117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Minusbaliatuendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen ordenantzaren hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2002ko abuztuaren 2an egindako osoko bilkuran, minusbaliatuendako txartelen ordenantza behin behinekoz onestea erabaki zuen.

Nafarraoko Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325.1 artikuluari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espendientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, minusbaliatuendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Leitzan, bi mila eta biko irailaren hamaikan. Alkatea, Tomas Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0201012