Urdiainen, bi mila eta biko uztailaren hogeita hiruan. Alkatea, Iñigo Etxeberria Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0209125