117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Laguntza kontratua, Ribotas Udal Kirolguneko muskulazio eta bihotz-hodietako aretoa eta Kirol aurreko jokoen eskola garatzeko

Tuterako Udalaren Gobernu Batzordeak, 2002ko irailaren 13an egindako bilkuran, kontratazio espedientea onetsi zuen, laguntza kontratu gisan, presako tramitazioan, prozedura irekian eta lehiaketa bidezko adjudikazioarekin, Ribotas Udal Kirolguneko muskulazio eta bihotz-hodietako aretoa eta Kirol aurreko jokoen eskola garatzeko.

-Behin-behineko fidantza: 500 euro.

-Lizitazioaren aurrekontua, gehienez ere (1. urtekoa): 25.000 euro.

-Eskaintzak Tuterako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu behar dira (Herritarrendako Laguntza Zerbitzua) 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendea hartzeko orduetan, alegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 18:00ak arte, eta larunbatetan, 9:30etatik 13:30ak arte. Azken eguna balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.

Baldintza plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuek eskuragai izanen dituzte Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Herriko Etxeko behea, Plaza Zaharra, 1, Tutera), eta Hiritarren Sustapen Alorrean (Kirolak), Mercadal plaza, z.g., Tutera.

Tuteran, bi mila eta biko irailaren hamahiruan. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0210085