105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpenak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, ondoren adierazten diren garraio arloko zehapen ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebazten dituzten gobernu erabakiei buruzkoa. Beraz, aipatu legeko 59.5 artikuluak xedatua betetzen da ondoren.

Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, 2001eko urtarrilaren 25ean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 3465/2000 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 75.000 pezetako zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko martxoaren 29an NA-2771-AL matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere guztira 28.760 kiloko pisuarekin zirkulatzen zuelako baimena 26.000 kilokoa zuenean.

Egitatezko aurrekariak

1. 2000ko irailaren 7an Uncona, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA02020/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko martxoaren 29an NA-2771-AL matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere guztira 28.760 kiloko pisuarekin zirkulatzen zuelako baimena 26.000 kilokoa zuenean. Zamaketaren albaranarekin frogatu zen. Arau-haustea hala garraiolariari nola zamatzaileari egozteko modukoa da.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko irailaren 19an.

3. 2000ko urriaren 26an, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak 2000ko irailaren 19an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, baieztatu egin da zehapena, kontuan hartuta antzeman den gehiegizko pisua garraio-albaranean dagoelako erasota, eta ez delako besterik bidezkotu frogen bidez; interesatuak ez du frogatu albaran horretan ematen diren datuak errealitatearekin bat ez datozela, eta zehapena egin den arau-hausteari eta ibilgailuak zeraman gehiegizko pisuari eta baimenduta duen pisuari egokitzen zaizkiola uste da. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3465/2000 Ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen-prozedura, eta Uncona, S.A. enpresari 75.000 pezetako isuna ezarri zitzaion.

4. 2001eko urtarrilaren 25ean gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: albarana ez dela egozten zaion arau-haustearen benetako froga; alegatu du preskripzioaren legezko hiru hileko epea gainditu zela, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan ezarri dena, hain zuzen ere; halaber, uste du espedientea iraungita dagoela; alegatu du zehapen-espedientearen tramitazioan ez dela zehapen-proposamenik egon; azkenik, uste du zehapena graduatzerakoan ez dela kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria.

Zuzenbideko oinarriak

1. Esaten du albarana ez dela egozten zaion arau-haustearen benetako froga.

Errekurritu den espedientean errugabetasun-ustea hautsi egin da 20017758 zenbakia duen zama-albaranean bidez, 2000ko martxoaren 29koa, frogagiri horrek merkatugaia kobratzeko balio baitu. Agiri horretan egotzi zaion arau-haustea frogatzen da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, ezer zehatzik alegatu gabe.

Horren ildotik, Madrileko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko martxoaren 25eko 266/1998 Epaia daukagu, horren zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena alegia, garraiatzen den gehiegizko pisua kontratua egiten duen merkataritzako enpresak aurkezten duen garraioaren albaranetan erasotzen dela esaten baitu; garraiolariak bazuen gehiegizko pisu horren berri zamaketa egin zuen unean eta ezagutza horri buruz -pisaketa lanetan esku hartzea gora behera- bazuen gehiegizko kopuru hori garraiatzeari uko egitetik, eta uko egin behar zion, eta ez du bidezko frogen bidez frogatu albaran horietan azaltzen diren datuak ez direla egiazkoak.

Ildo beretik, gauza bera esaten da Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko urriaren 13ko 1163/1998 Epaian, kasu honetan ere zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena, esaten duelako alegazio horri ezin zaiola inolako birtualtasunik aintzatetsi albaran hori ibilgailuaren gidariak berak eman duelako. Halaber, alderdi eragileak dudatan jarri duen baskularen funtzionamenduari dagokionean, esan behar da ezin dela baskula horren funtzionamendua dudatan jarri arau-haustea egin dela ebazterakoan eta zamaketak egin zirenean eta salgaiak baskula horretan pisatu zirenean onetsi, eta eragiketa horiek egin zirenean ez zenean inolako akatsik antzeman, hau da, horrela zamaketa lanaren albaranean islatu den emaitza neurrikoa dela onartuz. Beraz, hau guztia kontuan hartuta ezin da esan alderdi eragilearen babesgabeziarik egon denik zehapen-prozeduran zehar baskularen funtzionamenduaren frogaren proposamena ez zenean egin. Halaber, orain arte adierazi den hau guztia kontuan hartuta, ezin da ezer esan salaketa egin zuten agenteek ez zutelako ibilgailua hurbilen dagoen baskularaino eramateko agindurik eman, delako neurri hori agenteek antzeman duten gehiegizko pisuarekin berariaz ados ez egotearen kasuetan hartzen delako, eta areago autu honen kasuan pisua zamaketaren albaranean zegoenean eta hori gidariak inolako eragozpenik gabe onetsi zuenean; beraz, ez zen beharrezkoa alderdi eragileak proposatu duen neurria hartzea.

2. Esaten du preskripzioaren legezko hiru hileko epea gainditu zela, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan ezarri dena, hain zuzen ere.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita, eta hori da kasu honetan aplikatu behar dena, eta ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko bi une horien artean igaro.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 2000ko ekainaren 26ko Epaian ondokoa adierazi da: "Borondatez esaten denaren aurka, ez da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea kasu honetan aplika behar dena, baizik eta horren ostekoa den Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legea. Lege horrek, bere xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenean ezarri du lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hauste arinak urte batean iraungitzen direla eta ez du inolako zentzu ez logikarik errekurtsogileak egin duen bereizketak, hau da, arau-haustea egin denetik igaro den egunetik espedientea hasi artekoa, eta horri urte bateko epea aplikatzea, eta gero prozeduran egin diren hurrengoko eta geroko bi jarduketen artekoa, eta horiei hiru hilekoa aplikatzea, eta hori horrela da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2. artikuluak ez duelako ezarri zehapen-espedientearen hasieraren aurrearen eta ostearen arteko diferentziarik arauak preskribatzeari dagokionez".

Ondorioz, delako artikulu horretan ez da inon aipatzen prozesuko tramiteen arteko denbora igarotzen delako inolako preskripziorik. Ondorioz, kasu honetan aplikagarria den epea ez da hiru hilekoa, bi urtekoa baizik, eta ez da igaro erreferentziako prozedura horretan.

3. Halaber, uste du espedientea iraungita dagoela.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Errekurritu den espedientean hasieraren erabakiaren data 2000ko ekainaren 5a da, egun horretan hasi delako zehapen-espedientea eta salaketaren jakinarazpenean azaltzen da, eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen ahaleginaren data 2000ko azaroaren 13a da, eta 30/1992 Legearen 58.4. artikuluan ezarri denaren arabera, prozeduren iraupenaren gehieneko epearen barruan jakinarazteko beharrizana bete dela kontuan hartzeko baino ez, nahiko da jakinarazpena baldin eta gutxienez ebazpenaren testu osoa badu, eta baita jakinarazpena egiteko ahalegina era egokian benetakotzea. Beraz ez da errekurtsogileak alegatu duen iraungitasuna gertatu, ez delako legez ezarrita dagoen urte bateko epea gainditu.

4. Esaten du zehapen-espedientearen tramitazioan ez dela zehapen-proposamenik egon.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta horrela egin zuen ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan, baina egin ziren alegazio horiek ez zuten aldarazten hasieran formulatu zen salaketa horren edukiaren ezer, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa jarduketa osagarririk egitea edo horren ostean entzunaldirik gauzatzea jarduketa horien ustezko balorazioari ekitearen ondoreetarako.

5. Uste du ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu.

Adierazi behar da errekurtsogileari egozten zaion gertaera 16/1987 Legearen 141.i) artikuluaren aurkako arau-haustea dela eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 46.001 eta 230.000 pezeta bitarteko isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 75.000 pezetako isuna ezarri da. Beraz, ibilgailuak baimenduta duen pisuari dagokionez antzeman den gehiegizko pisuari dagokiona da. Ondorioz, zehapena era egokian graduatu da eta ez da hautsi proportzionaltasunaren oinarria.

6. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 3465/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeitabatean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko jarduneko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, 2001eko urtarrilaren 25ean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 3466/2000 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 60.000 pezetako zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko martxoaren 29an NA-9736-AC matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere guztira 40.880 kiloko pisuarekin zirkulatzen zuelako baimena 38.000 kilokoa zuenean.

Egitatezko aurrekariak

1. 2000ko irailaren 7an Uncona, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA02022/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko martxoaren 29an NA-9736-AC matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere guztira 40.880 kiloko pisuarekin zirkulatzen zuelako baimena 38.000 kilokoa zuenean. Zamaketaren albaranarekin frogatu zen. Arau-haustea hala garraiolariari nola zamatzaileari egozteko modukoa da.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko irailaren 19an.

3. 2000ko urriaren 26an, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak 2000ko irailaren 19an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, baieztatu egin da zehapena, kontuan hartuta antzeman den gehiegizko pisua garraio-albaranean dagoelako erasota, eta ez delako besterik bidezkotu frogen bidez; interesatuak ez du frogatu albaran horretan ematen diren datuak errealitatearekin bat ez datozela, eta zehapena egin den arau-hausteari eta ibilgailuak zeraman gehiegizko pisuari eta baimenduta duen pisuari egokitzen zaizkiola uste da. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3466/2000 Ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen-prozedura, eta Uncona, S.A. enpresari 60.000 pezetako isuna ezarri zitzaion.

4. 2001eko urtarrilaren 25ean gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: albarana ez dela egozten zaion arau-haustearen benetako froga; alegatu du zehapenaren preskripzioa gertatu dela, eta prozeduraren iraungipena; esaten du, halaber, zehapen-espedientearen tramitazioan ez dela zehapen-proposamenik egon; uste du zehapena graduatzerakoan ez dela kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria; azkenik, gertaerak ukatu ditu eta alegatu du ez zaizkiola salaketa egin duen agentearen berrespen-txostenik igorri, ezta baskularen ziurtagiria eta horren aldiroko berrikuspenen ziurtagiria ere.

Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak adierazi du albarana ez dela egozten zaion arau-haustearen benetako froga.

Errekurritu den espedientean errugabetasun-ustea hautsi egin da 20017777 zenbakia duen zama-albaranean bidez, 2000ko martxoaren 29koa, frogagiri horrek merkatugaia kobratzeko balio baitu. Agiri horretan egotzi zaion arau-haustea frogatzen da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, ezer zehatzik alegatu gabe.

Horren ildotik, Madrileko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko martxoaren 25eko 266/1998 Epaia daukagu, horren zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena alegia, garraiatzen den gehiegizko pisua kontratua egiten duen merkataritzako enpresak aurkezten duen garraioaren albaranetan erasotzen dela esaten baitu; garraiolariak bazuen gehiegizko pisu horren berri zamaketa egin zuen unean eta ezagutza horri buruz -pisaketa lanetan esku hartzea gora behera- bazuen gehiegizko kopuru hori garraiatzeari uko egitetik, eta uko egin behar zion, eta ez du bidezko frogen bidez frogatu albaran horietan azaltzen diren datuak ez direla egiazkoak.

Ildo beretik, gauza bera esaten da Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko urriaren 13ko 1163/1998 Epaian, kasu honetan ere zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena, esaten duelako alegazio horri ezin zaiola inolako birtualtasunik aintzatetsi albaran hori ibilgailuaren gidariak berak eman duelako. Halaber, alderdi eragileak dudatan jarri duen baskularen funtzionamenduari dagokionean, esan behar da ezin dela baskula horren funtzionamendua dudatan jarri arau-haustea egin dela ebazterakoan eta zamaketak egin zirenean eta salgaiak baskula horretan pisatu zirenean onetsi, eta eragiketa horiek egin zirenean ez zenean inolako akatsik antzeman, hau da, horrela zamaketa lanaren albaranean islatu den emaitza neurrikoa dela onartuz. Beraz, hau guztia kontuan hartuta ezin da esan alderdi eragilearen babesgabeziarik egon denik zehapen-prozeduran zehar baskularen funtzionamenduaren frogaren proposamena ez zenean egin. Halaber, orain arte adierazi den hau guztia kontuan hartuta, ezin da ezer esan salaketa egin zuten agenteek ez zutelako ibilgailua hurbilen dagoen baskularaino eramateko agindurik eman, delako neurri hori agenteek antzeman duten gehiegizko pisuarekin berariaz ados ez egotearen kasuetan hartzen delako, eta areago autu honen kasuan pisua zamaketaren albaranean zegoenean eta hori gidariak inolako eragozpenik gabe onetsi zuenean; beraz, ez zen beharrezkoa alderdi eragileak proposatu duen neurria hartzea".

2. Esaten du zehapenaren preskripzioa gertatu dela, eta prozeduraren iraungipena.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita, eta hori da kasu honetan aplikatu behar dena, eta ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko bi une horien artean igaro.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (batez ere lehen eta hirugarren zuzenbideko oinarrietan), ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia). Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Ondorioz, aplikagarria den epea ez da hiru hilekoa, bi urtekoa baizik, eta ez da erreferentziako prozeduran igaro.

Prozeduraren iraungipenari dagokionez, adierazi behar da irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri duela, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Errekurritu den espedientean hasieraren erabakiaren data 2000ko ekainaren 8a da, egun horretan hasi delako zehapen-espedientea eta salaketaren jakinarazpenean azaltzen da, eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen ahaleginaren data 2000ko azaroaren 13a da, eta 30/1992 Legearen 58.4. artikuluan ezarri denaren arabera, prozeduren iraupenaren gehieneko epearen barruan jakinarazteko beharrizana bete dela kontuan hartzeko baino ez, nahiko da jakinarazpena baldin eta gutxienez ebazpenaren testu osoa badu, eta baita jakinarazpena egiteko ahalegina era egokian benetakotzea. Beraz ez da errekurtsogileak alegatu duen iraungitasuna gertatu, ez delako legez ezarrita dagoen urte bateko epea gainditu.

3. Esaten du zehapen-espedientearen tramitazioan ez dela zehapen-proposamenik egon.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta horrela egin zuen ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan, baina egin ziren alegazio horiek ez zuten aldarazten hasieran formulatu zen salaketa horren edukiaren ezer, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa jarduketa osagarririk egitea edo horren ostean entzunaldirik gauzatzea jarduketa horien ustezko balorazioari ekitearen ondoreetarako.

4. Uste du ezarri den zehapenak proportzionaltasunaren oinarria hausten duela.

Adierazi behar da errekurtsogileari egozten zaion gertaera 16/1987 Legearen 141.i) artikuluaren aurkako arau-haustea dela eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 46.001 pezetako (296,47 euro) eta 230.000 pezeta arteko (1.382,33 euro) isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 60.000 pezetako isuna ezarri da (360,61 euro). Beraz, ibilgailuak baimenduta duen pisuari dagokionez antzeman den gehiegizko pisuari dagokiona da. Ondorioz, zehapena era egokian graduatu da eta ez da hautsi proportzionaltasunaren oinarria.

5. Azkenik, gertaerak ukatu ditu eta alegatu du ez zaizkiola salaketa egin duen agentearen berrespen-txostenik igorri, ezta baskularen ziurtagiria eta horren aldiroko berrikuspenen ziurtagiria ere.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean errugabetasun-ustea hautsi egin da zama-albaranean bidez, frogagiri horrek merkatugaia kobratzeko balio baitu. Agiri horretan egotzi zaion arau-haustea frogatzen da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, ezer zehatzik alegatu gabe.

Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, errekurtsogileak onetsi egin dituelako alegazioen fasean, eta bera da gertaera horiek ezeztatzeko aukera duen bakarra eskatu zaion diskoa aurkeztuz.

Baskularen ziurtagiria eta horren aldiroko berrikuspenen ziurtagiria dagokionez, adierazi behar da alegazioen idazkia aztertu dela, hau da, 2000ko irailaren 19an aurkeztu zena eta froga horiek ez zituen errekurtsogileak orduan eskatu; beraz, ez da inola ere indefentsiorik egon.

6. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 3466/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko jarduneko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Beriain, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, 2001eko otsailaren 16an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 3505/2000 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 50.000 pezetako (300,51 euro) zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko apirilaren 7an NA-0333-AC matrikula duen ibilgailuari N-121 errepideko 37,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere era egokian funtzionatzen ez zuen abiadura mugagailuarekin zirkulatzeagatik.

Egitatezko aurrekariak

1. 2000ko irailaren 25ean Hormigones Beriain, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA02320/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko apirilaren 7an NA-0333-AC matrikula duen ibilgailuari N-121 errepideko 37,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere era egokian funtzionatzen ez zuen abiadura mugagailuarekin zirkulatzeagatik. 100 km/orduko abiadurak antzeman ziren mugagailua funtzionatzen hasi gabe. Agenteak kendu zion diskoaren fotokopia itsatsi zaio.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki zeritzen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Interesatuak epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu eta ez zuen salaketa gezurtatzeko frogarik proposatu.

2. 2000ko urriaren 24an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuen ezen, salatutako egitateari buruzko beharrezko jarduketak egin ondotik, eta kontuan izanik interesatuak ez zuela alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako legezko epean, bidezkotzat jotzen zuela zehapena berrestea. Hala, bada, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, azaroaren 9ko 3505/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta Hormigones Beriain, S.A. enpresari 50.000 pezetako isuna ezarri zitzaion (300,51 euro).

3. 2001eko otsailaren 16an. Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Beriáin, S.A. enpresaren eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: lehenengo eta behin, gertaerak ukatu ditu; alegatu du prozeduraren tramitazioan zehar ez dela bete salaketaren jakinarazpena behin betiko ebazpenaren jakinarazpena egin aurretik; uste du arau-haustearen preskripzioa gertatu dela; alegatu du ezarri zaion zehapenak hautsi egiten duela proportzionaltasunaren oinarria.

Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak

Horri buruz, 1990eko irailaren 14ko Auzitegi Gorenaren epaiak adierazi zuen bezala, "zehatutako egitate bati buruzko salaketa zerbitzu baten ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dagoela, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar dela, administrazio egintza eraginkor baten funtsezko bermea delako; halere, hori ez da arrazoia izanen, errugabetasun usteari buruzko konstituzio printzipioarekin koordinatuz, agente batek egindako salaketa bat ukitu ezin ahal izateko, errealitate hori hautsi egin daitekeelako kontrako froga egokien bidez...".

Oinarri hori legez bildu da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluan: "Agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek adierazten dituzten eta legez eskatzen diren beharkizunak betez dokumentu publikoan islatzen diren gertaerek frogen balioa dute, interesatuek beraien eskubideak defendatuz aurkez ditzaketen frogak gorabehera"..

Errekurritu den espedientean errugabetasun uztea hautsi egiten da disko-diagramaren bidez, horretan frogatu egiten delako egozten den arau-haustea eta, baita isilpean ere, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, ezer zehatzik alegatu gabe.

2. Errekurtsogileak alegatu du prozeduraren tramitazioan zehar ez dela bete salaketaren jakinarazpena behin betiko ebazpenaren jakinarazpena egin aurretik.

Administrazioko espedientea aztertu ondoren, agertzen da egin dela interesatuari berari zuzenean jakinarazpen pertsonala egiteko ahalegina, hau da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duena, hain zuzen ere posta ziurtatuaren bidez, eta ezinezkoa izan zela, Ondorioz, Iruñeko Udalari igorri zitzaion ediktuaren bidez argitaratzearen ondoreetarako eta, udal horrek igorri duen jasoagiriaren arabera, espedientean ere badagoena, erakundeak jakinarazpena egiteko ahalegina egin zuen 2000ko urriaren 5ean, ondore horretarako adierazita zegoen helbidean, eta bere burua identifikatu ez zuen enplegatuak uko egin zion jasotzeari, sinatzeari eta hartzeari, eta hori guztia agente jakinarazlearen eta bi lekukoren sinadurekin dago erasota.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.3. artikuluak ondokoa ezarri du:: "Baldin eta interesatuak edo bere eskuordeak uko egiten badio administrazioaren jarduketaren jakinarazpenari, espedientean adieraziko da horren berri, eta jakinarazpenaren ahaleginaren inguruabarrak zehaztuko dira eta tramitea bete dela joko da prozeduran ezarri denari jarraiki ".

Aztergai dugun kasu honetan 2000ko urriaren 5ean egin zen jakinarazpenaren ahaleginak beharkizun horiek guztiak bete zituen; ondorioz, ahalegin horrek benetan egin den jakinarazpenaren balio bera du.

Gai honi dagokionez Madrilgo Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioko Auzietarako Salak 1998ko abenduaren 10ean emandako Epaiaren arabera: "Jakinarazpena jasotzeko eskubideak esan nahi du jakianarazpen egintza horiek jasotzeko prest egon behar dela eta administrazioari bere ebazpenak jakinaraztea ekiditeko jarreraren ondorioak pairatu behar direla, hau da, zehapen-espedientearen jarduna moteltzeko egiten direnak."

3. Errekurtsogileak uste du arau-haustearen preskripzioa gertatu dela.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita, eta hori da kasu honetan aplikatu behar dena, eta ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko bi une horien artean igaro.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Ondorioz, kasu honetan aplikagarria den epea ez da hiru hilekoa, bi urtekoa baizik, eta ez da igaro erreferentziako prozedura horretan.

4. Alegatu du ezarri zaion zehapenak hautsi egiten duela proportzionaltasunaren oinarria.

Adierazi behar da errekurtsogileari egozten zaion gertaera 16/1987 Legearen 141.h) artikuluaren aurkako arau-haustea dela eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 46.001 pezetako (296,47 euro) eta 230.000 pezeta (1.382,33 euro) arteko isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 50.000 pezetako isuna ezarri da (300,51 euro). Beraz, gutxieneko tartekoa da eta zehapena era egokian graduatu da eta ez da hautsi proportzionaltasunaren oinarria.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Hormigones Beriain, S.A. enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 3505/2000 Ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

María Alvarez Gómez andreak 2000ko martxoaren 13an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 3798/2000 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 5.000 pezetako (30,05 euro) zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko apirilaren 14an NA-3003-AG matrikula duen ibilgailuari N-21 errepideko 52,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere garraioa egiteagatik horretarako gaitasuna ematen duen titulurik eduki gabe.

Egitatezko aurrekariak

1. 2000ko uztailaren 28an María Alvarez Gómez andreari jakinarazi zitzaion NA02451/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko apirilaren 14an NA-3003-AG matrikula duen ibilgailuari N-21 errepideko 52,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere burdina garraiatzeagatik Belgikatik Vitoria-Gasteiza, horretarako gaitasuna ematen duen titulurik eduki gabe. Ziurtagiri iraungia aurkeztu zuen, txartela orrian azaltzen dena ez den beste kamioi bati transferitzen ari zela adierazten zuena.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko abuztuaren 3an

3. 2000ko azaroaren 8an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuen ezen, salatutako egitateari buruzko beharrezko jarduketak egin ondotik, eta kontuan izanik interesatuak 2000ko abuztuaren 3an aurkeztu zituen alegazioak, bidezkotzat jotzen zuela zehapena berrestea, agintaritzaren agenteak egin duen salaketak egiaren ustea duelako beti; adierazi zen, halaber, ibilgailuak MDP erloko nazio gaitasuna duela esleituta 2000ko martxoaren 6tik eta arau-haustea dela ibilgailuan bertan ez eramatea garraio txartela; zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio, zilegi den gutxieneko tartearekin, alegia. Hala, bada, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, azaroaren 24ko 3798/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta María Alvarez Gómez andreari 5.000 pezetako isuna ezarri zitzaion (30,05 euro).

4. 2001eko martxoaren 13an gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: garraio partikular pribatua egiten zuela; arau-haustearen preskripzioa gertatu dela; ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu zehapena graduatzerakoan.

Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak gertaerak ukatu ditu eta esaten du garraio partikular pribatua egiten zuela.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean, errugabetasunak indar guztia galtzen du Baimenen Erregistro Orokorrean frogatu delako NA-3003-AG matrikula duen ibilgailuak MDP erloko baimena duela (Zuhurtziarazkotasunezko Merkatugai Astunak), nazio gaitasunekoa eta 2000ko martxoaren 6tik aurrerakoa, baina arau-haustea da ibilgailuan ez eramatea.

2. Esaten du arau-haustearen preskripzioa gertatu dela.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita, eta hori da kasu honetan aplikatu behar dena, eta ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko bi une horien artean igaro.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

3. Esan du ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu zehapena graduatzerakoan.

Adierazi behar da errekurtsogileari egozten zaion gertaera 16/1987 Legearen 142.b) artikuluaren eta 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi den bere Erregelamenduaren 199.b) artikuluaren aurkako arau-haustea dela eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste arintzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik ohartarazpena edo 46.000 pezetako (276,47 euro) isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 5.000 pezetako isuna ezarri da (30,05 euro). Beraz, gutxieneko tartekoa da eta zehapena era egokian graduatu da eta ez da inola ere hautsi proportzionaltasunaren oinarria.

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea María Alicia Alvarez Gómez andreak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 3798/2000 Ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

María Yolanda Morales Iribas andreak, Transportes Iru Ona, S.L. enpresaren izen eta eskuordetzan, 2000ko azaroaren 6an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3244/2000 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 100.000 pezetako zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Nafarroako Foruzaingoak 2000ko apirilaren 18an N-121 errepideko 12,000 kilometroan NA-6729-AU matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere Alaiztik Beraina hormigoia garraiatzeagatik pisua guztira 35.800 kilokoa zela, eta baimena gehienez 32.000 kilokoa.

Egitatezko aurrekariak

1. 2000ko abuztuaren 3an Transportes Iru Ona, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA02525/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Nafarroako Foruzaingoak 2000ko apirilaren 18an N-121 errepideko 12,000 kilometroan NA-6729-AU matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere Alaiztik Beraina hormigoia garraiatzeagatik pisua guztira 35.800 kilokoa zela, eta baimena gehienez 32.000 kilokoa. Gehiegizko pisua 3.800 kilokoa zen.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki zeritzen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Interesatuak epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu eta ez zuen salaketa gezurtatzeko frogarik proposatu.

2. 2000ko irailaren 21ean, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak alegaziorik ez duela aurkeztu kontuan hartu da. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3244/2000 Ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen-prozedura.

3. 2000ko azaroaren 6an María Yolanda Morales Iribas andreak, Transportes Iru Ona, S.L. enpresaren izen eta eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: formazko akats larria egon dela jakinarazpenari eta erabakien edukiei dagokienez, horiek Transportes Iruña, S.L. enpresara igorri zirelako, eta hori ez delako adierazi den ibilgailuaren jabea; halaber, alegatu du prozeduraren iraungipena gertatu dela.

Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak adierazi du formazko akats larria egon dela jakinarazpenari eta erabakien edukiei dagokienez, horiek Transportes Iruña, S.L. enpresara igorri zirelako, eta hori ez delako adierazi den ibilgailuaren jabea.

Zehapen-espedientea aztertu da eta frogatu da okerra egin dela zehapen-espedientearen hasieraren erabakiari dagokion transkripzioan, eta baita zehapen-ebazpenean ere, bai batean eta bai bestean salaketa jaso duen enpresa eta gero zehapena ere jaso duena Transportes Iruña, S.L. izan delako, benetan zehapena jaso behar duen enpresa Transportes Iru Ona, S.L. denean.

Dena dela, gainerako datu guztiak zuzen daude, hala salaketaren jakinarazpenean nola zehapen-ebazpenean bertan, salaketa jaso duen ibilgailua, NA-6729-AU matrikula duena, Transportes Iru Ona, S.L. enpresarena delako. Halaber, ematen den identifikazio fiskalerako zenbakia enpresa horri dagokio eta ez Transportes Iruña, S.L. enpresari. Halaber, salaketaren eta ebazpenaren jakinarazpena Baimenen Erregistroan azaltzen den helbidera igorri dira, hau da, Transportes Iru Ona, S.L. enpresaren helbidera, Kultura kalea, 1. 4. d. Barañain (Nafarroa), eta azaltzen da, Posta Zerbitzuak igorri duen jasoagirian, hartu zituztela. Beraz, ez da inola ere interesatuaren indefentsiorik gertatu.

Beraz, esan behar da enpresaren izenean egin den transkripziozko akatsa baino ez dela eta ez duela inolako garrantziarik errekurritu den egintzaren baliagarritasunari dagokionez.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2. artikuluan ezarri denaren arabera, herri administrazioek edozein unetan zuzen ditzakete, hala ofizioz nola interesatuek eskatuta, euren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Ondorioz, errekurritu den ebazpen horretan adierazi den akats material hori antzeman ondoren, eta 30/1992 Legearen 105.2. artikuluan ezarri dena betez, zuzendu egin da oker hori eta adierazten zehapena Transportes Iru Ona, S.L. enpresari ezarri zaiola

2. Errekurtsogileak alegatu du prozeduraren iraungipena gertatu dela.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Errekurritu den espedientean hasieraren erabakiaren data 2000ko uztailaren 24a da, egun horretan hasi delako zehapen-espedientea eta salaketaren jakinarazpenean azaltzen da, eta zehapen-ebazpena jakinarazpenaren moduan hartzen den data 2000ko azaroaren 6a da, eta,m beraz, ez da igaro legez ezarrita dagoen 6 hileko epea.

3. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea María Yolanda Morales Iribas andreak, Transportes Iru Ona, S.L. enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3244/2000 Ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren bostean.-Lehendakaritza, Justiziaeta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko jarduneko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Alberto Zaratiegui Zubicoa jaunak, Distribuciones Ali, S.L. enpresaren izen eta eskuordetzan, 2001eko martxoaren 12an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 3894/2000 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 25.000 pezetako zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari (150,25 euro), Nafarroako Foruzaingoak 2000ko apirilaren 13an N-1111 errepideko 31,800 kilometroan B-4142-NP matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere agenteari ez zizkiolako aurkeztu jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko ezken diskoak.

Egitatezko aurrekariak

1. 2000ko irailaren 29 Distribuciones Ali, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA02535/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Nafarroako Foruzaingoak 2000ko apirilaren 13an N-1111 errepideko 31,800 kilometroan B-4142-NP matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere agenteari ez zizkiolako aurkeztu jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko ezken diskoak. Aurkeztu zuen disko bakarra 2000ko apirilaren 13koa izan zen.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko urriaren 18an.

3. 2000ko azaroaren 27an, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak 2000ko urriaren 18an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, baieztatu egin da zehapena, kontuan hartuta egia dela agintaritzaren agenteak egiten duen salaketa eta arau-haustea dela jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko ezken diskoak ez aurkeztea; zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio eta kontuan hartu da aurrerago diskook aurkeztu zituela. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 3894/2000 ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen-prozedura, eta Distribuciones Ali, S.L. enpresari 25.000 pezetako isuna ezarri zitzaion (150,25 euro).

4. 2001eko martxoaren 12an gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: gertaerak ezagutu zituen unean bertan eskatu zitzaizkion diskoak aurkeztu zituela, eta, ondorioz, ez dela arau-hausterik gertatu; uste du espedientearen preskripzioa eta iraungitasuna gertatu dela, epeak igaro direlako; esaten du ez dagoela ados zehapenaren graduazioarekin, ez delako inguruabar astungarririk gertatu.

Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak adierazi du gertaerak ezagutu zituen unean bertan eskatu zitzaizkion diskoak aurkeztu zituela, eta, ondorioz, ez dela arau-hausterik gertatu

Europako Elkarteko Kontseiluaren abenduaren 20ko 3821/1985 Erregelamenduak 15.2. artikuluan dioenez, gidariek erregistro-orriak erabili behar dituzte ibilgailua gidatzen duten egun guztietan, ibilgailuaren ardura hartzen duten unetik. Artikulu horretako 7. puntuan xedatuta dagoenez, gidariak aribideko asteko erregistro-orriak eta, beti ere, ibilgailua erabili duen azken asteko azken eguneko orria kontrol-agenteei aurkezteko moduan eduki behar ditu. Aztergai dugun kasuan eginbehar hori ez da bete. Izan ere, gidariak ez du aurkeztu gidatu zuen azken asteko azken eguneko orria, ez salaketaren unean, ezta errekurtso honekin batera ere.

2. Uste du espedientearen preskripzioa eta iraungitasuna gertatu dela, epeak igaro direlako.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita, eta hori da kasu honetan aplikatu behar dena, eta ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko bi une horien artean igaro.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Iraungipenari dagokionez, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horretan, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenean gertatzen ez den bezala, ez da onartzen salaketaren beraren bidez espedientea hasteko aukera, geroago egin behar den eragiketa baita, eta prozeduraren instruktoreari ematen dio interesatuari gertaeren berri emateko agindua. Jakinarazpen horretan interesatuaren defentsa bermatzeko informazio guztia eman behar da eta gero hamabost eguneko epea ematen zaio alegazioak aurkezteko edo frogak egitea proposatzeko.

Errekurritu den espediente honi dagokionez hasieraren erabakiaren data 2000ko uztailaren 24koa da, zehapen-espedientea egun horretan hasten baita eta hori azaltzen da salaketaren jakinarazpenean; zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin zen lehen ahaleginaren data 2000ko abenduaren 18a da, eta 30/1992 Legearen 58.4 artikuluan ezarri denaren arabera, prozeduren iraupenaren gehieneko epearen barruan jakinarazteko beharrizana bete dela kontuan hartzeko baino ez, nahiko da jakinarazpena baldin eta gutxienez ebazpenaren testu osoa badu, eta baita jakinarazpena egiteko ahalegina era egokian benetakotzea. Ondorioz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatu duen iraungipena, ez delako legez ezarrita dagoen 6 hileko epea igaro.

3. Esaten du ez dagoela ados zehapenaren graduazioarekin, ez delako inguruabar astungarririk gertatu.

Adierazi behar da errekurtsogileari egozten zaion gertaera 16/1987 Legearen 142.b) artikuluaren eta 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi den bere Erregelamenduaren 199.b) artikuluaren aurkako arau-haustea dela eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste arintzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik ohartarazpena edo 46.000 pezetako (276,47 euro) isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 25.000 pezetako isuna ezarri da (150,25 euro), salaketa egin zen unean aurkeztu ez ziren diskoen kopuruari dagokiona, eta ez da inola ere hautsi proportzionaltasunaren oinarria.

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Alberto Zaratiegui Zubicoa jaunak, Distribuciones Ali, S.L. enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 3894/2000 Ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

The Neuschers, S.L. enpresak 2001eko otsailaren 6an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3955/2000 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 46.000 pezetako zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari Nafarroako Foruzaingoak 2000ko apirilaren 19an A-15 errepideko 76,000 kilometroan V-3332-GX matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere disko diagraman ez zituelako beharrezko datuak idatzita.

Egitatezko aurrekariak

1. 2000ko abuztuaren 10ean The Neuschers, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA02542/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Nafarroako Foruzaingoak 2000ko apirilaren 19an A-15 errepideko 76,000 kilometroan V-3332-GX matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere disko diagraman ez zituelako beharrezko datuak idatzita. 2000ko apirilaren 19ko disko-diagrama. Disko-diagramaren kopia itsatsi zaio.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko irailaren 6an, hau da, epez kanpo.

3. 2000ko abenduaren 4an, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak 2000ko irailaren 6an eta epez kanpo aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, baieztatu egin da zehapena, kontuan hartuta salatu den gertaera hori benetakotu egin dela agenteak kendu zion disko-diagramaren bidez; horren kopia igorri zitzaion interesatuari, salaketaren jakinarazpenarekin batera, hain zuzen ere, eta disko hori da egozten zaion arau-haustearen frogarik nagusiena; zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3955/2000 ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen-prozedura, eta The Neuschers, S.L. enpresari 46.000 pezetako isuna ezarri zitzaion.

4. 2001eko otsailaren 6an gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: adierazten du diskoaren atzealdearen kopia igorri zitzaiola eta horretan ez dela ikusten era takografokoa egokia zen ala ez; esaten du ez dela proportzionaltasunik egon zehapena graduatzerakoan, ez delako gertatu legez ezarrita dauden inguruabar astungarririk; indefentsioa egon dela, ez delako egon ebazpen arrazoitua eta ez direlako ebatzi planteatu diren gai guztiak.

Zuzenbideko oinarriak

1. Adierazten du diskoaren atzealdearen kopia igorri zitzaiola eta horretan ez dela ikusten era takografokoa egokia zen ala ez.

Errekurtsogileari igorri zitzaion kopian argi ikusten da ez direla gidariaren izena eta deiturak azaltzen, EEren 3821/85 Erregelamenduaren 15.5. artikuluan derrigorrez ezarri dena.

Beste alde batetik, esan behar da ez dela inon esan diskoa takografoari egokitu behar zaionik, errekurtsogileak esaten duen bezala, beraz, ez da beharrezkoa delako disko horren aurrealdea igortzea.

Ondorioz, salatu den egintza hori benetakotu egin da agenteak kendu zuen disko-diagraman eta horren kopoia interesatuari igorri zitzaion salaketaren jakinarazpenarekin batera.

2. Esaten du ez dela proportzionaltasunik egon zehapena graduatzerakoan, ez delako gertatu legez ezarrita dauden inguruabar astungarririk.

Adierazi behar da errekurtsogileari egozten zaion gertaera arau-haustea dela, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste arintzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik ohartarazpena edo 46.000 pezetako isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 46.000 pezetako isuna ezarri da, idatzi gabe dagoen derrigorrezko datuaren arabera egokia dena, funtsezkoa baita, eta zehapena era egokian graduatu da eta ez da inola ere hautsi proportzionaltasunaren oinarria.

3. Indefentsioa egon dela, ez delako egon ebazpen arrazoitua eta ez direlako ebatzi planteatu diren gai guztiak.

Adierazi behar da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen duela. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean sortutako auzi guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

Abenduaren 15eko 3955/2000 zehapen-ebazpena era egokian arrazoituta eta bidezkotuta dagoen ebazpena da eta bertan interesatuak planteatu dituen gaiak aztertu dira, esaterako gertaerak eta haietan gertatu ziren inguruabarrak (eguna, tokia, salaketa jaso duen ibilgailuaren matrikula), eta baita horrek eragin duen arau-haustea ere eta zein den dagokion zehapena, eta berariaz aipatzen dira hala zehapena nola arau-haustea tipifikatzen dituzten manuak. Halaber, errekurtsogileak aurkeztu dituen alegazioak aztertu dira, eta ez dira onetsi berariaz "salatu den egintza benetakotu egin da agenteak bildu zuen diskoaren bidez, eta horren kopia igorri zitzaion interesatuari salaketaren jakinarazpenarekin batera. Disko hori egozten den arau-haustearen froga nagusia da, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio".

Horren ildotik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoratuko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai hartan auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan datzan, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioen egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Horrela, bada, ebazpen zehatzaileak errespetatu egin ditu salatuaren ustez urratu dituen manuak. Izan ere, zioak azaltzen dituen ebazpena da, interesatuek aurkeztutako arazoak ebatzi dituena, gertaeren nondik-norakoak azaldu eta egilea, arau-haustea eta zehapena zehaztu dituena.

Horri buruz, gehitu beharra dago "administrazio egintza baten terminoen laburra eta adierazpideen zehaztasuna ezin direla nahastu motibazio ezarekin (1990eko abenduaren 12ko Auzitegi Gorenaren Epaia -R. Ar. 9918-). Motibazioak, jakina den bezala, ez du derrigor ekartzen ebazpena justifikatzen duten egitateen eta Zuzenbideko oinarrien aipamen laburra egitea (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Aurkaturiko ebazpenean, argitasun eta xehetasun nahikoarekin behar den kontradikzioa egitea bideratzen duten datu faktiko eta juridikoak ematen dira.

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea The Neuschers, S.L. enpresak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3955/2000 Ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren 28an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Javier Angel López Iribarren jaunak, Horcetrans, S.L. enpresaren eskuordetzan, 2000ko martxoaren 14an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 44/2001 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 60.000 pezetako zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari (360,61 euro) Trafikoko Goardia Zibilak N-121 errepideko 30,000 kilometroan NA-0991-AZ matrikuladun ibilgailuari 2000ko apirilaren 28an eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere garraioa egiteagatik pisua guztira 42.860 kilokoa zela, gaindikina %7koa zelarik.

Egitatezko aurrekariak

1. 2000ko urriaren 20an Horcetrans, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA02654/00 zehapen-espedientearen irekitzea, Trafikoko Goardia Zibilak N-121 errepideko 30,000 kilometroan NA-0991-AZ matrikuladun ibilgailuari 2000ko apirilaren 28an eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere legarraren garraioa egiteagatik zamaren pisua guztira 42.860 kilokoa zela, gaindikina %7koa zelarik, hau da, 2.860 kilokoa. Ibilgailuak bost ardatz zituen. 20023113 zenbakiko txartela zeraman, 2000ko apirilaren 28koa.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko azaroaren 7an.

3. 2000ko abenduaren 21ean, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak 2000ko azaroaren 7an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, baieztatu egin da zehapena, kontuan hartuta antzeman den gehiegizko pisua zamaketaren albaranean azaltzen dela, eta ez da bidezko frogaren bidez azaldu albaran horretan ezarri dena ez dela errealitatea, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitzen zaiola uste da, ibilgailuak baimenduta duen pisuaren arabera antzeman den gehiegizko zamaren arabera; halaber, ez da antzeman 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarrian ezartzen den zehapenaren preskripziorik. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 44/2000 Ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen-prozedura, eta Horcetrans, S.L. enpresari 60.000 pezetako isuna ezarri zitzaion (360,61 euro).

4. 2001eko martxoaren 14an gora jotzeko errekurtsoa ezarri da. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: salaketaren oinarria den albarana aztarna hutsa baino ez dela; gidariak ez zuela gehiegizko pisua ezagutzen, hori ezagutu eta berehala hustu zuelako ibilgailua eta, ondorioz, beste pisaketa bat egin behar zuelako; preskripzioa gertatu dela, eta horretarako oinarri moduan 16/1985 Legearen 145. artikulua eta horren Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri dena aldarrikatu du; halaber, esaten du espedientea iraungita dagoela; prozedura hautsi dela, ez delako zehapen-proposamena jakinarazi; ez dela kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria zehapena graduatzerakoan; zehapen-ebazpena ez dela era egokian arrazoitu eta ez direla planteatu ziren alegazio guztiak ebatzi; gertaerak ez direla egia eta ez zaiola salaketa egin zuen agentearen berrespenik igorri.

Zuzenbideko oinarriak

1. Adierazi du salaketaren oinarria den albarana aztarna hutsa baino ez dela; gidariak ez zuela gehiegizko pisua ezagutzen, hori ezagutu eta berehala hustu zuelako ibilgailua eta, ondorioz, beste pisaketa bat egin behar zuelako.

Errekurritu den espedientean errugabetasun-ustea hautsi egin da 20023113 zenbakia duen zama-albaranean bidez, 2000ko apirilaren 27koa, frogagiri horrek merkatugaia kobratzeko balio baitu. Agiri horretan egotzi zaion arau-haustea frogatzen da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, ezer zehatzik alegatu gabe.

Horren ildotik, Madrileko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko martxoaren 25eko 266/1998 Epaia daukagu, horren zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena alegia, garraiatzen den gehiegizko pisua kontratua egiten duen merkataritzako enpresak aurkezten duen garraioaren albaranetan erasotzen dela esaten baitu; garraiolariak bazuen gehiegizko pisu horren berri zamaketa egin zuen unean eta ezagutza horri buruz -pisaketa lanetan esku hartzea gora behera- bazuen gehiegizko kopuru hori garraiatzeari uko egitetik, eta uko egin behar zion, eta ez du bidezko frogen bidez frogatu albaran horietan azaltzen diren datuak ez direla egiazkoak.

Ildo beretik, gauza bera esaten da Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko urriaren 13ko 1163/1998 Epaian, kasu honetan ere zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena, esaten duelako alegazio horri ezin zaiola inolako birtualtasunik aintzatetsi albaran hori ibilgailuaren gidariak berak eman duelako. Halaber, alderdi eragileak dudatan jarri duen baskularen funtzionamenduari dagokionean, esan behar da ezin dela baskula horren funtzionamendua dudatan jarri arau-haustea egin dela ebazterakoan eta zamaketak egin zirenean eta salgaiak baskula horretan pisatu zirenean onetsi, eta eragiketa horiek egin zirenean ez zenean inolako akatsik antzeman, hau da, horrela zamaketa lanaren albaranean islatu den emaitza neurrikoa dela onartuz. Beraz, hau guztia kontuan hartuta ezin da esan alderdi eragilearen babesgabeziarik egon denik zehapen-prozeduran zehar baskularen funtzionamenduaren frogaren proposamena ez zenean egin. Halaber, orain arte adierazi den hau guztia kontuan hartuta, ezin da ezer esan salaketa egin zuten agenteek ez zutelako ibilgailua hurbilen dagoen baskularaino eramateko agindurik eman, delako neurri hori agenteek antzeman duten gehiegizko pisuarekin berariaz ados ez egotearen kasuetan hartzen delako, eta areago autu honen kasuan pisua zamaketaren albaranean zegoenean eta hori gidariak inolako eragozpenik gabe onetsi zuenean; beraz, ez zen beharrezkoa alderdi eragileak proposatu duen neurria hartzea.

2. Preskripzioa gertatu dela, eta horretarako oinarri moduan 16/1985 Legearen 145. artikulua eta horren Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri dena aldarrikatu du. Halaber, esaten du espedientea iraungita dagoela.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita, eta hori da kasu honetan aplikatu behar dena, eta ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko bi une horien artean igaro.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Ondorioz, kasu honetan aplikagarria den epea ez da hiru hilekoa, bi urtekoa baizik, eta ez da igaro erreferentziako prozedura horretan.

3. Prozedura hautsi dela, ez delako zehapen-proposamena jakinarazi.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta horrela egin zuen ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan, baina egin ziren alegazio horiek ez zuten aldarazten hasieran formulatu zen salaketa horren edukiaren ezer, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa jarduketa osagarririk egitea edo horren ostean entzunaldirik gauzatzea jarduketa horien ustezko balorazioari ekitearen ondoreetarako.

4. Ez dela kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria zehapena graduatzerakoan.

Adierazi behar da errekurtsogileari egozten zaion gertaera arau-haustea dela eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 46.001 pezetako (296,47 euro) eta 230.000 pezeta arteko (1.382,33 euro) isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 60.000 pezetako isuna ezarri da (360,61 euro). Beraz, ibilgailuak baimenduta duen pisuari dagokionez antzeman den gehiegizko pisuari dagokiona da.

Ondorioz, zehapena era egokian graduatu da eta ez da hautsi proportzionaltasunaren oinarria.

5. Zehapen-ebazpena ez dela era egokian arrazoitu eta ez direla planteatu ziren alegazio guztiak ebatzi.

Adierazi behar da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen duela. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean sortutako auzi guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

44/2001 zehapen-ebazpena era egokian arrazoituta eta bidezkotuta dagoen ebazpena da eta bertan interesatuak planteatu dituen gaiak aztertu dira, esaterako gertaerak eta haietan gertatu ziren inguruabarrak (eguna, tokia, salaketa jaso duen ibilgailuaren matrikula), eta baita horrek eragin duen arau-haustea ere eta zein den dagokion zehapena, eta berariaz aipatzen dira hala zehapena nola arau-haustea tipifikatzen dituzten manuak. Halaber, errekurtsogileak aurkeztu dituen alegazioak aztertu dira, eta ez dira onetsi berariaz "antzeman den gehiegizko pisua zamaketaren albaranean azaltzen da eta ez da bidezko frogaren bidez ezeztatu albaran horretan ezarri dena errealitatea ez denik; zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio, ibilgailuak baimenduta duen gehiegizko zamari dagokionez antzeman den gaindikinaren arabera, eta ez da antzeman 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarrian ezartzen den zehapenaren preskripziorik."

Horren ildotik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoratuko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai hartan auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan datzan, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioen egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Horrela, bada, ebazpen zehatzaileak errespetatu egin ditu salatuaren ustez urratu dituen manuak. Izan ere, zioak azaltzen dituen ebazpena da, interesatuek aurkeztutako arazoak ebatzi dituena, gertaeren nondik-norakoak azaldu eta egilea, arau-haustea eta zehapena zehaztu dituena.

6. Gertaerak ez direla egia eta ez zaiola salaketa egin zuen agentearen berrespenik igorri.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean errugabetasun-ustea hautsi egin da 20023113 zenbakia duen zama-albaranean bidez, 2000ko apirilaren 27koa, hain zuzen ere, frogagiri horrek merkatugaia kobratzeko balio baitu. Agiri horretan egotzi zaion arau-haustea frogatzen da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, ezer zehatzik alegatu gabe.

Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, egozten den arau-haustea benetakotu egin delako arestian adierazi den albaran horretan.

7. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Horcetrans, S.L. enpresak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 44/2001 Ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, 2001eko maiatzaren 2an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 60/2001 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 60.000 pezetako zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari (360,61 euro), Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko apirilaren 28an NA-0991-AZ matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere legarra garraiatzeagatik guztira 42.860 kiloko pisuarekin, baimena 40.000 kilokoa zuenean.

Egitatezko aurrekariak

1. 2000ko urriaren 20an Uncona, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA02655/00 zehapen-espedientearen irekitzea, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko apirilaren 28an NA-0991-AZ matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere legarra garraiatzeagatik guztira 42.860 kiloko pisuarekin, baimena 40.000 kilokoa zuenean. Pisua zamaketaren 20023113 zenbakiko txartelarekin frogatu zen. Arau-haustea hala garraiolariari nola zamatzaileari egozteko modukoa da.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko azaroaren 7an.

3. 2000ko abenduaren 21ean, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak 2000ko azaroaren 7an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, baieztatu egin da zehapena, kontuan hartuta antzeman den gehiegizko pisua garraio-albaranean dagoelako erasota, eta ez delako besterik bidezkotu frogen bidez; interesatuak ez du frogatu albaran horretan ematen diren datuak errealitatearekin bat ez datozela, eta zehapena egin den arau-hausteari eta ibilgailuak zeraman gehiegizko pisuari eta baimenduta duen pisuari egokitzen zaizkiola uste da; halaber, ez da antzeman 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarrian ezartzen den zehapenaren preskripziorik. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 42/2000 Ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen-prozedura, eta Uncona, S.A. enpresari 60.000 pezetako isuna ezarri zitzaion (360,61 euro).

4. 2001eko maiatzaren 2an gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: ez zela gertatu salaketan azaltzen den gehiegizko pisua; alegatu du preskripzioaren legezko hiru hileko epea gainditu zela, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta horren Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri dena; halaber, 4/99 Legearen 42.2. artikuluan eta 4/99 Legearen xedapen gehigarrietatik lehenengoan ezarri den iraungipena gertatu dela; prozedura hautsi dela, ez delako zehapen-ebazpenaren jakinarazpenik egin; zehapena graduatzerakoan ez dela kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria, ez delako bete Lurreko Garraioei buruzko Legearen 143. artikuluan ezarri dena; ez zaizkiola frogak igorri ezta, alegazioen eskatu zen bezala, salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena ere, eta ez direla arrazoiri horien ukapena zehapen-ebazpenean.

Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak dio ez zela gertatu salaketan azaltzen den gehiegizko pisua.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean errugabetasun-ustea hautsi egin da 20023113 zenbakia duen zama-albaranean bidez, 2000ko apirilaren 27koa, hain zuzen ere, frogagiri horrek merkatugaia kobratzeko balio baitu. Agiri horretan egotzi zaion arau-haustea frogatzen da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, ezer zehatzik alegatu gabe.

Horren ildotik, Madrileko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko martxoaren 25eko 266/1998 Epaia daukagu, horren zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena alegia, garraiatzen den gehiegizko pisua kontratua egiten duen merkataritzako enpresak aurkezten duen garraioaren albaranetan erasotzen dela esaten baitu; garraiolariak bazuen gehiegizko pisu horren berri zamaketa egin zuen unean eta ezagutza horri buruz -pisaketa lanetan esku hartzea gora behera- bazuen gehiegizko kopuru hori garraiatzeari uko egitetik, eta uko egin behar zion, eta ez du bidezko frogen bidez frogatu albaran horietan azaltzen diren datuak ez direla egiazkoak.

Ildo beretik, gauza bera esaten da Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko urriaren 13ko 1163/1998 Epaian, kasu honetan ere zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena, esaten duelako alegazio horri ezin zaiola inolako birtualtasunik aintzatetsi albaran hori ibilgailuaren gidariak berak eman duelako. Halaber, alderdi eragileak dudatan jarri duen baskularen funtzionamenduari dagokionean, esan behar da ezin dela baskula horren funtzionamendua dudatan jarri arau-haustea egin dela ebazterakoan eta zamaketak egin zirenean eta salgaiak baskula horretan pisatu zirenean onetsi, eta eragiketa horiek egin zirenean ez zenean inolako akatsik antzeman, hau da, horrela zamaketa lanaren albaranean islatu den emaitza neurrikoa dela onartuz. Beraz, hau guztia kontuan hartuta ezin da esan alderdi eragilearen babesgabeziarik egon denik zehapen-prozeduran zehar baskularen funtzionamenduaren frogaren proposamena ez zenean egin. Halaber, orain arte adierazi den hau guztia kontuan hartuta, ezin da ezer esan salaketa egin zuten agenteek ez zutelako ibilgailua hurbilen dagoen baskularaino eramateko agindurik eman, delako neurri hori agenteek antzeman duten gehiegizko pisuarekin berariaz ados ez egotearen kasuetan hartzen delako, eta areago autu honen kasuan pisua zamaketaren albaranean zegoenean eta hori gidariak inolako eragozpenik gabe onetsi zuenean; beraz, ez zen beharrezkoa alderdi eragileak proposatu duen neurria hartzea.

2. Alegatu du preskripzioaren legezko hiru hileko epea gainditu zela, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta horren Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri dena.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita, eta hori da kasu honetan aplikatu behar dena, eta ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko bi une horien artean igaro.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Ondorioz, aplikagarria den epea ez da hiru hilekoa, bi urtekoa baizik, eta ez da erreferentziako prozeduran igaro.

3. Halaber, 4/99 Legearen 42.2. artikuluan eta 4/99 Legearen xedapen gehigarrietatik lehenengoan ezarri den iraungipena gertatu dela.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horretan, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenean gertatzen ez den bezala, ez da onartzen salaketaren beraren bidez espedientea hasteko aukera, geroago egin behar den eragiketa baita, eta prozeduraren instruktoreari ematen dio interesatuari gertaeren berri emateko agindua. Jakinarazpen horretan interesatuaren defentsa bermatzeko informazio guztia eman behar da eta gero hamabost eguneko epea ematen zaio alegazioak aurkezteko edo frogak egitea proposatzeko.

Errekurritu den espediente honi dagokionez hasieraren erabakiaren data 2000ko uztailaren 28koa da, zehapen-espedientea egun horretan hasten baita eta hori azaltzen da salaketaren jakinarazpenean; zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin zen lehen ahaleginaren data 2001eko urtarrilaren 16a da, eta 30/1992 Legearen 58.4 artikuluan ezarri denaren arabera, prozeduren iraupenaren gehieneko epearen barruan jakinarazteko beharrizana bete dela kontuan hartzeko baino ez, nahiko da jakinarazpena baldin eta gutxienez ebazpenaren testu osoa badu, eta baita jakinarazpena egiteko ahalegina era egokian benetakotzea. Ondorioz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatu duen iraungipena, ez delako legez ezarrita dagoen 6 hileko epea igaro.

4. Prozedura hautsi dela dio, ez delako zehapen-ebazpenaren jakinarazpenik egin.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta horrela egin zuen ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan, baina egin ziren alegazio horiek ez zuten aldarazten hasieran formulatu zen salaketa horren edukiaren ezer, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa jarduketa osagarririk egitea edo horren ostean entzunaldirik gauzatzea jarduketa horien ustezko balorazioari ekitearen ondoreetarako.

5. Adierazi du zehapena graduatzerakoan ez dela kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria, ez delako bete Lurreko Garraioei buruzko Legearen 143. artikuluan ezarri dena.

Adierazi behar da errekurtsogileari egozten zaion gertaera Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 46.001 pezeta (276,47 euro) eta 230.000 pezeta (1.382,33 euro) bitarteko isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 60.000 pezetako isuna ezarri da (360,61 euro). Beraz, gutxieneko tartekoa da antzeman den gehiegizko pisuari dagokionez. Ondorioz, zehapena era egokian graduatu da eta ez da hautsi proportzionaltasunaren oinarria.

6. Esan du ez zaizkiola frogak igorri ezta, alegazioen eskatu zen bezala, salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena ere, eta ez direla arrazoiri horien ukapena zehapen-ebazpenean.

Errekurritu den zehapenak argi eta garbi jakinarazten zaizkio agenteak bildu dituen diskoak, eta horien kopia igorri zitzaion, eta horiek dira egozten den gertaeraren frogarik nabarmenenak. Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, egotzi zaion arau-haustea era egokian eta zuzen benetakotu delako 2000ko apirilaren 27ko 20023113 zenbakia duen zamaketaren albaranean.

Beraz, errekurtsogileari egotzi zaion gertaera hori nahiko frogatuta dago eta ez da bidezkoa eskatu dituen gainerako frogak igortzea.

Kontuan har bedi, ildo horretatik, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Auzitegi Konstituzionalaren 22/1990 epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

Ildo berean, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 1999ko abenduaren 9ko Epaian ondoko iritzia azaldu zuen: "Egia izan arren froga hau egiteko eskaerari ezezkoa eman zaiola zioak azaldu gabe, ez-betetze hori ez da funtsezkoa; funtsezkoa eta indargabetzekoa litzateke bai, inolako oinarririk gabe, modu arbitrario edo apetatsuan ezetza ematea, horrela erruztatuaren defentsarako eskubidea urratuko litzatekeelako."

7. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 60/2001 Ebazpenaren aurka aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0207249