105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsia

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak 2002ko abuztuaren 12an ebazpena eman zuen hasiera batez onesteko Gorraitzen Castillo de Gorraiz, S.A.k sustatu duen C.4, S.2, S.3, eta S.4 unitateko xehetasun azterlaneko aldaketa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean dagoen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoa betetzeko. Interesatu orok espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahalko ditu, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, bi mila eta biko abuztuaren hamabian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0208975