105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren Mankomunitatea

2000ko ekitaldiko kontu orokorrak

Mankomunitatearen batzarrak, Kontuen Batzorde Bereziaren lanetan, Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren Mankomunitatearen 2000ko kontu orokorren espedienteari adostasun txostena ematea erabaki zuen, boz batez, aurtengo ekainaren 5ean egin bilkuran.

Aditzera ematen da, 15 eguneko epean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzen denetik, bizilagunek, interesatuek edo eskubidea dutenek egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 305.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Azkoienen, bi mila eta biko ekainaren hogeita bederatzian. Mankomunitateko burua, Inmaculada Díez Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: A0207692