117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

701/2002 EBAZPENA, irailaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan arauturiko ikasgaiak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Unibertsitatez kanpoko ikastetxeak Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarean sartzeko deialdia arautzen duena.

Osasuna Sustatzeko Eskolen Sarea Osasunaren Mundu Erakundeko Europako Eskualde Bulegoak, Europako Batasuneko Batzordeak eta Europako Kontseiluak bultzaturiko proiektu bat da. Haren helburua eskola osasuntsuak lortzea da, hezkuntza erkidego osoari bizimodu osasuntsuak izaten laguntzeko, osasuna sustatzeko giroan.

Gure autonomi erkidegoan komeni da Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarea bultzatzea. Horrek Hezkuntza eta Kultura Departamentua behartzen du deialdi publiko bat egitera, sare hartan sartzeko interesa duten ikastetxeek erabaki hori hartu ahal dezaten, Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sareko abiapuntuko agirian xedatu bezala.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.-Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeek Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarean parte hartu ahal izateko, Ebazpen honetan xedatu bezala eginen da.

Bigarrena.-Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarearen eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren, hots, koordinatzaile nazionalaren, gomendioei jarraituz, komenigarritzat jo da sare horretan sartzeko ikastetxeek, gutxienez ere, irizpide hauek bildu ditzatela beren hezkuntza proiektuan:

1. Ikasle guztien buru-estima bultzatu, haien adimena eta besteekiko harremanak garatu eta nork bere erabakiak hartzeko gaitzea.

2. Eskolako ingurunea hobetzea, osasun eta segurtasun arloetan neurriak hartuz, neurri horiek betetzen direla begiratuz eta kudeatze egitura egokiak ezarriz, behar baldin badira.

3. Ikastexearen, familiaren eta hezkuntza erkidegoaren arteko harreman estuak bultzatzea.

4. Elkarturiko lehen eta bigarren hezkuntzetako ikastetxeen artean lankidetza harremanak ezartzea, osasun hezkuntzako programa osatuak prestatzeko.

5. Irakasleei osasun kontuetarako funtsezko eginkizunak eman eta Osasun Hezkuntzan dagokien ardura handitzea, osasuna sustatzeko prestakuntza egokia emanez.

6. Osasun Hezkuntzako programari eusteko osasun zerbitzuen hezkuntza gaitasuna baliatzea eta hezkuntza, gizarte eta osasun arloetako zerbitzuen elkarrenganako erantzukizuna eta lankidetza estua bultzatzea.

7. Osasuna Sustatzeko kurrikuluak aukerak eman beharko ditu ikasi eta ulertzeko, bizitzako funtsezko ohiturak hartzeko, eta oraingo eta geroko beharretara egokitzeko.

8. Egin beharreko ekintzetan lan osasunari loturiko kontuak eta ikastetxean arriskuei aurrea hartzeko neurriak biltzea.

Ikastetxeek beren beharrei edo plan estrategikoetan osasunerako aipatzen diren lehentasunei buruz beste irizpideren bat biltzen ahalko dute.

Hirugarrena.-Deialdian parte hartzeko betebeharrak.

Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarean sartzen diren Nafarroako ikastetxeetarako funtsezko baldintza da ikastetxea osasuna bultzatzeko tokia bihurtu eta betebehar hauek onartzea:

.Eskola osasuntsuko proiektu bat hiru urterako garatzea.

.Proiektuak, helburu gisa behintzat, lehen aipatu diren irizpideak bildu beharko ditu:

.Proiektuaren txosten bat idaztea, urtero, ikasturte bakoitza bukatzean, haren egoera ezagutarazteko (II. eranskina). Horrela ikastetxeko hezkuntza proiektuan, etapako proiektu kurrikularretan eta urtean urteko programazio orokorretan emeki-emeki sartuz joanen da.

.Bukaeran oroit-idazki bat prestatzea (ikusi III. eranskina), hiru urteren buruan, aplikatu deneko denbora guztian lorturiko helburuak ebaluatzeko. Agiri horrek balio dezake, beharrezkoa bada, ikastetxearen eguneroko bizitzan "normaldu eta orokortzerakoan" garrantzitsutzat jotzen diren kontuak zuzentzeko.

.Ikastetxe bakoitzean proiektuaz arduratzen den lantalde bat osatzea. Horrek proiektua koordinatzen duen pertsona bat izanen du, irakasleen klaustroko kideen artetik izendatua. Lantalde horrek bere gain hartuko ditu Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sareari loturiko eginkizunak ulertarazteko eta emaitzak ebaluatu eta zabaltzen laguntzeko neurriak.

.Eskualdeko Osasun Kontseiluak onetsiriko proiektua, halakorik bada.

.Hezkuntza erkidegoaren gutxieneko parte-hartzea: irakasleen %25, ikasleen %25 eta, neurri handi batean, ikasleen gurasoen elkarteen ordezkari gehienak, ikastetxearen konpromiso instituzionala barne, Klaustroak eta Eskolako Kontseiluak onetsi behar dute eta.

.Osasun eskualdeko gizarte eta osasun arloetako langileen parte-hartzea.

.Erakunde ofizialen arteko parte-hartzea.

Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarean sartzeko hautagai diren ikastetxe berrien lan proiektuak puntu hauek bildu beharko ditu:

-Osasuna sustatzea izanen du xede.

-Osasun hezkuntzaren hastapen eta metodoekin bat etorriko da. Horrek berekin dakar:

.Ikastetxeko inguruneko osasun arazoen azterketa kritikoa.

.Konponbideak bilatzea eta atzematen diren osasun arazoak konpontzeko ekintza zehatzak bultzatzea.

.Parte-hartzeak programatu, begiratu eta ebaluatzea, hezkuntza erkidego osoa elkarlanean, baita ikastetxea dagoeneko udalerriko eta autonomi erkidegoan hezkuntzari eta osasungintzari loturik dauden kideak ere.

.Osasunerako gaitasunak eta norberaren erantzukizuna garatzea.

.Ikastetxeen, osasun etxeen, gizarte eta osasun arloetako bestelako zerbitzuen, lanbide askotako lantaldeen eta abarren arteko lankidetzarako baliabide sistematikoak ezartzea.

Proiektuak atal hauek bildu beharko ditu:

.Aukeratu den proiektuaren arrazoiak.

.Egoeraren azterketa.

.Lehentasunak ezartzea.

.Helburuak.

.Jarduerak.

.Metodologia.

.Epeak.

.Ebaulatzeko irizpide eta prozedurak.

.Aurreikusiriko antolamendu mota eta funtzionamendua.

Sarean sartu nahi duten ikastetxeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

.Parte-hartzeko eskabidea eta lankidetzarako agiriak (I. eranskina). Horretan Klaustroak eta Eskolako Kontseiluak parte-hartzea onetsi eta ikastetxearen arduradun bat izendatzeko eginiko aktak bilduko dira.

.Eskola osasuntsurako proiektua, hiru urterako, betebehar haiek biltzen dituena.

Proiektua paperean eta euskarri informatikoan aurkeztuko da.

Laugarrena.-Eskabideen aurkezpena. Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarean sartzeko interesa duten Nafarroako ikastetxeek Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dituzte eskabidea eta egoki diren agiriak, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuarendako.

Bosgarrena.-Eskabideak aurkezteko epea. Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dute eskabidea.

Seigarrena.-Ikastetxeen hautatzea. Autonomi Erkidegoko Koordinazio Batzordeak edo honek bidezkotzat jotzen duen organoak baloratuko ditu proiektuak.

Zazpigarrena.-Ebazpen hau eta honen eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zortzigarrena.-Ebazpen hau eta honen eranskinak Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura eta Hezkuntzaren Berriztapen eta Sustapenerako Atalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamabian.-Hezkuntzako zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

I. ERANSKINA

Osasuna sustatzeko eskolen Europako sarea

Parte hartzeko eskabidea

............................... j/a.k, ......... probintziako ....... udalerriko .......... ikastetxeko zuzendaria den aldetik,

Eskatzen du, ...(e)an eginiko Eskolako Kontseiluak eta .......(e)an eginiko Irakasleen Klaustroak onetsi ondoren, Osasunaren Mundu Erakundeko Europako Eskualde Bulegoak, Europako Batasuneko Batzordeak eta Europako Kontseiluak bultzatzen duten "Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarea" izeneko proiektuan parte hartzea.

Horretarako, ikastetxe honek agiri hauek aurkezten ditu:

-Eskolako Kontseiluaren eta Klaustroaren aktak

-Lankidetzarako agiria (esan zer erakunderekin)

Horrekin batera, ......... j/a., Klaustro honetako irakaslea dena, proiektu horretako koordinatzaile eta arduradun izendatu da.

....................(e)n, 200..(e)ko ..........aren ...........(e)an.

Izenpea

.................. ikastetxeko zuzendaria

II. ERANSKINA

Proiektuaren urteroko txostena prestatzeko eskema

1.-Ikastetxearen antolamendua osasun hezkuntzarako edo osasunaren sustapenerako proiektua garatzeko.

2.-Eginiko jarduerak. Hasiera bateko asmo eta epeak noraino bete diren.

3.-Metodologia.

4.-Baliabideak eta langileak.

5.-Proiektuaren ebaluazioa eta bertan eginiko doiketak.

...................(e)n, 200....(e)ko .............aren .......(e)an.

Proiektuaren koordinatzaile eta arduraduna ikastetxean

Oniritzia: Ikastetxeko zuzendaria

III. ERANSKINA

Proiektuko azken oroit idazkia prestatzeko eskema

1.-Proiektua garatu deneko egoeraren orotariko eta kasuan kasuko ezaugarriak.

2.-Proiektuko helburuak:

-Hasiera batean proposatuak.

-Proiektua bukatzean lortuak.

3.-Proiektuko partaideak: irakasleak, osasun langileak, hezkuntza erkidegokoak (ikasleen gurasoen elkarteak, etab.), erakunde ofizialak.

4.-Eginiko ekitaldiak:

-

-

-

5.-Proiektuan izaniko aldaketak hura egiten ari zelarik:

-Helburuetan.

-Edukian.

-Ekitaldietan.

-Metodologian.

-Baliabideetan.

-Ebaluazioan.

-Bestelakoetan.

6.-Proiektuan zehar ebaluatzeko prozesuaren laburpena.

7.-Ondorioak: proiektuan lorturikoa, emaitzak eta aurrera egiteko aukerak.

8.-Prestaturiko materialak.

....................(e)n, 200....(e)ko ............aren .......(e)an.

Proiektuaren koordinatzaile eta arduraduna ikastetxean

Oniritzia: Ikastetxeko zuzendaria

Iragarkiaren kodea: A0209999