105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Hasiera batean onetsirik Nabarreria karrikako 18 eta 20. lurzatien xehetasun azterlana, Lizarbi Promozioak, S.L.k sustatua

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko ekainaren 20an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Nabarreria karrikako 18 eta 20. lurzatien xehetasun azterlana, Lizarbi Promozioak, S.L.k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea interesatuen eskura dago Udaleko Hirigintza bulegoan.

Lizarran, bi mila eta biko uztailaren lehenean. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0207747