105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

366/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ordutegia aldatzen duena. Ordutegi horiek uztailaren 16ko 257/1998 eta ekainaren 12ko 239/1992 Foru Aginduen bidez arautu ziren, hurrenez hurren.

Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuak adostasun txostena aurkeztu du Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ordutegia aldatzen duen Foru Agindu hau onesteko.

Aurreko arauetan orientabide batzuk ematen ziren Haur eta Lehen Hezkuntzako ordutegia finkatzeko, irakaskuntza horiek ezartzeko prozesuaren barruan. Azken urteotan izandako esperientziak ordutegi hori berraztertzea aholkatzen du, etapa horietako arlo bakoitzeko ordutegia argi eta garbi finkatzeko. Gainera, atzerriko hizkuntzei ematen zaien garrantzia dela eta, dagokion araudian modu orokorrean ezarritako adina baino lehenago sartzen dira gaur egun hizkuntza horiek. Hizkuntza horien didaktikari dagokionez, komeni da beste arlo batzuetako edukiak ikasteko erabiltzea, horrela agerian uzten baitira haien balio funtzionala eta komunikatiboa, bai gizartean, bai eskolan.

Bestalde, Nafarroan hizkuntza eredu desberdinak daudenez gero, beharrezkoa da eredu horiek ematen dituzten ikastetxeetan erantzun koherente eta integratzaileak eman eta antolaketa berri eta orekatua proposatzea hizkuntza egoera horientzat.

Oinarrizko arloek eta arlo instrumentalek duten garrantzia dela eta (haien artean hizkuntza eta matematika daude), beharrezkoa da haien ordutegia handitzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara sartzen diren ikasleek prestakuntza egokia izan dezaten.

Azkenik, irakurtzeak, curriculuma eta oro har informazioa eskuratzeko jarduera den aldetik, tratamendu didaktiko egokia behar du, bai eta astean ordu kopuru bat, ikasleek irakurtzeko ohitura bultzatu eta horretarako trebetasuna hobetzeko.

Beraz, 50 minutuko eskolaldiak proposatzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzarako. Horrela hobeki erantzuten zaie irizpide pedagogikoei, adin horietan denbora-tarte motzak eta jarduera aldaketak aholkatzen baitituzte.

Xedapen hau egiteko ondoren aipatzen diren Dekretuak hartu dira kontuan: abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua (1990eko irailaren 1eko "E.A.O."), unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen arloan Estatuko Administrazioak dituen eginkizunak Nafarroako Administrazioari ematen dizkiona; irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretua, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legeko irakaskuntzak ezartzeko ordutegi berria onesten duena; ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (1991ko ekainaren 26ko "E.A.O."), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betebeharrak ezartzen dituena; ekainaren 14ko 1006/1991 Errege Dekretua (1991ko ekainaren 26ko "E.A.O."), Lehen Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituena eta martxoaren 16ko 100/1992 Errege Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako curriculuma finkatzen duena (1992ko maiatzaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 c) eta d) artikuluaren bidez esleitua ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

I.-Aplikazio eremua

Lehenbizikoa.-Foru Agindu hau Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan aplikatuko da.

II.-Ordutegiaren antolaketa

Bigarrena.-1. Eskolako jarduera 875 ordukoa izanen da Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakastorduak astelehenetik ostiralera bitarte izanen dira, goiz eta arratsaldeko saioetan, ekain- irailetan salbu, orduan eskola saio etengabea eginen baita, eta asteazkenetan, saio bakarra goizekoa izanen baita.

Ikastaldiak 50 minutukoak izanen dira.

Goizeko ikastaldia honela banatuko da: bi saio, atsedenaldia, bi saio; arratsaldean beste bi saio eginen dira.

2. Goizeko eta arratsaldeko saioen artean gutxienez laurogeita hamar minutu izanen dira, eta bi ordu eta erdi eskola-garraioa erabili beharra baldin badago.

3. Ikasleen atsedenaldia egunean ordu erdikoa izanen da eta goizeko eskola saioaren erditsuan eginen da.

III.-Haur Hezkuntzako bigarren zikloko asteko eskola ordutegia

Hirugarrena.-1. Foru Agindu honen I. eranskinean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko arloetako asteko ordutegia ezartzen da, G ereduaren arabera gaztelaniaz irakasten duten ikastetxeetarako edo G eta A eredukoetarako.

2. D ereduko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, hala nola D eta A ereduetakoak ematen dituztenetan, hizkuntza eredu horietan ikasten duten ikasleen asteko ordutegia Foru Agindu honen II. eranskinean ageri da.

3. "Komunikazioa eta irudikapena", "Ingurune fisikoaren eta sozialaren ezagupena" eta "Identitatea eta autonomia pertsonala" arloetako jarduerak, 50 minutuko asteko lau saiotan atzerriko hizkuntzan indartu behar direnak, atzerriko hizkuntza hori irakasteko espezializazioa duten irakasleek emanen dituzte, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legeko 16. artikulua, Lehen Hezkuntzarako ezarritakoari jarraikiz.

IV.-Lehen Hezkuntzako asteko eskola ordutegia

Laugarrena.-1. G ereduko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, hala nola G eta A ereduetakoak ematen dituztenetan, Lehen Hezkuntza hizkuntza eredu horietan ikasten duten ikasleen asteko ordutegia Foru Agindu honen III. eranskinean ageri da.

2. D ereduko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, hala nola D eta A ereduetakoak ematen dituztenetan, Lehen Hezkuntza hizkuntza eredu horietan ikasten duten ikasleen asteko ordutegia Foru Agindu honen III. eranskinean ageri da.

3. Edukia indartzeko atzerriko hizkuntzan egiten diren jarduerak atzerriko hizkuntza hori irakasteko espezializazioa duten irakasleek emanen dituzte, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legeko 16. artikulua, Lehen Hezkuntzarako ezarritakoari jarraikiz.

4. "Irakurtzeko jarduerak" eta "Hizkuntza tailerra" jarduerak, ebaluazioari begira, "Gaztelania eta Literatura" edo, bestela, "Euskal Hizkuntza eta Literatura" arloan sartuko dira. "Matematika tailerra" "Matematika" arloan sartuko da ebaluaziorako.

V.-Ezarpena

Bosgarrena.-1. 2002-2003 ikasturtean Foru Agindu honen II. puntuan ("Ordutegiaren antolaketa") eta I., II., III. eta IV. eranskinetan aipatutako ordutegia ezarriko da Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko guztietan.

Dena den, Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetan, atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza indartzeko bi jarduera-saioak "Inguruaren ezagupena" eta "Matematika" arloetan eginen dira, hurrenez hurren.

2. 2003-2004 ikasturtean I., II., III. eta IV. eranskinetan aipatutako ordutegia ezarriko da Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko lehenbiziko mailan.

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren mailan eta hirugarren zikloan ere, "Inguruaren ezagupena" eta "Matematika" arloetan eginen dira, hurrenez hurren, atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza indartzeko bi jarduera-saioak.

3. 2004-2005 ikasturtean I., II., III. eta IV. eranskinetan aipatutako ordutegia ezarriko da Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren mailan.

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan ere, "Inguruaren ezagupena" eta "Matematika" arloetan eginen dira, hurrenez hurren, atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza indartzeko bi jarduera-saioak.

4. 2005-2006 ikasturtean I., II., III. eta IV. eranskinetan aipatutako ordutegia ezarriko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko lehen mailan.

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko bigarren mailan ere, "Inguruaren ezagupena" eta "Matematika" arloetan eginen dira, hurrenez hurren, atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza indartzeko bi jarduera-saioak.

5. 2006-2007 ikasturtean I., II., III. eta IV. eranskinetan aipatutako ordutegia ezarriko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko bigarren mailan, eta, horrela, bukatutzat emanen da mailaz maila ezartzeko programa.

Seigarrena.-2001-2002 ikasturtean edukiak atzerriko hizkuntzan irakasteko esperientzia egin duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek 2002-2003 ikasturtean aukeran izanen dute irakaskuntza horrekin segitzea edo bosgarren puntuan ezarritako ezarpen orokorraren araubideari lotzea. Bigarren aukera hori hartuz gero, Eskola Kontseiluaren erabakiaren ondoren, baimena eskatuko diote Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari, Foru Agindu hau argitaratu eta biharamunetik 15 egun naturaleko epean. Orobat, zilegi izanen dute Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan ingelesa edukien bitartez irakasteko ordu gehiago edukitzen segitzeko eskatzea, ikastetxeko irakasleek esperimentazio eta prestakuntza prozesuan parte hartu gabe.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbizikoa.-Atzerriko hizkuntzaren edukiak indartzeko irakaskuntzei dagokienez, D ereduko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek irakaskuntza horiek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren mailan has daitezela eska dezakete.

Bigarrena.-Irailean eta ekainean, ikastetxeetan goizean eginen dira Haur Hezkuntzako arloetako I. eta II. eranskinetako orduak, modu orekatu batez.

Irailean eta ekainean, III. eta IV eranskinetan ageri eta astean hiru saio baino gehiago dituzten Lehen Hezkuntzako arloak (atzerriko hizkuntza eta haren bidez bestelako edukien irakaskuntza arlo bakartzat hartzen dira), astean hiru saiotan emanen dira, eta astean bi saio dituztenak, berriz, bakar batean, ikastaldi trinkoa egin ahal izateko. Haur Hezkuntzan atzerriko hizkuntzak ematen dituzten irakasle espezialistek hiru saio emanen dituzte hilabete horietan eta ez lau.

Irailean eta ekainean jardunaldiko saioetako batek 60 minutu iraunen du, urteko ikastorduak betetzeko.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbizikoa.-Atzerriko hizkuntzak indartzeko irakaskuntzak 2003-2004 ikasturtean sartu nahi dituzten ikastetxeek baimena eskatuko dute Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian, Eskola Kontseiluak onetsi ondoren.

Eskaera hori Foru Agindu hau argitaratu eta biharamunetik 15 egun naturaleko epean aurkeztuko da.

Ikastetxe horietan, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen Hezkuntzan, proportzionalki banatuko dira atzerriko hizkuntzak indartzeko irakaskuntzak, curriculuma osatzen duten gainerako arloen artean.

Ikastetxeren batek, atzerriko lehenbiziko hizkuntzaren irakaskuntza lehenago hasteko baimena baldin bazuen Foru Agindu hau argitaratu baino lehen, atzerriko hizkuntzazko irakaskuntzarako ezarritako aldien arabera egokituko du baimen hori.

Bigarrena.-Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan atzerriko bigarren hizkuntza sartzeko baimena duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoei dagokienez, atzerriko hizkuntzaren curriculumeko edukiak indartzeko saoiak atzerriko bigarren hizkuntza hori emateko erabiliko dira, Foru Agindu honetako bosgarren puntuan aipatu bezala behin betiko ezarri arte.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe utzi dira Foru Lege honek agintzen duenari kontra egiten dioten maila bereko nahiz apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Hezkuntza eta Kultura zuzendari nagusiari ahalmena eman zaio Foru Agindu hau betearazteko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.-Foru Agindu hau igortzea Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Hezkuntzaren Berriztapen eta Sustapenerako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko arloetako asteko ordutegia G eta A ereduetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan

50 MINUTUKO

ARLOAK SAIOAK

ASTEAN

Identitatea eta autonomia pertsonala7

Ingurune fisikoaren eta sozialaren ezagupena6

Komunikazioa eta irudikapena6

Euskara / Haur Hezkuntzako hiru arloetako tailer globalizatuak gaztelaniaz*4 / 4

Aurreko hiru arloetako curriculumaren edukiak atzerriko hizkuntzan indartzea **4

Erlijioa / H.J.A.1

Saioak guztira 28

* G eredua besterik ez duten ikastetxeetan Tailer globalizatuetako lau saioak curriculumeko hiru arloen artean banatuko dira proportzionalki.

** Haur Hezkuntzako bigarren zikloko curriculumeko hiru arlo oinarrizkoen edukien errefortzu horiek atzerriko hizkuntzaz emanen dira jarduera globalizatuetan antolaturik.

II. ERANSKINA

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko arloetako asteko ordutegia D eta A ereduetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan

50 MINUTUKO

ARLOAK SAIOAK

ASTEAN

Identitatea eta autonomia pertsonala7

Ingurune fisikoaren eta sozialaren ezagupena6

Komunikazioa eta irudikapena6

Aurreko hiru arloetako curriculumaren edukiak atzerriko hizkuntzan indartzea *4 **

Euskara / Gaztelania4

rlijioa / H.J.A.1

Saioak guztira 28

* Haur Hezkuntzako bigarren zikloko curriculumeko hiru arlo oinarrizkoen edukien errefortzu horiek atzerriko hizkuntzaz emanen dira jarduera globalizatuetan antolaturik.

Curriculumeko edukiak atzerriko hizkuntzan hartzen ez dituzten bigarren zikloko lehenbiziko mailako D ereduko ikasleek curriculumeko edukien arloak zabaltzeko erabiliko dituzte ordu horiek.

** Edukien ingelesezko irakaskuntzarako bi saiotik laura erabiliko dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, hizkuntza eremuaren eta ikastetxearen ezaugarrien arabera.

III. ERANSKINA

50 MINUTUKO

ARLOAK SAIOAK

ASTEAN

Inguruaren ezagupena4

Arte Hezkuntza: Musika1

Arte Hezkuntz: Plastika, Dramatizazioa1

Gorputz Hezkuntza2

Gaztelania eta literatura4

Irakurketa1

Euskal hizkuntza eta literatura / Hizkuntza eta matematika tailerra *4 / 2+2

Matematika4

Atzerriko hizkuntza3

Curriculumeko edukiak atzerriko hizkuntzaz indartzen dituzten jarduerak **2

Erlijioa / H.J.A.2 / 2

Saioak guztira 28

* Saio hauetan, A ereduko ikasleak Euskal Hizkuntza eta literaturako klasera joanen dira eta G eredukoak Hizkuntza eta Matematika tailerrera, bi saio tailerreko.

** Jarduera horietan ondoko arloetako edukien errefortzu hauek sartzen dira batez ere: Inguruaren ezagupena, Arte hezkuntza (Plastika, Dramatizazioa, Musika) eta Gorputz Hezkuntza. Atzerriko hizkuntzaz eginen dira.

LEHEN HEZKUNTZAKO ARLOETAKO ASTEKO ORDUTEGIA G ETA A EREDUETAKO IRAKASKUNTZAK EMATEN DITUZTEN IKASTETXEETAN IV. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako arloetako asteko ordutegia D eta A ereduetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan

50 MINUTUKO

ARLOAK SAIOAK

ASTEAN

Inguruaren ezagupena4

Arte Hezkuntza: Musika1

Arte Hezkuntz: Plastika, Dramatizazioa1

Gorputz Hezkuntza2

Gaztelania eta literatura4

Irakurketa (gaztelaniaz edo euskaraz) *1

Euskal hizkuntza eta literatura4 / 2+2

Matematika4

Atzerriko hizkuntza3

Curriculumeko edukiak atzerriko hizkuntzaz indartzen dituzten jarduerak **2

Erlijioa / H.J.A.2 / 2

Saioak guztira 28

* Saio hauetan, A ereduko ikasleak gaztelaniazko irakurketa saioetara joanen dira eta D eredukoak euskarazkoetara.

** Jarduera horietan ondoko arloetako edukien errefortzu hauek sartzen dira batez ere: Inguruaren ezagupena, Arte hezkuntza (Plastika, Dramatizazioa, Musika) eta Gorputz Hezkuntza. Atzerriko hizkuntzaz eginen dira.

Iragarkiaren kodea: A0208166