105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Herrilur baten desafektazioa

Arguedasko Udalak, 2002ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, legeak eskatu quorumaz onetsi zuen herrilur honen hasierako desafektazioa:

5.158 zenbakiko lurzatian dagoen lurra, 43.000 metro karratukoa, honako muga hauek dituena: iparraldea, guztiondako bazkalekua; hegoaldea, guztiondako bazkalekua; ekialdea, guztiondako bazkalekua: mendebaldea, guztiondako bazkalekua.

Desafektazioaren xedea da aipatu lurraren erabilera Alternativas Energéticas Solares, S.A.ri (Aesol, S.A.) lagatzea, "eguzki baratze" bat jar dezan.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 143.ean xedatutakoa betez, espediendea udal idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazio nahiz erreklamazioak aurkez daitezen. Hilabeteko epea egonen da horretarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arguedasen, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A0207740