117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, "Leitzako adarraren bariantea egitea eta Sarrió Papel, S.A.ko hartunea aldatzea" izeneko gas naturaleko instalazioen proiektuarena, Leitzako udal mugapean (Nafarroa).

Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 104. artikuluetan eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da epigrafeko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Gas Natural SDG, S.A. Informazio honetarako helbidea: Gasteizko Barratxi kalea, 20 (PK 01013).

Eskariaren helburua:

1) Baimen administratiboa eta instalazioena, "Leitzako adarraren bariantea egitea eta Sarrió Papel, S.A. enpresako hartunea aldatzea" izeneko proiektuan, Leitzako udal mugapean.

2) Onura publikoa onartzea.

Instalazioen ezaugarriak:

Iñurrista industrialde berria eraikitzeko lanak direla eta, eremu hartatik pasatzen den gas naturalaren hodia ukitu eginen da. Horregatik, beharrezkoa da hodi adarraren kokalekua aldatzea.

Horretara bi jarduketa aurreikusi dira:

1) Oraingo trazaduran bariante bat egitea, kanalizazio berria lanen ukipen eremutik kanpo gera dadin (V-106/3 eta V-107/1 erpinen artean, Leitzako udal mugapean guztira). Bariantearen bi muturren lotura obturazioko karga-hartuneekin eginen da, oraingo DN 6" hodiaren gainean. Horretarako, hartune bakoitzak 6"-ko Way-tee bat izanen du, 6"-ko indargarri zirkular osoarekin, eta handik aterako da deribazio berria (6"-ko DN). Bestalde, oraingo hodia zerbitzurik gabe utziko da gas pasoa bi aldeetatik moztuz, obturazio eta purgako elementu osagarrien bidez, horiei esker gasa haizatu baitaiteke hodia kargarik gabe uzteko.

2) Sarrió Papel, S.A.ko hartunea aldatzea bertan dagoen armairua kenduz eta masa-hormigoizko kutxeta bat eraikiz, Iñurrista industrialdeko lur-berdinketako azken kotaren garaieran, horrela lurpean gera dadin eta hartune balbulara gainaldetik iritsi ahal izateko albotik izan beharrean.

Leitzako udal mugapeko bariantea 90 ml luze izanen da.

Adarra altzairuzko hodia izanen da (API 5L GrB), kanpotik polietileno estrusionatuaz estalia eta hotz-estaldura zinta plastikoak daudela osagarrietan, pieza berezietan, eta obrako soldaduren estaldura, bai eta harkaitzen kontrako babesa ere beharrezkoa den eremuetan, eta babes katodikoa bariantearen lotura mekanikoaren bidez, sareak duen babes sistemaz baliatuta.

Diseinuko presioa 16 bar-ekoa da, diseinuko tenperatura +15øC-koa, adarreko hodiaren diametroa DN 6"-koa eta Sarrió Papel, S.A.ko hartunearena DN 4"-koa.

Adarraren ahalmenak (6" DN) berdin segituko du, ez baitira aldatuko ez diametroa ez eta beste aldagai garrantzitsu batzuk ere jatorrizko proiektuarekin alderatuta.

Aurrekontua: Aurrekontua berrogeita bederatzi mila, laurehun eta laurogeita bat euro eta zortzi zentimokoa da (49.481,08 euro).

Lanak egiteko epea: uste da hilabetean eginen dela proiektuko instalazioa, lanak hasten direnetik.

Finken gaineko eragina: proiektuaren barne dira trazadurako planoak eta lurzatienak, baita ukitutako ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda zehatza ere, informazio honen amaieran agertzen dena.

Honako hau da proiektua gauzatzearekin finketan sortuko den ondorioa:

1.-Bide zortasuna: gasaren bide zortasun iraunkorra izanen da lurrazpian doazen hodien eta bestelako elementu osagarrien trazadura osoan, 2 m-ko zabaleran.

Zortasun horrek debeku hauek dakartza:

-Goldaketa edo indusketa lanak debekatuko dira 50 cm baino sakonago. Zurtoin garaiko zuhaitz edo zuhaixkarik ezin izanen da landatu gas-hoditik bi metro baino gertuago.

-Ezin da inolako eraikuntza edo eraikinik egin hoditik 5 metro baino gertuago.

-Langileak eta behar diren elementuak sartzen ahal dira instalazioak zaindu, mantendu, konpondu edo berriztatzeko, baina kalterik eginez gero, ordaindu egin beharko dira.

2.-Aldi baterako okupazioa: aldi baterako, obrek iraun artean, 10 metro zabaleko lur zerrenda okupatuko da trazadura osoan, proiektuan zehaztu eremuan obrak egin behar direlako.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, jendeak jakin dezan, eta bereziki lurren jabeek eta proiektuak ukitutako gainerako titularrek (zerrenda iragarki honen bukaeran), espedientea azter dezaten, Industri Segurtasunerako Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña). Bertan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzakete (hiru ale), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamaikan.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Finkaren kodea: LE-01.

Titularra eta helbidea: Azpíroz Sarasola, Brígida.

Ukipenak: zortasunaren metro linealak-metro karratuak: 27-54. Aldi baterako okupazioa: 256. Desjabetzapena: 0.

Katastroko datuak: 1. poligonoa; 429. lurzatia; lur mota, belardia.

Iragarkiaren kodea: A0209790