105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Hasiera batean onetsirik HAPOko U.E. 4-3 unitatea (Remontival karrika) borondatez birzatitzeko proiektua eta hirigintzako hitzarmena, Legaria Monreal senideek sustatuak

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko maiatzaren 23an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea HAPOko 4-3 unitatea (Remontival karrika) borondatez birzatitzeko proiektua eta aprobetxamenduen monetarizaziorako hirigintzako hitzarmena, Legaria Monreal senideek sustatuak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ohartarazten da ezen, jendaurreko aldian ez bada alegaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko dela.

Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Espedientea interesatuen eskura dago, Udaleko Hirigintza bulegoan.

Lizarran, bi mila eta biko uztailaren lehenean. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0207745