105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen-espedienteen ebazpenak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 eta 2. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea dokumentu honetan azaltzen diren garraioko zehapen-ebazpenei dagokienez eta, ondorioz, lege horren 59.5. artikuluan xedatutakoa betetzen da.

Zehapen espedientearen ebazpena

3037/2002 zenbakia duen Zehapen-Ebazpena, uztailaren 3koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiarena, Canteras Yanci, S.A. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. A31031974 da) 601,01 euroko isuna den zehapena ezarri diona.

2001/12/14an Canteras Yanci, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA 3912/01 zenbakiko zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Nafarroako Foruzaingoak 2001/05/14an, N-121 errepideko 74,500 kilometroan, SS-0833-AT matrikula duen ibilgailuari jarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: Merkatugaiak garraiatzea pisua guztira 44.700 kilokoa zela, baimena 40.000 kilokoa duelarik. Pisaketa baskula homologatuan egin zen. Arau-haustea hala garraiolariari nola zamatzaileari egotz dakioke.

Instruktoreak egin duen txostena kontuan hartuta eta, aldi berean, aurkeztu diren alegazioak aztertuta, baieztatu egin da zehapena, salatu den gertaera hori benetakotu egin delako baskula homologatuaren tiketarekin, salaketa egin zen unean haren egiaztapenaren ziurtagiria indarrean zegoelako. Horren kopia bat eta arestian adierazi den tiketarena igorri zitzaizkion interesatuari, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitzen zaio, hau da, ibilgailuak baimenduta duen BGPren arabera antzeman den gaindikina kontuan hartuta jarri delako. Adierazten da ezin dela onartu egin duen adierazpena, hau da, ezin duela ezagutu ibilgailuak zamatzen dituen enpresa baten kargatu den ibilgailuaren pisua, hori egin aurretik ibilgailuaren zama frogatu behar delako.

Egintza hori 16/1987 Legearen 141.i) artikuluaren eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.j) artikuluaren kontrako arau-haustea izan daiteke. LGALen 143. artikuluan eta Erregelamenduaren 201. artikuluan ezarritakoari jarraiki, larritzat jo da eta 601,01 euroko isuna ezarri da.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hori garatzeko erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaren indarrez, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskualdatu zizkion ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.-Canteras Yanci, S.A. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. A31031974 da) 601,01 euroko isuna ezartzea. Diru kopuru hori administrazio bidea bukatu eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordainduko da, bestela premiamendu bidez kobratuko baita, Legeak xedatutakoari jarraiki.

Bigarrena.-Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea, eta interesatuari ohartaraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau hartu eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hiruan.-Garraio eta Telekomunikazioen zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen ebazpena

2756/2002 zenbakia duen Zehapen-Ebazpena, ekainaren 26koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiarena, Hormigones Puente, S.A. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. A31445612 da) 300 euroko isuna ezarri diona.

2002/05/08an Hormigones Puente, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA 0151/02 zenbakiko zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak 2001/12/01ean, N-111 errepideko 22,000 kilometroan, NA-6102- AW matrikula duen ibilgailuari jarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: jarduneko asteko disko-diagramak, gidatu zuen aurreko asteko azken diskoa eta egun horretako era egokian ez jartzeagatik, zuzen grabatzea ekiditen zuela. Disko horien kopia itsatsi zaio.

Instruktoreak egin duen txostena kontuan hartuta eta, aldi berean, aurkeztu diren alegazioak aztertuta, baieztatu egin da zehapena, eta hori horrela da L.G.A.L.ren 145. artikulua indarrik gabe geratu delako 42/1994 Legearen xedapen erantsietatik hamaikagarrenarekin, azken horretan ezarri baita arau-hausteak azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarritako epeetan preskribatuko direla, salbu eta arau-hauste arinen kasuetan, horrelakoetan epea urte batekoa baita. Ildo horretatik azpimarratu behar dira Auzitegi Nagusiko 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaia. Gertaerari dagokionez, bildu diren diskoetan frogatu da eta alegaziogileak ez du kontrako ezer frogatu.

Egintza hori 16/1987 Legearen 141.h) artikuluaren eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.h) artikuluaren kontrako arau-haustea izan daiteke. LGALen 143. artikuluan eta Erregelamenduaren 201. artikuluan ezarritakoari jarraiki, larritzat jo da eta 300 euroko isuna ezarri da.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hori garatzeko erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaren indarrez, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskualdatu zizkion ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.-Hormigones Puente, S.A., enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. A31445612 da) 300 euroko isuna ezartzea. Diru kopuru hori administrazio bidea bukatu eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordainduko da, bestela premiamendu bidez kobratuko baita, Legeak xedatutakoari jarraiki.

Bigarrena.-Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea, eta interesatuari ohartaraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau hartu eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian.-Garraio eta Telekomunikazioen zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen ebazpena

2758/2002 zenbakia duen Zehapen-Ebazpena, ekainaren 26koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiarena, Tafagas, S.A. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. A31136328 da) 300 euroko isuna ezarri diona.

2002/05/13an Tafagas, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA 0196/02 zenbakiko zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak 2001/11/21ean, NA-6900 errepideko 1,100 kilometroan, NA-6460-BD matrikula duen ibilgailuari jarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: merkatuko butanoa garraiatuz zirkulatzea zamatzeko baldintzak bete gabe edo zama era egokian araututa dagoen bezala babestu gabe.

Instruktoreak egin duen txostena kontuan hartuta eta, aldi berean, aurkeztu diren alegazioak aztertuta, baieztatu egin da zehapena, eta hori horrela da L.G.A.L.ren 145. artikulua indarrik gabe geratu delako 42/1994 Legearen xedapen erantsietatik hamaikagarrenarekin, azken horretan ezarri baita arau-hausteak azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarritako epeetan preskribatuko direla, salbu eta arau-hauste arinen kasuetan, horrelakoetan epea urte batekoa baita, eta kasu jakin honetan epe hori ez da, inondik inora ere, igaro. Gertaerari dagokionez alegaziogileak ukatu baino ez du egin, kontrako frogarik aurkeztu gabe, eta horregatik uste da ez dela bidezkoa agentearen txostenaren eskabideari onestea, horren salaketan argi deskribatzen delako nola gertatu zen. Ezarri den zehapenari dagokionez adierazi behar da oso larria izanik arauaren aringarria aplikatu zaiola eta larrira ekarri dela, eta ezarri den isuna gutxieneko tartekoa dela.

Egintza hori 16/1987 Legearen 140.b) eta 141.o) artikuluen eta 1211/1990 erregelamenduaren 198.p) artikuluaren kontrako arau-haustea izan daiteke. LGALen 143. artikuluan eta Erregelamenduaren 201. artikuluan ezarritakoari jarraiki, larritzat jo da eta 300 euroko isuna ezarri da.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hori garatzeko erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaren indarrez, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskualdatu zizkion ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.-Tafagas, S.A. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. A31136328 da) 300 euroko isuna ezartzea. Diru kopuru hori administrazio bidea bukatu eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordainduko da, bestela premiamendu bidez kobratuko baita, Legeak xedatutakoari jarraiki.

Bigarrena.-Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea, eta interesatuari ohartaraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau hartu eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian.-Garraio eta Telekomunikazioen zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen ebazpena

3091/2002 zenbakia duen Zehapen-Ebazpena, uztailaren 3koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiarena, Canteras Yanci, S.A. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. A31031974 da) 360 euroko isuna ezarri diona.

2002/03/20an Canteras Yanci, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA 0203/02 zenbakiko zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak 2001/11/06an, 3730-BFV matrikula duen ibilgailuari jarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: eustorma egiteko harria zamatzea 3730-BFV matrikula duen ibilgailuan, pisua guztira 34.300 kilokoa zela eta horren B.G.P. 32.000 kilokoa. Gehiegizko pisua 2.300 kilokoa zen (+%7). 55359 zenbakia duen zama-albaranean frogatu zen.

Instruktoreak egin duen txostena kontuan hartuta eta, aldi berean, aurkeztu diren alegazioak aztertuta, baieztatu egin da zehapena, interesatuak eskatu zituen dokumentuak igorri zitzaizkiolako eta alegazioak aurkezteko epea berria eman zitzaiolako, hain zuzen ere igorri zitzaion salaketa-orrian ezarritakoa aztertu ondoren bere ustez egokia zena alegatzeko aukera izan zezan. Bada, epea igaro da eta ez du ezer adierazi.

Egintza hori 16/1987 Legearen 141.i) artikuluaren eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.j) artikuluaren kontrako arau-haustea izan daiteke. LGALen 143. artikuluan eta Erregelamenduaren 201. artikuluan ezarritakoari jarraiki, larritzat jo da eta 360 euroko isuna ezarri da.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hori garatzeko erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaren indarrez, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskualdatu zizkion ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.-Canteras Yanci, S.A. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. A31031974 da) 360 euroko isuna ezartzea. Diru kopuru hori administrazio bidea bukatu eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordainduko da, bestela premiamendu bidez kobratuko baita, Legeak xedatutakoari jarraiki.

Bigarrena.-Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea, eta interesatuari ohartaraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau hartu eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hiruan.-Garraio eta Telekomunikazioen zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen ebazpena

2800/2002 zenbakia duen Zehapen-Ebazpena, ekainaren 27koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiarena, Uncona, S.A. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. A31041080 da) 600 euroko isuna ezarri diona.

2002/05/13an Uncona, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA 0208/02 zenbakiko zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak 2001/11/14an, NA-5555-AD matrikula duen ibilgailuari jarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: idorkiak zamatzea NA-5555-AD matrikula duen ibilgailuan, pisua guztira 42.700 kilokoa zela eta horren baimendutako gehiegizko pisua 38.000 kilokoa. Gehiegizko pisua 4.700 kilokoa zen (+%12). 2001/11/14ko 21052163 zenbakia duen zama-albaranean frogatu zen.

Instruktoreak egin duen txostena kontuan hartuta eta, aldi berean, aurkeztu diren alegazioak aztertuta, baieztatu egin da zehapena. Preskripzioari dagokionez adierazi behar da L.G.A.L.ren 145. artikulua indarrik gabe geratu dela 42/1994 Legearen xedapen erantsietatik hamaikagarrenarekin, azken horretan ezarri baita arau-hausteak azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarritako epeetan preskribatuko direla, salbu eta arau-hauste arinen kasuetan, horrelakoetan epea urte batekoa baita, eta kasu jakin honetan epe hori ez da, inondik inora ere, igaro. Gertaerari dagokionez, gehiegizko pisua enpresa horrek egin zuen albaranean eraso da eta benetan garraiatzen den zama benetakotzeko funtsezko tresna da, zama hori kobratzeko ere balio duelako eta, horregatik, ezin da onartu interesatuak dokumentu horri baliagarritasuna ukatzearena. Zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio, antzeman den gehiegizko zamaren arabera, hain zuzen ere.

Egintza hori 16/1987 Legearen 141.i) artikuluaren eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.j) artikuluaren kontrako arau-haustea izan daiteke. LGALen 143. artikuluan eta Erregelamenduaren 201. artikuluan ezarritakoari jarraiki, larritzat jo da eta 600 euroko isuna ezarri da.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hori garatzeko erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaren indarrez, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskualdatu zizkion ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.-Uncona, S.A. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. A31041080 da) 600 euroko isuna ezartzea. Diru kopuru hori administrazio bidea bukatu eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordainduko da, bestela premiamendu bidez kobratuko baita, Legeak xedatutakoari jarraiki.

Bigarrena.-Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea, eta interesatuari ohartaraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau hartu eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian.-Garraio eta Telekomunikazioen zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen ebazpena

1976/2002 zenbakia duen ZEHAPEN-EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiarena, Ste. Osona, S.L. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. B61355012 da) 600 euroko isuna ezarri diona.

2002/04/09an Ste. Osona, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA 0216/02 zenbakiko zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Nafarroako Foruzaingoak 2001/11/05ean, N-232 errepideko 108 kilometroan, B-4288-TK matrikula duen ibilgailuari jarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: Arauzko mugak gainditzen zituzten habeak garraiatuz zirkulatzea, Nafarroako Gobernuaren berariazko baimenik eduki gabe.

Instruktoreak egin duen txostena kontuan hartuta eta, aldi berean, aurkeztu diren alegazioak aztertuta, bidezkoa da zehapena baieztatzea, kontuan hartu delako salaketa egin zen egunean garraio berezia eginez zirkulatzen zuelako Nafarroako baimen berezirik eduki gabe. Interesatuak berak onartu egin zuen gertaera eta salaketa egin zuen agentearen salaketa-orrian agertzen da ibilgailua geldiarazi egin zela harik-eta baimena aurkeztu arte. Zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio eta arau-hauste larrietarako ezarri den tartearen erdikoa da.

Egintza hori 16/1987 Legearen 140.a) eta 141.a) artikuluen kontrako arau-haustea izan daiteke. LGALen 143. artikuluan eta Erregelamenduaren 201. artikuluan ezarritakoari jarraiki, larritzat jo da eta 600 euroko isuna ezarri da.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hori garatzeko erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaren indarrez, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskualdatu zizkion ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.-Ste. Osona, S.L. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. B61355012 da) 600 euroko isuna ezartzea. Diru kopuru hori administrazio bidea bukatu eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordainduko da, bestela premiamendu bidez kobratuko baita, Legeak xedatutakoari jarraiki.

Bigarrena.-Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea, eta interesatuari ohartaraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau hartu eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian.-Garraio eta Telekomunikazioen zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen ebazpena

2584/2002 zenbakia duen Zehapen-Ebazpena, ekainaren 19koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiarena, Vayo Garayoa, Raul jaunari (horren N.A.N./I.F.Z. 15839221 da) 90 euroko isuna ezarri diona.

2002/04/29an Vayo Garayoa, Raul jaunari jakinarazi zitzaion NA 0310/02 zenbakiko zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak 2002/02/02an, NA-1472-AT matrikula duen ibilgailuari N-121 errepidearen 37,000 kilometroan jarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: garraioa egitea egiten zuen garraio horren adierazkari mota guztiak falta zitzaizkiola.

Instruktoreak egin duen txostena kontuan hartuta bidezkoa da zehapena baieztatzea, interesatuak ez duelako alegaziorik aurkeztu horretarako legez ezarrita dagoen epearen barruan.

Egintza hori 16/1987 Legearen 142.c) artikuluaren eta 1211/1990 Erregelamenduaren 199.c) artikuluaren kontrako arau-haustea izan daiteke. LGALen 143. artikuluan eta Erregelamenduaren 201. artikuluan ezarritakoari jarraiki, arintzat jo da eta 90 euroko isuna ezarri da.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hori garatzeko erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaren indarrez, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskualdatu zizkion ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.-Vayo Garayoa, Raul jaunari (horren N.A.N./I.F.Z. 15839221 da) 90 euroko isuna ezartzea. Diru kopuru hori administrazio bidea bukatu eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordainduko da, bestela premiamendu bidez kobratuko baita, Legeak xedatutakoari jarraiki.

Bigarrena.-Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea, eta interesatuari ohartaraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau hartu eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian.-Garraio eta Telekomunikazioen zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen ebazpena

2854/2002 zenbakia duen Zehapen-Ebazpena, ekainaren 27koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiarena, Guirado Díaz, Francisco jaunari (horren N.A.N./I.F.Z. 18003301M da) 150 euroko isuna ezarri diona.

2002/05/06an Guirado Díaz, Francisco jaunari jakinarazi zitzaion NA 0321/02 zenbakiko zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Goardia Zibilak 2002/02/08an, HU-6975-N matrikula duen ibilgailuari A-15 errepidearen 103,000 kilometroan jarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: Sabiñanigotik (Hueska) Bilboraino zirkulatzeagatik 19.920 kiloko UN 1908 soluzioko kloritoa zeraman edukinontzi-zisterna garraiatuz, hain zuzen ere 8 motakoa eta 61. ADR- koa, edukinontzi-zisternaren bidezko baieztapenaren ziurtagiria eduki gabe. Edukinontzia QTSU3110176 da, T8500011 zenbakia, Type CTI501-01.

Instruktoreak egin duen txostena kontuan hartuta eta, aldi berean, aurkeztu diren alegazioak aztertuta, bidezkoa da zehapenaren kalifikazioa aldatzea, interesatuak frogak aurkeztu dituelako. Dena dela, arau-haustea da garraioa egitea ibilgailuan edukinontzi-zisternaren baimenaren ziurtagiria eraman gabe. Zehapena egin den arau-haustearen arabera graduatu da. Halaber, adierazten da salatu den gertaera horrek eragin duen zehapena ezartzeko eskumena lurreko garraioen arloan eskumenak dituzten herri administrazioena dela, ez delako berariaz bide segurtasuneko arloa, eta hori horrela da abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 65. artikuluaren bidez aldarazi den L.G.A.L.ren 146. artikuluan ezarri dena betez..

Egintza hori 16/1987 Legearen 142.b) artikuluaren eta 1211/1990 Erregelamenduaren 199.b) artikuluaren kontrako arau-haustea izan daiteke. LGALen 143. artikuluan eta Erregelamenduaren 201. artikuluan ezarritakoari jarraiki, arintzat jo da eta 150 euroko isuna ezarri da.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hori garatzeko erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaren indarrez, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskualdatu zizkion ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.-Guirado Díaz, Francisco jaunari (horren N.A.N./I.F.Z. 8003301M da) 150 euroko isuna ezartzea. Diru kopuru hori administrazio bidea bukatu eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordainduko da, bestela premiamendu bidez kobratuko baita, Legeak xedatutakoari jarraiki.

Bigarrena.-Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea, eta interesatuari ohartaraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau hartu eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian.-Garraio eta Telekomunikazioen zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Zehapen espedientearen ebazpena

2528/2002 zenbakia duen Zehapen-Ebazpena, ekainaren 19koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiarena, Comercial Ganadera Herga, S.L. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. B31618788 da) hasi zaion espedientea bertan behera uztea erabaki duena.

2002/05/22an Comercial Ganadera Herga, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA 0486/02 zenbakiko zehapen-espedientea ireki zitzaiola, Nafarroako Foruzaingoak 2002/02/20an, A-15 errepideko 75,000 kilometroan, NA-6585-AW matrikula duen ibilgailuari jarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa honakoa da: 48 zerri garraiatzeagatik (Errioxako jatorrizko gida eta osasunekoa, 189389 zenbakikoa) 10233157 zenbakia duen garraioa egiteko txartel pribatuarekin, baina merkatugaiaren jabetza edo gidaria eta enpresa horren arteko lan-harremana benetakotu gabe.

Instruktoreak egin duen txostena kontuan hartuta eta, aldi berean, aurkeztu diren alegazioak aztertuta, erabaki da zehapen-espedientea bertan behera uztea interesatuak aurkeztu dituen frogak kontuan hartu direlako.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hori garatzeko erregelamendua onetsi zuen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaren indarrez, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskualdatu zizkion ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.-Comercial Ganadera Herga, S.L. enpresari (horren N.A.N./I.F.Z. B31618788 da) hasi zaion zehapen-espedientea bertan behera uztea eta hori artxibatzea.

Bigarrena.-Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea, eta interesatuari ohartaraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau hartu eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian.-Garraio eta Telekomunikazioen zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

Iragarkiaren kodea: A0209126