105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

869/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, errepideko salgaien garraio publikoko enpresek Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordean dituzten mahaikide-ordezkariak, hain zuzen, Antonio Fernández Fernández jauna, mahaikide titularra, eta Juan Ignacio Larráyoz Azcárate jauna, ordezko mahaikidea, kargutik kendu eta haien ordezkoak izendatzen dituena. Horrenbestez, errepideko salgaien garraio publikoko enpresek batzorde horretan izanen dituzten ordezkariak honako hauek izanen dira: Ignacio Larráyoz Arroqui jauna, mahaikide titular gisa, eta Miguel Munárriz Ollacarizqueta jauna, ordezko mahaikide gisa.

Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordea azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bidez eratu zen (urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuak aldatua).

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak maiatzaren 5ean emandako 350/1992 Foru Aginduaren bidez, Batzordeko burua, idazkaria eta mahaikideak izendatu ziren.

Horren ondotik, hainbat kargu-uzte eta izendapen gertatu dira Arbitraje Batzorde horretan, dela Foru Komunitateko Administrazioaren beharrengatik, dela Batzordean ordezkaturik dauden erakundeek eskatuta.

2002ko ekainaren 24an, Asociación de Transportistas Autónomos de Navarra (TRADISNA) delakoak idazki bat igorri du Ignacio Larráyoz Arroqui jauna Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide izenda dezatela proposatzeko, mahaikide titular gisa.

Orobat, 2002ko uztailaren 23an, beste idazki bat igorri du Miguel Munárriz Ollacarizqueta jauna ordezko kide izenda dezatela proposatzeko.

Horregatik guztiagatik, Batzordea eratzeko Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

Lehena.-Antonio Fernández Fernández eta Juan Ignacio Larráyoz Azcárate jaunak, errepideko salgaien garraio publikoko enpresek Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean dituzten ordezkariak baitira, mahaikide titularra eta ordezko mahaikidea, hurrenez hurren, kargu horietatik kentzea.

Bigarrena.-Asociación de Transportistas Autónomos de Navarra (Tradisna) delakoaren proposamenari jarraikiz, Ignacio Larráyoz Arroqui jauna eta Miguel Munárriz Ollacarizqueta jauna Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko mahaikide titular eta ordezko mahaikide izendatzea, hurrenez hurren, errepideko salgaien garraio publikoko enpresen ordezkari gisa jardun dezaten.

Hirugarrena.-Foru Agindu hau Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesatuei jakinaraztea.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren zazpian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: a0209075