117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

445/2002 FORU AGINDUA, irailaren 12koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ekainaren 28ko 344/2002 Foru Agindua eta ekainaren 20ko 333/2002 Foru Agindua aldatzen dituena. Foru Agindu horietako lehenak Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itun arrunten eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako itun berezien aldaketa eta luzapenak ebazten ditu, eta bigarrenak, ordea, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza itun berezi partzialak eta Batxilergoko hezkuntza itun bereziak izenpetzea ebazten du.

Altsasuko "Sakana" Ikastolak ekainaren 28ko 344/2002 Foru Aginduari buruzko erreklamazioa aurkeztu du, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunari dagokionez, eta Iruñeko Sagrado Corazón" ikastetxeak gauza bera egin du ekainaren 28ko 344/2002 eta ekainaren 20ko 333/2002 Foru Aginduei buruz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunari dagokionez. Hezkuntza mailetako behin betiko matrikula alegatu dute bi ikastetxeek.

Eskolatze beharrak direla eta, ikusi da beharrezkoa dela ikastetxe horietan itundutako unitateak aldatzea; beraz, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du ekainaren 28ko 344/2002 Foru Agindua eta ekainaren 20ko 333/2002 Foru Agindua aldatzea proposatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) eta d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ekainaren 28ko 344/2002 Foru Agindua aldatzea 2002/2003 ikasturtearen hasieratik. Hona hemen aldaketa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunean, laugarren kurtsoan, aldi baterako unitate bat gehitzeko baimena ematea Altsasuko "Sakana" Ikastolari; horren ondorioz, beraz, ikastetxe horrek 4 unitate arrunt eta aldi baterako bat izanen ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan. Eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunean, hirugarren kurtsoan, unitate bat gehitzeko baimena ematea Iruñeko "Sagrado Corazón" ikastetxeari; horren ondorioz, beraz, ikastetxe horrek 6 unitate izanen ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan. Baimena 2002/2003 ikasturterako da bi kasuetan.

2. Ekainaren 20ko 333/2002 Foru Agindua aldatzea 2002/2003 ikasturtearen hasieratik. Hona hemen aldaketa:

Batxilergoko itunean, lehenbiziko kurtsoko talde baten irakasgai komunei dagokien ratioari 14 ordu kentzeko baimena ematea Iruñeko "Sagrado Corazón" ikastetxeari; horren ondorioz, ikastetxe horrek 6 unitate izanen ditu Batxilergoan, eta horietako batean, lehenbiziko kurtsoan itundutako unitateetako batean hain zuzen, aipatu murrizketa izanen du 2002/2003 ikasturtean.

3. Foru Agindu honen bidez onetsitako hezkuntza itunen aldaketak administrazio agiri baten bitartez formalizatuko dira. Agiri horiek sinatuko dituzte, alde batetik, Hezkuntza zuzendari nagusiak eta, bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala kreditaturiko legezko ordezkariek.

4. Hezkuntza Itunen Bulegoak Foru Agindu honen edukia jakinaraziko die interesatuei, bai eta aurreko puntuan aipatu agiriak sinatzera zein egun, toki eta ordutan agertu behar duten ere. Jakinarazpena egiten denetik eginbidea sinatzen den arte gutxienez ere berrogeita zortzi orduko epea utzi beharko da.

5. Foru Agindu honen kontra interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa ebazteko Gobernuak hartzen duen erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da.

6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dadila agintzea.

7. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatuetara, Hezkuntza zuzendari nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegora, Ikastetxeen Erregistrorako Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamabian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0210009