105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Prozedura irekiaren bidezko adjudikazioa, Arrotxapeako P.P.ko P-8 poligonoa urbanizatzeko 1. faseko obrak egiteko

Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2002ko ekainaren 28an egin bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

"Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak 2002ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakiari jarraikiz prozedura irekirako deialdia eginik eta aipatu lehiaketako kontratazio mahaiaren 2002ko ekainaren 24ko akta kontuan hartuz, erabaki da:

1. Arrotxapeako P.P.ko P-8 poligonoa urbanizatzeko 1. faseko obrak Construcciones Azpíroz y Saralegui, S.L. enpresari adjudikatzea, 521.742,22 eurotan, BEZa barne, eta lau hilabetetan egiteko, lehiaketa arautu zuen baldintzen pleguari jarraikiz.

2. 449.777,78 euroko gastua baimentzea, Construcciones Azpíroz y Saralegui, S.L. enpresari ordaintzeko, indarrean dagoen Udalaren Hirigintza Gerentziaren aurrekontuko 30-43222-601010 U.I.III-Arrotxapea kontusailaren kargura."

Erabaki hau ez da behin betikoa bide administratiboan, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren aurka, Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluari zuzendua edota Iruñeko Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0207742