105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Miranda-Argako lurzati berrantolamenduaren behin betiko oinarrietan eta erabakian udalerri horretako bazkatokietan dauden larre eta belarren eskubideak azaltzen dituena.

Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak 2002ko maiatzaren 13an emandako Ebazpenaren bidez aldatu egin ziren Miranda-Arga aldeko lurzati berrantolamenduaren oinarriak eta erabakia. Ebazpen haren bitartez aipatu oinarrietan eta erabakian azaldu nahi izan da Miranda-Argako bazkatokietako larre eta belarrak aprobetxatzeko eskubidea.

Aipatu ebazpena Miranda-Argako udaletxean jendaurrean jarri da, eta agerian dago bazkatoki bakoitzak hartzen dituen finka eta jabeen zerrenda.

Beraz, nahi duten jabe edo eskubideen titular guztiek udaletxera jo dezakete, ebazpenean ageri diren datuak egiaztatzeko.

Aipatu ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzua, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: a0207482