105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Zehapen espedientea irekitzea, errekeritutako obrak ez egiteagatik, Iruñeko Estafeta kaleko 45eko eraikinean

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ebazpen hau eman zuen bi mila eta biko ekainaren 25ean:

"Ikusirik Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuak emandako 01-azaroa-28 RUV ebazpenaren bidez (7/UV) Iruñeko Estafeta kaleko 45eko eraikinaren jabeei egindako betearazpen agindua; ikusirik igaro dela emandako epea errekeritutako obrak egin gabe, halaxe ikusi baitzen Udalaren zerbitzu teknikoek 2002ko ekainaren 7an egindako ikuskapen bisitan; ikusirik uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 248.5 artikulua, apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretua eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 95. artikulua eta haren ondorengoak,

Ebatzi dut:

1.-Zehapen espedientea irekitzea Iruñeko Estafeta kaleko 45eko eraikinaren jabeei, eraikuntza kontserbatu, mantendu eta konpontzeko obligazioa ez betetzearen ustezko erantzule diren aldetik. Ez betetze hori, zehapen prozeduran atera daitekeena deusetarako ukatu gabe, hirigintzako arau-hauste arintzat har daiteke, 10/1994 Foru Legeko 248.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta horregatik 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarteko isunak jartzen ahal zaizkie, aipatu Lege horretako 253. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2.-Esther Azanza Fernández andrea, Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko idazkari teknikoa, irekitako espedientearen instruktore izendatzea, 85/1995 Foru Dekretuko 73.3 artikulua aplikatuz. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesatuek instruktorea errefusatzeko bideari ekiten ahal diote.

3.-Zehapen prozeduraren barnean intruktoreak prestatutako kargu plegua eranstea. Hartan, egitateak, ustezko arau-haustea eta legokiokeen zehapena adierazten dira. Kargu plegua hartu ondoko hamabost egunen epean, interesatuek alegazioak eta frogak proposatzen ahalko dituzte, baita agiriak eta argibideak ekartzen ahal ere beren eskubideen alde.

4.-Jabeei ohartaraztea ezen, obrak egiten ez badira ebazpen hau hartzen denetik hasi eta laurogeita hamar eguneko epean, bata bestearen ondoko isun hertsatzaileak ezartzen ahalko direla hilabetez hilabete, 601,01 euro lehen hilabetean, 1.202,02 euro bigarrenean, 1.803,04 hirugarrenean, 2.404,05 laugarrenean eta 3.005,06 seigarren eta hurrengo hilabeteetan, edo Udalak exekuzioari ekinen diola, subsidiarioki, eta, hori gertatuz gero, behar diren tasak, hau da, sortzen diren gastuen ehuneko 125 igorriko zaizkiela.

Jabetza Horizontalari buruzko Legearen 10.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, aginte eskudunak emaniko aginduak aurkatu edo haien betearazpena arrazoirik gabe atzeratzen duten jabeek bakarka erantzun beharko diete administrazio bidean ezartzen zaizkien zehapenei.

5.-80,05 euroko tasaren igorpena egin, Udalaren ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen 11. ordenantzarekin bat (2001eko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 30ekoa).

Tasa hori 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko da udal diruzaintzan, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina. Epe hori ordaindu gabe iraganez gero, premiamenduan sartzen ez den bitartean ordaintzen ahalko da, berandutzari dagozkion korrituak ordainduz gero.

6.-Ebazpen hau jakinaraztea Estafeta kaleko 45eko eraikinaren jabeei".

Ikusirik Hirigintza eta Etxebizitza Alorrean Estafeta kaleko 45eko eraikinaren jabeei irekitako zehapen espedientea, eta kontuan hartuz aldez aurretik egindako jarduketak eta espedienteko txostenak, zehapena ezartzeko aipatu prozedura administratiboaren instruktorea naizen aldetik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legea partez garatzeko 85/1995 Foru Dekretuaren 74.1 artikuluan aurreikusitakoa betez, hona hemen aurkezten dudan

Karguen plegua:

1. 2002ko ekainaren 7an egindako ikustaldian, egiaztatu zen ez zirela egin 2001eko azaroaren 28ko ebazpenaren bidez eskatu ziren obrak.

2. Aipatu omisioa hirigintzako arau-hauste arina izan daiteke, 10/94 Foru Legearen 248.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, ez betetzeagatik eraikuntza kontserbatu eta mantentzeko obligazioa. Foru Lege horren 253 a) artikuluari jarraikiz, 300,51etik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezartzen ahal da.

3. Kasu honetan ez da biltzen erantzukizuna alda dezakeen gorabeherarik.

4. Arau-hauste mota eta maila ikusita, 2.203,71 euroko zehapena ezartzea proposatzen da.

5. Ustezko erantzuleei adieraztea espedientea ebazteko organo eskuduna Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatua dela, Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko Xedapenak, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legeari buruz eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 13. artikuluari buruz, xedatzen duenari jarraikiz.

6. Apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren 74.1 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, hamabost eguneko epean, karguen plegu hau jasotzen denetik hasita, ustezko erantzuleek beren eskubideen defentsan bidezko juzgatzen dituzten agiriak eta informazioak aurkeztu eta alegazioak eta probak proposatzen ahal dituzte. Horretarako, idazkia aurkeztu beharko dute Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako beste edozeinetan. Aipatu epea iraganik eta aurkeztutako alegazioak ikusita, behin betiko ebazpena emanen da.

7. Jakinaraz bekie karguen plegu hau ustezko erantzuleei.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean. Instruktorea, Esther Azanza Fernández.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0207680