105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Behin betikoz onetsirik H.A.P.O.ko U.C. 4-2 unitatearen azterlana (Arieta karrika)

Lizarrako Udalak, 2002ko ekainaren 10ean egin bilkura berezian, legezko gehiengo aski zuela erabaki zuen behin betikoz onestea 2. banaketa eremuko U.C. 4-2 unitatearen xehetasun azterlana (Oncineda alderdia), Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko hiri lurzoruan Hermanos Suberviola, S.L. enpresak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da iragarki hau, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, bi mila eta biko uztailaren lehenean. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0207750