105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Belosogoitiko A unitateko A4arentzako xehetasun azterlana (U.I.IX/S.1). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2002ko ekainaren 25ean, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Julio Sánchez Vázquez jaunak Promociones Urniza, S.L. ordezkatuz tramitatzeko aurkeztu duen agiria, eta kontuan hartuz Hirigintzako Udal Gerentziako zerbitzu teknikoek 2002ko ekainaren 12an egindako txostena, espedientean dagoena,

Ebatzi dut:

1.-Hasiera batez onestea Belosogoitiko A unitateko A4arentzako xehetasun azterlana (U.I.IX/S.1).

2.-Xehetasun azterlana behin betikoz onetsi aitzin, sustatzaileek agiriaren testu bategina aurkeztu beharko dute, eta hartan sartuko dituzte fatxada nagusiko eta atzeko fatxadako kanpoko itxituretako aldaketak, zeinetan zokaloak eta pilastrak bistako adreiluzkoak izanen diren edo bukatuko diren. Aldatuko da xehetasun horiek biltzeko behar den dokumentazioa: 4. kapitulua, 7. atala eta azpiko nahiz goiko kaleen altxaerako planoak.

3.-Erabakiaren berri ematea ukitutakoei, eta espedientea hamabost egun baliodunean jendaurrean edukitzea, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi, halaber, hemengo egunkarietan".

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo

Iragarkiaren kodea: A0207677