117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Ordenantzetako aldaketaren hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2002ko uztailaren 5ean eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Nafarraoko Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espendientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da eta testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Leitzan, bi mila eta biko irailaren hamaikan. Alkatea, Tomas Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0210129