105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketaren testu arau emailea, U.I.XIX-Milagrosa/G1, G4 eta G5 (Bide Sistema) unitatean

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 1007/2002 Foru Agindua eman zuen, ekainaren 26an, Iruñeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aldatzeko espedientea behin betikoz onesteko, U.I.XIX-Milagrosa/G1, G4 eta G5 (Bide Sistema) unitatean.

TESTU ARAU EMAILEA

Hirigintzako araudi partikularra

XIX. unitate integratua.

Izena: "Milagrosa".

Azalera, osotara: 917.790 metro karratu.

Agiri honetan espreski aldatzen ez diren determinazio arau emaile guztiek indarra dute beti.

Araudi honetan sarturiko azalerak guti gora-beherakoak dira.

I.-Determinazio orokorrak.

I.1. Erabilera orokorrak:

Erabilera motak: etxebizitzak eta hiri ekipamenduak. Azalera: 600.972 metro karratu.

Erabilera motak: tamaina handiko erabilera bereziak (zerbitzuak, erakundeak, hirugarren sektorea).

Erabilera motak: industriarako erabilerak, guti kutsatzen dutenak. Azalera: 74.800 metro karratu.

Erabilera motak: industriarako erabilerak.

Erabilera motak: kirolerako erabilerak eta parkeak. Bideak (sistema orokorra). Azalera: 188.018 metro karratu.

Erabilera motak: landalurrak eta naturakoak. Azalera: 54.000 metro karratu.

Osotara: 917.790 metro karratu.

I.2. Lurzoruaren sailkapen orokorra:

Lurzoru motak: hiri lurzorua. Azalera: 807.096 metro karratu.

Lurzoru motak: lurzoru urbanizagarria. Azalera: 56.694 metro karratu.

Lurzoru motak: lurzoru urbanizaezina. Azalera: 54.000 metro karratu.

Osotara: 917.790 metro karratu.

II.-Espazioaren partiketari buruzko determinazio xehekatuak, kalifikazioa eta sailkapena.

II.1. Hiri lurzorua.

Jarduketa unitateak: U.U.-9. Azalera: 118.634 metro karratu. Erabilera xehekatuak: etxebizitza kolektiboak eta dotazioak.

Jarduketa unitateak: G.-1. Azalera: 3.592 metro karratu. Erabilera xehekatuak: bideak.

Jarduketa unitateak: G.-5. Azalera: 19.070 metro karratu. Erabilera xehekatuak: bideak eta parkea.

Jarduketa unitateak: G.-6. Azalera: 11. 712 metro karratu. Erabilera xehekatuak: bideak.

Jarduketa unitateak: G.-7. Azalera: 14.318 metro karratu. Erabilera xehekatuak: parkea.

G.-5, G.-6 eta G.-7 unitate berriak atxiki gabeko sistema orokorrak dira.

II.2. Lurzoru urbanizagarria.

Sektoreak: G.-4. Azalera: 30.047 metro karratu. Erabilera xehekatuak: parkea.

Sektoreak: G.-8. Azalera: 12.173 metro karratu. Erabilera xehekatuak: ekipamenduak eta eremu librea.

G.-4 y G.-8 sektore berriak atxiki gabeko sistema orokorrak dira.

III.-Determinazio partikularrak, jarduketa unitate, sektore eta eremu bakoitzaren ariora zehaztuak.

Beren determinazio partikularrak zehaztuz ondotik aipatzen diren unitate edo sektore guztietan, bide sistema gauzatzeko prestatzen diren obra proiektu eta/edo urbanizazio proiektuek egokitzapenak egiten ahalko dituzte bideen sekzio eta trazadurari dagokionez, baina ez da inola ere posible izanen trazaduraren aldakuntza nabarmenak egitea, edo aldaketa honek bide horietarako aurreikusten dituen eginkizunarekiko aldea dakartenak.

III.2. Hiri lurzoru urbanizatua.

U.U.9ko araubidea.

U.U.-9rako, araua aldaketa honetako determinazioak izanen dira.

a) Xede orokorrak: gaurko eraikuntza bere horretan uztea eta auzoak bere inguruarekin dituen loturak hobetzea.

b) Hirigintzako araubidea: ez da ereduko aprobetxamendurik ezartzen, ezta banaketa eremurik ere.

c) Baldintza orokorrak: diren eraikuntza eta erabilerak beren horretan utziko dira, legeztaturik badaude.

d) Eraikuntzan ekiteko baldintzak:

-Kontserbazioa eta berritzea: zuzeneko jarduketa.

-Handitzea: ez da utziko. Dotazioetarako lurzatietarako Hirigintzako Araudi Orokorra izanen da araua.

-Ordezkatzea: xehetasun azterlan bat onetsi beharko da, lerrokadurak, garaierak eta sestrak definitzeko, baldintza hauek betez:

-Lurzatiak: gaur egungoak.

-Lerrokadurak: gaur egungoak.

-Garaierak: gaur egungoak eta beti <= B+10.

-Proposatutako erabilerak: etxebizitza kolektiboak eta dotazioak.

-Aparkalekuak: sotoan eginen dira. Gutienez ere, plaza 1/etxebizitza era plaza 1/bertze erabileratako 100 metro.

e) Bertzelako jarduketak: Luis Morondo karrikako ekipamendu erreserbak eskolarako lurzatiko H.M. angelura aldatuko dira eta erreserba horiek eremu libre publiko bilakatuko dira. Unibertsitateko errepidea Miguel Astráin karrikarekin lotuko da. Azpilagañako ingurubidea berriz ere urbanizatuko da trazadura berriarekin eta Nafarroa etorbidearekin lotuko da.

f) Berrantolamendua: berrantolamendua eginen bada, beharrezkoa izanen da B.B.P.B. bat onestea, oinarrizko unitaterako erabilerak, lerrokadurak eta garaierak eta antolamendu berriaren eraikuntza baldintzak definituko dituena.

III.3. Hiri lurzoru antolatua.

G.-5, G.-6 y G.-7 unitateek aldaketa honetan aurreikusitakoa izanen dute araua.

G.-5 unitatearen araubidea.

a) Xede orokorrak: Nafarroa etorbidea barne bide sarearekin lotzea.

b) Hirigintzako araubidea: atxiki gabeko sistema orokorra.

c) Baldintza orokorrak: Abejeras karrika luzatuko da eta, biribilgune berri baten bitartez, Nafarroa etorbidearekin lotuko. Iturramaren eta Azpilagañaren artean ibilgailuendako lotura egiteko zegoen begizta kenduko da eta parke bilakatuko, eta aldi berean eginen da Azpilagañako lotura, Nafarroa etorbideko biribilgune berriaren bitartez.

d) Egiteko baldintzak: Jarduketa sistema desjabetzapena izanen da. Urbanizazio lanak egiten ahalko dira, behar den proiektua egin ondoan.

G.-6 unitatearen araubidea.

a) Xede orokorrak: Nafarroa etorbideak bidea den aldetik dituen ezaugarriak tarteune honetan beren horretan uztea.

b) Hirigintzako araubidea: atxiki gabeko sistema orokorra.

c) Egiteko baldintzak: jarduketa sistema desjabetzapena izanen da. Urbanizazio lanak egiten ahalko dira, behar den proiektua egin ondoan.

G.-7 unitatearen araubidea.

a) Xede orokorrak: parke bat sortzea.

b) Hirigintzako araubidea: atxiki gabeko sistema orokorra.

c) Baldintza orokorrak: Iturrama, Azpilagaña eta Arrosadia elkarren artean lotzeko oinezkoendako ibilbidea diseinatuko da.

d) Egiteko baldintzak: jarduketa sistema desjabetzapena izanen da. Urbanizazio lanak egiten ahalko dira, behar den proiektua egin ondoan.

III.5. Lurzoru urbanizagarria.

G.-4 eta G.-8 sektoreek aldaketa honetan aurreikusitakoa izanen dute araua.

G.-4 sektorearen araubidea.

a) Xede orokorrak: parke handi bat sortzea Sadar errekaren inguruan.

b) Hirigintzako araubidea: atxiki gabeko sistema orokorra.

c) Baldintza orokorrak: Unibertsitateko errepidearen trazadura moldatuko da, Zaragozako etorbideko lotura kenduz eta Miguel Astráin karrikarekin lotuz.

d) Egiteko baldintzak: jarduketa sistema desjabetzapena izanen da. Urbanizazio lanak egiten ahalko dira, behar den proiektua egin ondoan.

G.-8 sektorearen araubidea.

a) Xede orokorrak: Zaragozako etorbidearen ondoan ekipamendu bat eta erabilera publikoko eremu libre bat sortzea.

b) Hirigintzako araubidea: atxiki gabeko sistema orokorra.

c) Baldintza orokorrak: ez da halakorik ezarriko.

d) Egiteko baldintzak: jarduketa sistema desjabetzapena izanen da. Urbanizazio lanak egiten ahalko dira, behar den proiektua egin ondoan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren lauan. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0207743