105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

136/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Osasun kontseilariak emana, Osasun Zientzietako Ikertzaileak Sustatzeko Laguntzarako (APICSerako) bi bekatarako dei egiten duena, 2002rako.

Nafarroako Foru Komunitateak eta haren erakunde autonomoek dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubidea erregulatzeko ekainaren 9an eman eta 1997ko ekainaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (74. zk.) argitaratutako 8/1997 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, eta 2002ko apirilaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (40 zk.) argitaratutako martxoaren 4ko 37/2002 Foru Aginduaren bitartez onetsi zen deialdia (Osasun Zientzietako Ikertzaileak Sustatzeko Laguntzarako (APICSerako) bi beka 2002. urtean ematekoa) bete gabe gelditu denez, bidezko da bi beka horiek emateko beste deialdi bat argitaratzea, eta lizentziatura eskuratu zeneko datari buruzko betebeharra kentzea, ikertzaile berriek eta departamentu nahiz zerbitzuek ikerketak egin ahal izan ditzaten.

Foru Lege horretako 3. artikuluan xedaturikoarekin bat, dirulaguntzen kontzesioan publizitate, konkurrentzia eta objektibotasun hastapenei jarraikiko zaie.

Osasun Departamentuak ekitaldiak garatu izan ditu osasun eta unibertsitate zentroetan osasun zientzien arloko ikerketa proiektuak sustatzeko, urtean urteko deialdien bidez.

Horrekin batera, komenigarria da ikerketa lerro iraunkorrak sustatzea, osasun zentro eta zerbitzu publikoek garatu eta beren gain hartuko dituztenak, xede ezberdinak badituzte ere, metodologia berekoak badira, proiektuak sustatu ahal izateko. Metodologia eta teknika horiek iraunkor bihurtzeko beharrezkoa da langile egokiak edukitzea, horietan dihardutenak, biomedikuntzan prestatuak, bai oinarrizko zientzietan (klinika aurrekoetan), bai ikerketa aplikatuan, ikerketa esperimentalaren oinarrizko trebakuntza deusetan galarazi gabe.

Prestakuntzazko helburu hori da, hain zuzen ere, osasun zientzietako ikertzaile berriak sustatzeko beken deialdi honen xedea.

Onuradunak, bekadun bihurtuko direnak, proiektuaren zerbitzuko ikerketa lerro iraunkorrak garatzen dituzten eta, beren ikerketa lerroak sendotzen dituzten bitartean, prestatzeko gaitasuna duten zentro publikoei atxikiko zaizkie.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 5. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Osasun Zientzietako Ikertzaileak Sustatzeko Laguntzarako (APICSerako) bi bekatarako dei egitea. Beka horiek lehiaren bidez emanen dira, Foru Agindu honetan ezartzen diren baldintzei jarraikiz, 2002rako.

2. Ikerkuntza eta prestakuntzarako egonaldi bat egiteko laguntzak eskatzen ahalko dituzte Nafarroan bizi diren unibertsitate-lizentziadunek, Foru Agindu honen eranskinean ageri diren betebeharrak betetzen badituzte eta Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako osasun zentro eta zerbitzuen adostasuna badute, baita maiatzaren 19ko 137/1997 Foru Dekretuko 1.4 artikuluan aurreikusiriko baldintzetan ikerketa proiektuetarako berariazko hitzarmenak ezarri dituzten erakundeek ere. Foru Dekretu horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketa Biomedikoaren Zentroaren funtzionamendua arautzen du.

3. Eskabideak, eranskinean aipatzen diren agiriekin batera, eskabidearen inprimakiaren bidez, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an), Osasun Departamentuan (Amaia kaleko 2-An) edo Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuan (Irakaskuntza Pabilioian, Nafarroako Ospitaleko esparruan) aurkeztuko dira. Aurkezteko epea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabetera bukatuko da.

4. Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak ebatziko du deialdia. Haren emaitza interesatuei jakinaraziko zaie, banan-banan, eskabidean aipatzen duten helbidean, eta gainera, Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuko iragarki oholean jarriko da ikusgai.

5. Bekaldiak gehienez ere hiru urte iraunen du, bekaduna lanean hasten denetik hasita.

6. Bekak 901,52 euroz hornituko dira hilero. Gehienez ere 12 ordainketa izanen dira urtean.

6.1. Esleipen-hartzaileari laguntza gisa ematen zaion diru-kopurua Osasun Departamentuko Kontabilitate Zentroak ordainduko dio hilero, lanean hasten den egunetik aurrera, 2002ko aurrekontuaren bizkar, bekaduna hartzen duen zentroko zuzendariak proposaturik.

6.2. Hurrengo ekitaldien bizkar esleitzen diren diru kopuruak hilero ordainduko ditu Osasun Departamentuko Kontabilitate Zentroak, bekaduna hartzen duen zentroko zuzendariak proposaturik eta Ikerketa Biomedikoaren Atalak urteko memoria ontzat eman eta txostena aurkeztu ondoren.

7. Laguntzak 2002rako luzatutako 2001eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Langile ikertzaileak prestatzeko bekak" izeneko 512002-51320-4809-542800 kontusailaren bizkar finantzatuko dira. Urte batzuetako jarduerak izanez gero, gastu konpromisoa hartzen ahalko da hurrengo ekitaldien bizkar, 2001erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29eko 19/2000 Foru Legeko 33. artikuluan xedaturikoaren arabera.

8. Deialdi hau Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Legearen barruan garatzen da. Haren edukiak deialdi honena zuzendu eta osatzen du.

9. Foru Agindu honen eta bere eranskinaren edukiaren aurka, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epearen barrenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

10. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren zortzian.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

E R A N S K I N A

Osasun Zientzietako Ikertzaileak Sustatzeko Laguntzarako (APICSerako) bi beka emateko oinarriak

1.-Xedea.

Osasun zientzietako ikertzaileen prestakuntza sustatu eta garatzea, bai oinarrizko ikerketan, bai klinikoan, ikerketa biomedikoaren eremuan. Orientazio esperimental hutsa xede duen prestakuntza ez da aintzat hartuko.

2.-Eskatzaileak.

Europako Batasuneko edozein estatutako hiritartasuna dutenek eskatzen ahalko dituzte beka hauek, aurretik APICS bekarik izan ez badute, Nafarroan bizi badira eta betebehar hauek betetzen badituzte:

2.1. Lizentziadun tituluaren jabe izatea.

2.2. Lehenagotik ikerketa horretan interesik bazuela erakutsi izana.

2.3. Istripurik gertatuz gero eta osasun laguntzarik behar izanen gero, estaldurarik baduela frogatzea.

3.-Zentro edo zerbitzu hartzailea.

3.1. Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako zentro edo zerbitzuak izanen dira hartzaileak.

3.2. Lantalde hartzaileak luzaz jardun behar izan du ikerketaren eremuan. Hori argitalpenen, deialdi lehiakor eta irekietan lortu eta agentzia publiko eta pribatuek finantzaturiko ikerketa proiektuetan izaniko partaidetzaren eta patenteen garapenaren bidez neurtuko da.

3.3. Zentro edo zerbitzu hartzaileak ikerketa lerroak irekita eduki beharko ditu, sendotuak, egiaztatuak eta finantzatuak, deialdi lehiakor eta irekietan, publiko zein pribatu, edo Osasun Departamentuak onartutako deialdietan lortutako proiektuen bidez

3.4. Lantalde hartzaileak irakaskuntzarako tutore bat izendatuko du, lantalde horretako kide izanen dena. Tutorea bekadunaren ikerkuntza eta prestakuntza zuzentzen arduratuko da.

4.-Onuradunen eta tutorearen baldintzak eta eginbeharrak.

4.1. Bekadunak bera hartu duen zentro edo zerbitzuaren ikerketetan parte hartu beharko du. Argi eta garbi orientazio biomedikoa izanen duen ikerketa lerro baten edo gehiagoren barruan kokatuko da. Proiektu esperimentalak, ikerketa klinikokoak eta epidemiologikokoak ere izaten ahalko dira.

4.2. Bekaduna hartzen duen lantaldeari bekaduna prestatzea bermatzen duen programa teoriko bat egiteko eskatuko zaio. Prestakuntza hori eginen da ikerketaren metodologiari buruzko ikastaroez, teknika esperimentalez, mintegietara joanez, bilera zientifikoetan parte hartuz eta emaitzak argitalpen zientifikoetarako komunikazio eta eskuizkribu gisa aurkeztuz.

4.3. Irakaskuntzako tutorea bekadunaren ikerketarako prestakuntza orientatzen eta prestakuntza programa betetzen arduratuko da. Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuarekiko solaskide balioduna izanen da eta bekadunaren aurrerapenen berri ematera beharturik egonen da urtean-urtean.

4.4. Ikerkuntza programa doktoretzako tesiarekin bat etortzen ahalko da, edo ez. Hori egitea beste merezimendu bat izanen da, baldin eta arazo zientifiko bat konpontzeko benetako ekarpena bada, bekadunak parte hartzen dueneko proiektuen barruan.

4.5. Onuradunek Nafarroako Foru Komunitateak eta haren erakunde autonomoek dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/97 Foru Legeko 8.2 artikuluan aurreikusiriko eginbeharrak bete beharko dituzte.

5.-Bateragarritasun eta bateraezintasun araubideak.

5.1. Bekaldian, posible izanen da, ikerketarako prestakuntzarekin batera, bestelako zentroetan, egonaldi laburretan, beste proiektu bati atxikitzea, betiere lan proiektuarekin bat etorriko direnak eta eskatzailearen ikerketarako prestakuntzako irakaskuntzako tutoreak gomendatu beharko dituenak, Osasun Departamentuak ez du bere gain inolako konpromisorik hartzen egonaldi horiek finantzatzeko.

5.2. Bekadunak ez du parte hartuko laguntzarako jardueretan, ikertzaile gisa prestatua izatekoen ondoriozkoak eta horretarako beharrezkoak direnetan izan ezik.

5.3. Deialdi honen babesean bekarik jasotzea bateraezina da Espainiako edo Europako Batasuneko fondo publiko edo pribatuen bidez finantzaturiko beste edozein beka edo laguntzarekin. Behar ez bezala harturiko diru- kopuruak Foru Ogasunari itzuli beharko zaizkio berehala.

5.4. Bekak jasotzea bateraezina da langabezi sariarekin.

6.-Eskabideen aurkezpena.

6.1. Agiri normaldu hauek aurkeztu beharko dira:

1. agiria: interesatuaren eskabidea.

2. agiria: eskatzailearen curriculum vitae normaldua.

3. agiria: memoria, zentro edo zerbitzuak prestatua, bertako zuzendariak oniritzia, kontu hauek bilduko dituena:

-Zentro edo zerbitzu horren ezaugarriak.

-Egindako ikerketak, bost urte honetako ekarpenak nabarmenduz, proiektu bakoitzeko ikertzaile nagusiak izenpetua.

-Bekaduna beretuko duten ikerketa lerroen deskripzioa, lerro bakoitzeko proiektuak adieraziz.

-Ikerketaren gaur egungo egoera, garatu beharreko proiektuei dagokienez.

-Proiektuen bidez lortu nahi diren helburuak.

-Emaitzen aplikagarritasuna eta erabilgarritasun praktikoa.

-Bekadun bat ikerketarako prestakuntza programan hartzeko arrazoiak.

-Proposatutako ekintzaren bideragarritasuna, egokitasuna eta komenientzia.

4. agiria: prestakuntza teoriko eta esperimentalerako programa, irakaskuntzako tutoreak proposatua eta berak izenpetua.

Gainera, betiere, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-Gutxienez ere bi erreferentziako gutun, eskatzailea ikerketa prestakuntzarako beka bat izateko egokia dela adierazten duena.

-Eskatzailearen NANaren fotokopia.

6.2. Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabetekoa izanen da.

7.-Batzorde Teknikoaren osaera.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak Batzorde Tekniko bat izendatuko du. Dirulaguntzaren kudeaketari loturiko hiru pertsonak osatuko dute eta eskabideak ebaluatzen eta, eskabideak aurkezteko epea akitu eta 15 eguneko epearen barrenean, kontzesio proposamen loteslea igortzen arduratuko da.

8.-Ebaluazioa.

Eskabideak lehentasun, irizpide eta parametro hauek kontuan hartuz ebaluatuko dira:

a) Memoriaren eta bekaduna hartzen duen zentroaren ikerketaren xedeen arteko egokitasuna.

b) Zentro hartzailearen aldetik, bekadunaren prestakuntzarako programa egiteko bermea.

9.-Deialdiaren ebazpena.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak bekak ebatzi eta emanen ditu, Batzorde Teknikoak igortzen duen proposamenarekin bat.

10.-Jarraipena.

10.1. Urtean urteko azaroaren 30a baino lehen agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Urteko memoria, eginiko lana eta hurrengo urtean lortu nahi diren helburuak agertaraziz.

Bekaduna irakaskuntzarako tutoreak prestatu eta sinaturiko txostena, non agertaraziko baitira sartu zen data, aurreikusitako jardueren betetze-maila, lortutako helburuak eta hurrengo urterako aurreikusitako helburuak, dedikazioa, egokitzea eta lankidetza maila. Zentroko zuzendariak onetsi beharko du agiria.

10.2. Beka bukatu eta hurrengo hiru hilabeteetan, interesatuak Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuari azken memoria igorriko dio, non beka hasi eta bukatzeko datak agertuko baitira. Bekadunak eta tutoreak sinatu beharko dute eta zentroko zuzendariak onetsi.

10.3. Prestakuntzaldian argitaraturiko lanetan Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren bekaduna dela agertaraziko da.

11.-Onuradunaren eginbeharrak betetzea.

Bere eginbeharrak betetzen ez baditu, harturiko diru-kopuruak itzuli beharko ditu bekadunak.

Iragarkiaren kodea: A0208880