117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

195/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Augusto Echeverría Sesma jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena, erretiroa hartu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren bederatziko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Augusto Echeverría Sesma jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ataleko burutzatik kentzea, erretiroa hartu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Ondorioak 2002ko abuztuaren 5etik aitzina izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0210090