105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R A R A T S

Oihan enkantea

Kontzeju honek ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, Nafarroako Erabilera Publikoko Mendien Katalogoko 408 zenbakiko mendian dagoen oihan lotea saltzeko. Hona hemen zuhaitz espezieak eta kopurua:

864 pago, 301 metro kubiko zur eta 138 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 15.998 euro (hobetzeak: 3.199,6 euro).

Lehenengo enkantea Kontzejuko aretoan eginen da, irailaren 19an, 14:00etan.

Beharrezkoa izanez gero, 2. eta 3. enkanteak eginen dira, honela:

2. enkantea, % 10 merkeago, urriaren 3an, 14:00etan.

3. enkantea, % 20 merkeago, urriaren 10ean, 14:00etan.

Oharra.-Enkantearen baldintzak interesatuen eskura daude Kontzejuko idazkaritzan.

Arraratsen, bi mila eta biko abuztuaren batean. Kontzejuko burua, Joaquín Zubieta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0208805