105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

P-9 poligonoko B-4 lurzatiko plan partzialeko aldaketa hasiera batez onetsita

Burlatako Udalak, 2002ko ekainaren 6an egin bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

1) Hasiera batez onestea P-9 poligonoko -egun Mugazuri industrialdea-, edo indarrean dagoen HAPOn hirigintzako N-27 unitate gisa zehaztua dagoen horretako Plan Partzialeko aldaketa. Bere zehaztapen berriek Plan Partzial horretako B-4 lurzatia ukituko dute eta horiexek dira hain zuzen ere Juan Ramón Gancedo Arbizu arkitektoak eta Luis Salanueva González industri ingeniariak prestatutako proiektuaren edukia. Proiektu hori, zeina 2002ko ekainaren 3an ikus-onetsi baitzuen dagokion elkargo profesionalak, bilkurako espedientean dago, Udaleko idazkaritzak behar bezala eginbidetua plano eta agiri guztiei dagokienez.

2) Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udaleko iragarki oholean eta probintziako egunkarietan iragarkia jarrita, epe horretan haren aurkako alegazioak aurkez daitezen.

3) Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak sina ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoari jarraituz, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita;

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabetean, jakinazpen honen biharamunetik hasita; eta

c) Errekurtso horiek baino lehen eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten den erabakia hartu duen udal organoari zuzendua, hilabetean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Burlatan, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0207841