105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

291/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, maila ertain eta unibertsitarioetan 2002/2003 ikasturteko beketarako deialdi orokorra onesten duena.

Ikusirik, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak 2002/2003 ikasturteko beketarako deialdi orokorrari dagokionez aurkeztutako txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c) eta d) artikuluan esleitutako ahalmenak erabiliz,

XEDATU DUT:

1. Maila ertain eta unibertsitarioetarako 2002/2003 ikasturteko beketarako deialdi orokorra onestea. Testua Foru Agindu honekin batera doan eranskinekoa da.

2. Aipatu deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Deialdi hau Nafarroako 2002. urterako luzaturiko 2001eko Aurrekontuetan sortutako kredituen kargura finantzatuko da, hots, "Irakaskuntza ertainetarako eta goi ikasketetarako beka eta dirulaguntzak" deitutako 41620-4800-425100 kontusaila, bai eta 2003. urterako Nafarroako Parlamentuak ezarriko duenaren kargura ere.

Ematen diren beka guztiak ordaintzeko aurrekontu krediturik aski ez badago, familiaren per capita errentaren arabera ordainduko dira, txikienetik handienerako ordenan, kreditua bukatu arte. Kreditu ezagatik ordaintzen ez diren eskabideak ukatutzat hartuko dira.

4. Foru Agindu hau eta bere eranskina igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzura, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Euskara Zerbitzura eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Beka Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoarenera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hemezortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Beka eta dirulaguntzetarako deialdi orokorra 2002/2003 Ikasturtea

2002/2003 ikasturteko beka eta laguntzetarako deia egiten da. Deialdia ondorengo arauek erregulatuko dute, eta horiek nahitaez bete beharko dira.

I.-Deialdiaren izaera.

1. araua. 1.-Nafarroako Gobernuak ikasketei eskaintzen dizkien beka eta laguntzak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzak dei egindakoen osagarri dira.

Deialdi honetan araututako beka eta deialdiak ematea eta ordaintzea Nafarroako Parlamentuak 2003rako ezartzen duen aurrekontu kredituak mugatuko du. Hortaz, eman litezkeen beka guztiak ordaintzeko aurrekontu kreditu aski ez badago, famili per capita errentaren arabera ordainduko dira, txikienetik handieneko ordenan, kreditua bukatu arte. Kreditu ezagatik ordaintzen ez diren eskabideak ukatutzat hartuko dira.

1.2. Ikasketarako beka edo laguntzen eskatzaile eta izan daitezkeen onuradunak honako hauek izanen dira, kasu guztietan:

a) Guraso edo legezko tutoreak, beraiekin bizi eta 2001eko abenduaren 31n 30 urte baino gutxiago zituzten seme-alaben ikasketei dagokienez, aipatu seme-alabek beste famili unitateren bat osatu ez badute.

b) Beren izenean, aurreko lerroaldetik kanpo direnak.

Eskatzaileak edozein egoera zibil duela ere, familiaren kargura ez dela bizi alegatzen badu, horren eta bere helbidearen fede eman beharko du, baita etxebizitzaren titulartasuna edo alokairuaren pagamendua eta dituen baliabide ekonomikoak ere. Eskaera zehatz-mehatz aztertuko da, eskatzailearen eta bere gurasoen errenta eta benetako egoera egiaztatuz, baita behar dituen baliabide ekonomikoak irabazirik gabe ematen bide dizkionaren dohaintzak ere. Zehaztasun hauek ez badira argitzen, eskabidea ukatu eginen da.

II.-Deialdian sartzen diren ikasketak.

2. araua. Deialdi honetan sartzen diren beka edo laguntzak ondoko ikasketa hauetarako izanen dira:

-Fakultateetan, unibertsitate kolegio edo institutuetan, goi eskola teknikoetan, unibertsitate eskoletan eta UHUNen egindako ikasketak, lizentziatu, ingeniari, arkitekto, diplomatu, ingeniari tekniko eta arkitekto tekniko izateko titulua erdietsi ahal izateko.

-Turismo Eskola Ofizialean edo honi atxikitako eskoletan egindako turismo ikasketak.

-Erlijio ikasketak.

-U. H.U.N.ek emandako 25 urtetik goitikoendako sarbide-kurtsoa.

-Bigarren zikloko ikasketa unibertsitarioak jarraitu nahi dituzten unibertsitate eskoletako tituludunentzako edo unibertsitateko irakaskuntzen lehenbiziko zikloa gainditu dutenentzako egokitzapen kurtsoak.

-Goi Mailako Heziketa Zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaroa.

-Erdi eta goi mailako heziketa zikloak.

-LOGSEren batxilergoa.

-Arte aplikatuetako eta lanbide artistikoetako eta zeramikako ikasketak, aitorpen ofiziala dutenak, irakasgai komunak dituzten 1. eta 2. kurtsoetarako eta espezialitateko lehen kurtsorako izan ezik.

-Arte plastikoetako eta diseinuko erdi eta goi mailako heziketa zikloak.

-Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako ikasketak.

-LOGSEn araututako musika eta dantza ikasketen maila oinarrizkoa eta ertaina.

-Aitorpen ofiziala duten musika kontserbatorioetako eta arte dramatiko, kantu edo dantzako goi eskoletako goi maila.

-Aitorpen ofiziala duten kultur ondasunak zaindu eta zaharberritzeko eskolak.

-Hizkuntza eskola ofizialetako oinarrizko zikloaren eta goi mailakoaren hizkuntza ikasketak.

-Gainerako ikasketa ofizialak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak onetsitako plan baten araberakoak diren bitartean eta helburua, maila ertain nahiz goi mailako ikasketako titulu ofizial bat, berak luzatua, lortzea baldin badute eta Nafarroako Gobernuak berorientzat bereziki deialdirik egiten ez duenean.

III.-Ikasketak zein ikastetxetan egin beharko diren.

3. araua. Beka edo laguntza eskatzen duten ikasleek beren ikasketak Espainiako Estatuko ikastetxe publiko nahiz pribatuetan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo behar den komunitate autonomoak aitortu eta baimenduak direnetan, burutu beharko dituzte.

IV.-Ematen diren beka edo laguntza motak.

4. araua. Deialdi honetako beka edo laguntzen xedea izanen da premia duten familiei laguntza ematea, haien kideen ikasketa gastuen zati bat ordaintzeko.

Beka edo laguntzak honako kontzeptu hauetarako eskatu ahal izanen dira:

-Irakaskuntza, matrikula edo ikasketa tasak. Laguntza hau ez da eskatzen ahal Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, Nafarroako Gobernuak edo beste komunitate autonomo batek itaundutako edo diruz laguntzen dieten zentroetako ikasleendako.

-Hiriarteko garraioa (5 km-ko edo hortik goitiko tartea duten herrien artekoa eta diruz lagundutakoa ez bada).

Nafarroako Gobernuak antolatutako garraio unibertsitarioa erabiltzen dutenek ez dute haien bidaiari dagokion laguntzarik jasoko.

-Jantokia (ikasleak astean bi egunez edo gehiagotan, eskola ordutegia dela kausa, etxetik kanpo bazkaldu behar badu eta dirulaguntzarik hartzen ez badu eta ikastetxea dagoen herritik familiaren etxea dagoen herrira gutxienez 5 km-ko tartea badago).

-Egoitza: distantzia handia delako, garraiobide erregularrik ez izan edo eskolara joateko bidaien maiztasunagatik.

Garraio, jantoki eta egoitzarako beka edo laguntzen ondorioetarako, bekadunak hautatuko dituen organoak familiaren etxetzat har dezake ikastetxetik hurbilen dagoena, legezko helbidea ez bada ere. Deialdi honetako beka eta laguntzetarako familiaren etxetzat hartuko da, bereziki, famili unitateko kideek dituzten etxeetan ikastetxetik hurbilen dagoena.

Egoitzarako laguntza bateraezina da garraio eta jantokiari dagozkienekin, baita Nafarroako Gobernuak antolatutako garraio unibertsitarioari dagokionarekin ere.

Garraiorako eta jantokirako laguntza kopuruen batuketa ez da izaten ahal egoitzarako laguntza baino altuagoa.

-Laguntza Berezia (oso kasu bakanetan bakarrik, ikus 10.4.7. araua).

V.-Laguntzarik jasoko ez duten kasuak.

5. araua. 1. Inoiz ere ez zaie ondoko ikasketei laguntzarik emanen: unibertsitateko hirugarren zikloa, espezializazioa, doktoretza, karrera bukaerako lan edo proiektua, lizentziaturako tesina, masterrak, Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza, Gizarte Garantiako programak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloak, eta Nafarroan ikasketa planak iraungiak dituzten irakaskuntza ertainetako ikasketak.

5.2. Titulartasun publikoa duten ikastetxeetan, ikastetxe pribatu itunduetan edo diruz lagundukoetan eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza berariazkoa duten ikastetxeetan lanbide heziketa, batxilergoa edo erdi mailako beste ikasketa batean ari diren ikasleei ere ez zaie irakaskuntzarako bekarik emanen.

5.3. Ikastetxe publiko, itundu edo diruz lagundutako batean, edota familiaren etxetik hurbil egoteagatik aipatu beka edo laguntzen beharrik ez duen ikastetxe batean, ikasketak egiteko aukera izaki eta besteren batean matrikulatzen diren ikasleek, bakar-bakarrik jaso ahalko dituzte irakaskuntza, garraio, jantoki edo egoitzagatik beka edo laguntzak oso inguruabar bereziak, agiri bidez egiaztatuak, biltzen badira edo, bestela, Nafarroako Unibertsitatearen zentroren batean ikasketa homologatuak ikasteko baldin bada.

Edozein modutan ere, maila ez-unibertsitarioetako ikasketak egiteko bekak eta laguntzak martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen hark, 9. artikuluan xedatutakoaren menpe egonen dira.

Foru Komunitatean bertan ikasketak egin ahal izan eta kanpoko ikastetxe batean matrikulatzen den ikasleari beka edo laguntza ondoko kasuotan bakarrik ematen ahal zaio:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasketak egiteko tokia, zeinetarako eskatu baita beka edo laguntza, eskatu eta eman ez bazaio, karrera edozein dela ere.

b) Ikaslea matrikulatu den ikastetxea hurbilago baldin badago bere etxetik Foru Komunitatean kokatuta daudenak baino.

Bi kasuotan, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko ikastetxeetan eginiko goi mailako ikasketetarako, baldin eta Foru Komunitateko ikastetxeetako batean eginda baino garestiago ateratzen bada, Nafarroako ikastetxeetako ikasketei dagokien laguntza bakarrik emanen da.

5.4. Araubide libreko ikasketetan, eta hizkuntza eskola ofizialekoetan, ikasketa osagarriak direnez, bakar bakarrik irakaskuntza edo matrikulagatik emanen dira laguntzak.

5.5. Ez zaie beka edo laguntzarik emanen, lanbide jardueretan aritzeko gaitasuna ematen duen ikasketa tituluaren jabe diren ikasleei ere, non eta egin nahi dituzten ikasketak maila edo gradu handiagokoak eta titulu horren jarraipenekoak ez diren.

5.6. Ez zaio beka edo laguntzarik emanen famili unitateko ezein kideri, 2002ko urriaren 31n aurreko kurtsoetako beka edo laguntzen zenbatekoak itzultzeko badago.

5.7. Ez da bekarik emanen 1966ko Ikasketa Planeko musika eta dantzako erdi mailako ikasketetarako, beka edo laguntzetarako beste deialdi bat propio baitago.

5.8. Ez da bekarik emanen maila igoerarik gabeko ikasketa aldaketetarako, UBI edo Batxilergoko 2. kurtsoa gainditu ondoren goi mailako heziketa zikloak eginen dituzten ikasleentzat izan ezik.

5.9. Nafar emigranteen seme-alabentzat ez da bekarik emanen, horietarako propio beste deialdi bat baitago.

VI.-Eskatzaileak bete beharreko baldintza orokorrak.

6. araua. Eskatzaileak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

A) Nafarroan bizilekua izan eta bertako erroldan sarturik izatea.

B) Errenta aitorpena egitera behartua egonez gero, PFEZren zergadun Nafarroan izatea, bai eskatzailea, bai famili unitateko gainerako kideak. Kasu guztietan, eskatzailearen famili unitateko kide guztiek eguneratuak beharko dituzte izan zerga aldeko beren betebeharrak.

C) Beka edo laguntza eskatua duen familiakideak, deialdi honetan zehaztutako ikasketak egitea, bertan seinalaturiko ikastetxeetan.

D) 2002/2003 ikasturterako, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari edo Eusko Jaurlaritzari beka eskatua izatea (eskatutako baldintzak betetzen baditu). Eskatu badu, ondoko arrazoiak direla kausa ukatu ez izatea:

1.-Aipatu deialdietan agiriak aurkezteko epeak ez betetzea.

2.-Eskabideko oinarrizko datuak ez bete edo lehiaketa erabaki ahal izateko beharrezkoa den dokumentazioa, eskatu bazaio ere, ez aurkeztea.

E) Ikasturte berean beste ikasketa batzuetarako beste beka bat eskatu ez izana.

F) Ikasketetarako beka edo laguntzen eskatzailea eta onuradunak beharturik daude beka edo laguntza eman den xederako erabiltzera, klasera joatera, azterketetara aurkeztera eta, gastuak, zeinetarako ematen baita laguntza, ordaintzera.

VII.-Maila ez-unibertsitarioko ikasketetarako baldintza akademikoak.

7. araua. 1. Irakaskuntza ertainetako beka edo laguntza lortzeko ezinbestekoa da eskatzaileak 2002/2003 ikasturterako kurtsoz igotzea, indarra duten ikasketa planen arabera.

LOGSE batxilergoko eta erdi edo goi mailako heziketa zikloetako lehen kurtsoan matrikulatuta egoteko baldintzak beteak izatea.

Ikasketa ez-unibertsitarioetako ikasketen kurtsoetan, zeinetan kurtsoz igotzen ahal den irakasgai edo lanbide moduluren bat gainditu ez arren, beka emanen da baldin eta irakasgai bat edo lanbide modulu bat baino gehiago uzten ez bada.

7.2. Kurtsoa errepikatzen ari diren ikasleei ez zaie bekarik emanen.

7.3. Irakaskuntza ertainetako ikasleen matrikulak kurtso osokoa izan beharko du, kasu bakoitzean indarra duen ikasketa planaren arabera. Ondokoa salbuespentzat hartuko da:

Urrutiko Batxilergoaren ikasketa ofizialetako ikasleek, aurrez lehen kurtso osoan matrikulaturik egon badira eta, beraz, irakasgai solteetako matrikula egin badezakete, beka erdietsi ahal izateko, gutxienik lau irakasgaitan matrikulatu beharko dute eta horiek osorik gainditu.

7.4. Ikasketarik egin gabe ikasturterik iragan bada, 2001/2002rako aipatu diren baldintzak egindako azken kurtsoari buruz eskatuko dira.

7.5. Bekadun izaeraz osoki edo partzialki egindako irakaskuntza ertainen ikasketetan, ezin izanen da beka edo laguntzarik lortu ikasketa aldaketako kasuetan, aldaketa horrek hezkuntza prozesuan ikasturte bat edo gehiago galtzea baldin badakar, 5.8 arauan xedatutakoa izan ezik.

7.6. Gainditu gabeko irakasgairen bat edo lanbide moduluren bat baldin badu eta aurreko arauek ikasleari beka edo laguntza eskatzeko bide ematen badiote, beka edo laguntzaren zenbatekoa %70era murriztuko da, eskatzailea sartuta dagoen per capita errenta-tartearen arabera eskubidezkoak diren kontzeptu guztietan.

VIII.-Unibertsitate mailako ikasketetarako baldintza akademikoak.

8. araua. 1. Unibertsitate mailako ikasketetarako beka edo laguntza lortzeko, honako baldintza akademiko hauek bete behar dira:

A) Kredituka egituratutako ikasketak (ikasketa plan berriak).

1. 2001/2002 ikasturtean ondoko kalifikazioak lortzea:

Goi eskola teknikoetako, itsasgintza zibileko, informatika fakultateetako, arkitektura eta ingeniaritza teknikoko eta informatikako unibertsitate eskoletako ikasketetan, ekain eta iraileko deialdietan matrikula egin zuen kredituen %70 gutxienik gainditzea.

Gainontzeko unibertsitate edo goi ikastetxeetako ikasketak badira, ekain eta iraileko deialdietan matrikula egin zuen kredituen %80 gutxienik gainditzea.

Bi kasuetan gainditu gabeko irakasgaitzat hartuko dira, baita ere, ikasleak azterketa deialdiren batean uko egin edo matrikula baliogabetu duenean.

2. Ikaslea, lehen aldiz, gutxienik, 2002/2003 ikasturtean ondoko kreditu kopuruan matrikulaturik egotea: ikasketa plana osatzen duten kredituen kopurua zati ikasketa plan horren urte kopurua, eta betiere 60 kreditu bederen.

Ikasketa planek edo unibertsitateko arauteriak mugatzen badute ikaslea matrikula daitekeen kredituen kopurua, ikasleak beka lor dezake baldin eta ahal duen irakasgai edo kreditu guztietan matrikulatzen bada, aurreko lerroaldeak aipatu gutxieneko kopurura iristen ez bada ere. Hori guztia ikastetxeko matrikula ziurtagirian agertu beharko da.

B) Kurtsoka egituratutako ikasketak (lehenagoko ikasketa planak).

1. 2001/2002 ikasturtean ondoko kalifikazioak lortzea:

Goi eskola teknikoetako, itsasgintza zibileko, informatika fakultateetako, arkitektura eta ingeniaritza teknikoko eta informatikako unibertsitate eskoletako ikasketetan, gehienez ere bi irakasgai kenduta ekain eta iraileko deialdietan matrikula egin zuen gainerako irakasgai guztiak gainditzea.

Gainontzeko unibertsitate edo goi ikastetxeetako ikasketak badira, gehienez ere irakasgai bat kenduta ekain eta iraileko deialdietan matrikula egin zuen gainerako irakasgai guztiak gainditzea.

Bi kasuetan gainditu gabeko irakasgaitzat hartuko dira, baita ere, ikasleak azterketa deialdiren batean uko egin edo matrikula baliogabetu duenean. Lauhileko edo seihileko irakasgaiak urteko irakasgai erditzat hartuko dira.

2. Ikaslea, 2002/2003 ikasturtean, hurrengo kurtsoko irakasgai guztietan lehen aldiz matrikulaturik egotea.

8.2. Gutxieneko irakasgai edo kreditu kopuruan baino gehiagotan matrikulaturik badago, Foru Agindu honetan ezarritako baldintza akademikoak baloratzeko denak hartuko dira kontuan.

Hori deusetan ukatu gabe, hautapen organoek kontuan har dezakete ikaslearen ohi ez bezalako aprobetxamendu akademikoa, kasuan kasuko ikasketa planak ezarritako urte kopuruan baino denbora laburragoan egiten baditu bere ikasketak.

Ikasleak 2002/2003 ikasturtean matrikulaturik egon behar duen irakasgai edo kredituen gutxieneko kopurua, aurreko idatz-zatietan finkatutakoa, ez zaie karrerako azken kurtsoa egiten ari direnei eskatuko, aurreko kurtsoko edo kurtsoetako aprobetxamendu akademiko hobea dela kausa matrikulatutako gutxieneko irakasgai edo kreditu kopuru hori ez badute.

Aurreko idatz-zatiek aipatu gutxieneko horietan ez dira inolaz ere sartuko espezialitate desberdinetako irakasgaiak edo kasuan kasuko titulua eskuratzeko beharrezkoak direnak gainditzen dituzten kredituak, edo irakasgai baliozkotuak.

Beka lortu ahal izanen da ikasketa planaren kurtsoak adina deialditan, eta horietan soilik.

8.3. UHUNek hogeita bost urtetik goitikoentzat antolatzen duen unibertsitatera sartzeko prestakuntza kurtsoa egiten duten ikasleek, kurtso horretarako beka urte bakarrean izanen dute.

UHUNen emandako lizentziatu edo diplomatu ikasketetarako, goi kurtsoko matrikula gehienez bi ikasturteko epean egin behar da, aurreko kurtsoan %50eko beka eman bazen.

8.4. Ikasketarako beka edo laguntza lortzen duten goi ikasketetako ikasleei, deialdi honek onartuari jarraikiz, 2001/2002 ikasturtean gainditu gabeko irakasgai edo krediturik gelditu bazaie, eskubide den kontzeptu guztiengatik soilik %70 ordainduko zaie, eskatzailea sarturik dagoen per capita errentaren tartearen arabera.

IX.-Baldintza ekonomikoak.

9. araua. Eskatzen diren baldintza ekonomikoak honako hauek dira:

9.1. Ikasketetarako beka edo laguntza jaso ahal izateko deialdi honetako 9. eta 10. arauetan ezarritako per capita errentako eta famili ondareko mugen arabera jokatuko da.

9.2. Famili errenta.

a) Famili unitatea zer den.

Famili unitateko kide zenbakarriak dira ikaslea, haren aita eta ama, edo, halakorik balitz, tutorea edo adin ttikiko ikaslearen zaintza eta babesa duen pertsona, 2001eko abenduaren 31n 30 urte baino guttiago izan eta familiaren etxebizitzan bizi diren senide ezkongabeak eta %33 edo gehiagoko minusbalioa legez aitortua duten senide zaharragoak ere.

Gurasoak bereiziak edo dibortziatuak badaude, beka eskatzen duen ikaslearekin bizi ez dena, aita edo ama, ez da zenbatuko.

Hala ere, ezkontide edo bikotekide berria zenbakarria izanen da eta haren errentak eta ondasunak familiaren errenta eta ondasunetan sartuko dira.

Ikaslea ezkondua bada edo bikotekidearekin bizi bada, famili unitatea eurek osatuko dute, bai eta arestian aipatu diren adin, bizikidetasun eta minusbalioaren gaineko baldintzak betetzen dituzten seme-alaba ezkongabeek ere.

b) Famili unitateko kide bakoitzaren errenta nola kalkulatu.

2001eko PFEZaren aitorpena egitera behartuta dauden famili unitateko kideen kasuan, bakoitzaren errenta ondokoa izanen da:

-Zerga oinarriaren zati orokorra.

-Ken ezkontidearentzako konpentsazio pentsioak eta urteko elikagai gastuak, salbu erabaki judizialaren bidez eskatzailearen seme-alabentzat ezarritakoak.

-Gehi likidazio oinarri berezia, gehi oinarri honi aplika dakizkiokeen balizko murriztapenak ondokoengatik: pertsonaren gutxieneko diru sarreragatik, familiaren gutxieneko diru sarreragatik eta Gizarte Segurantzari aplikaturiko kotizazioengatik.

-Gehi PFEZetik salbuetsita dauden gainerako Errentak, hala nola erabateko balioezintasun iraunkorra edo balioezintasun handia, kalte-ordainak, loteria sariak, gurasoek seme-alabentzat emandako urteko elikagai gastuak, kontuan hartu gabe jasotako ikasketa beka edo dirulaguntzak

Bestela erranik, bakoitzaren errenta kalkulatzeko 2001eko ekitaldiko PFEZaren lauki hauekin ondoko eragiketa egin behar da:

laukia 507 - laukia 511 + laukia 524 + laukia 811 + laukia 812 + laukia 529

PFEZaren aitorpena egitera beharturik ez dauden famili unitateko kideen kasuan, kide horiek 2001. urtean eskuratutako dirusarrera gordinen batura, edozein dela beren iturria, barnean sarturik ondasun higiezinak akuratzeagatik jasotako errentak eta enpresa, lanbide eta nekazaritza jardueren kasuan, dirusarrera garbiak. Ateratzen den zenbatekotik besteren konturako langileen gizarte segurantzako kotizazioak kendu beharko dira.

c) Famili errenta erabilgarria nola kalkulatu.

Famili errenta erabilgarria ondokoak batuta ateratzen dena da: eskatzailearen eta ezkontidearen banakako errentak eta famili unitateko gainerakoen banakako errenten %50 (aurreko atalean ezarritakoaren arabera kalkulatutako errentak). Guztira ateratzen den zenbatekoari kenduko zaizkio 2001eko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko Zerga aitorpenetako Aurretiazko Kuota Diferentziala (famili unitateko kideei dagozkien aitorpenak, 578 laukia, edo, bestela, 569).

9.3. Famili errenta erabilgarriaren kenkariak.

Beka emateari dagokionez ezarri denaren arabera famili errenta erabilgarria lortu eta gero, errenta horretatik kontzeptu hauei dagozkien kopuruak kendu ahalko dira:

A) Familia ugaria.

Hiru edo lau seme-alaba dituzten familiak: 451 euro haur bakoitzarengatik.

Lau seme-alaba baino gehiago dituzten familiak: 451 euro lehenbiziko lau haurrengatik (bakoitzarengatik) eta 601 euro bosgarren eta hurrengo haurrengatik.

B) Familiako buruaren, ezkontidearen, ikaslearen edo anai-arrebetako baten minusbaliotasuna:

1.503 euro %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duen kide bakoitzeko.

2.405 euro %66ko minusbaliotasuna edo handiagoa duen kide bakoitzeko.

C) Unibertsitateko ikasketak direla eta etxetik kanpo bizi diren bi anai-arreba edo gehiago daudenean:

930 euro egoera horretan dagoen seme edo alaba bakoitzeko.

9.4. Famili errenta alde batera utzita, beka ukatu eginen da familiako kide konputagarri guztien ondarea dela eta, famili unitateko kideen ondasun eta eskubideen ondare garbiaren balioa (hiri finkak, ohiko etxebizitza barne, landa ondasunak, merkataritza, industri edo lanbide jarduerei lotutako ondasun higigarriak, nekazaritzako makineria, abelburuak, tituluak, baloreak, ordain errazak diren kredituen eskubideak edo banku-gordailuetan den eskudirua eta gainerako ondasun edo eskubideak) 269.504 eurokoa baino handiagoa bada.

Ondasun eta eskubide hauek PFEZean ezarritako arauei jarraikiz zenbatuko dira.

Orobat, beka edo laguntza ukatu eginen da famili unitateko kide konputagarri bat edo batzuk enpresa, merkataritza, industri, nekazaritza eta abeltzaintza edo lanbide jardueren titular izan eta, enpresa horren igorpen eta trafikoko jardunean, urteko bolumena 362.337 eurokoa baino handiagoa bada, Balio Erantsiaren Zerga kenduta.

Ondare eta negozio bolumenaren gainean 9.4 arau honetan ezarritako gehienekoak %20an handituko dira famili unitatearen bosgarren kidearengandik aurrera.

9.5. Eskatzaile den famili unitatearen kide guztiek beren betebehar fiskal eta parafiskalak eguneratuak edukitzea.

Baldin eta behin-behineko ebazpena ematen den unean ez badituzte eguneratuak beren betebeharrak, bete dituztela egiaztatzen duen Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria eraman beharko dute, behin-behineko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta gehienez ere hilabeteko epean.

Beka edo laguntza eskatu duenak edo haren famili unitateko kideek, PFEZaren aitorpena aurkeztera beharturik egonik, PFEZaren aitorpen osagarriak aurkezten badituzte, errenta iturri berberengatik edo beste batzuengatik, besterik gabe eskatutako beka edo laguntza ukatuko zaie, edozein direla ere inguruabarrak edo aurkezten den dokumentazio osagarria.

Ekonomi eta Ogasun Departamentuak egindako PFEZaren likidazio behin-behineko edo behin betikoa badago, hori erabiliko da familiako per capita errenta zehazteko.

9.6. Honako kontzeptu hauei dagokienez: oinarri orokorra, berezia, zerga oinarria, likidazio oinarria, konpentsazioak, murriztapenak, errenta salbuetsiak, pentsio planak, gizarte aurreikuspeneko sistema alternatiboak, gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, atxikipenak, PFEZko konturako ordainketak, aurretiazko kuota diferentziala eta PFEZko aitorpena egin beharra, legeriak agintzen duenari men eginen zaio.

9.7. Baldin eta 2001. urteari buruz aitortutako inguruabar ekonomikoek PFEZaren aitorpenak aurkezteko datan espero ez zen urripen larriren bat jasan badute, errentak erdiesten dituen famili unitateko kideren bat hiltzen bada edo lan-ezgaitasun edo langabezia egoerara iragan bada, eskatzaileak horrela adieraziko du espresuki eskabideari atxikitako orri batean eta egoera hori egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko dizkio nahitaez, 2001. urteko PFEZaren aitorpenaren kopiarekin batera.

Aldaketa hori eskabidea aurkeztu denetik deialdi honetako behin-behineko ebazpena bitartean gertatuko balitz, berdin jokatu beharko litzateke eskabidea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorrean (Santo Domingo k., z.g., 31001 Iruña) aurkeztuz, Beka Bulegoari zuzendurik.

Geroagoko 14.2 arauan aipatu epea amaitutakoan ez da onartuko 2001. urtearekin alderatuta dirusarreren urripen larria egiaztatuko lukeen beste dokumentaziorik.

9.8. Eskatzailea ikaslea bera bada eta bere kargura dirusarrerarik gabeko ahaiderik badu (guraso edo/eta senideak), horiek elementu zatitzaile izanen dira, egoera hori agiri bidez frogatzen baldin badu, betiere, eta bere karguko ahaideen dirusarrerak batu eginen dira familiaren per capita errenta ateratzeko.

9.9. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari proposatuko zaio lanbidearteko gutxieneko soldata baino famili errenta txikiagoa duten famili unitateei azterketa zehatz-mehatza egin diezaien.

Edozein errenta-iturri ezkutatzen bada, eskatutako laguntza ukatuko da.

Iruzurrari aurre egiteko asmoz, bekak erdiesteko aurkezten diren eskabideen gaineko kontrolean, hezkuntza administrazioak erabaki dezake aurreko idatz-zatiak aipatzen duen ezkutatzea eman dela, edonolako frogaren bidez eta, bereziki, administrazio publikoetako beste organoetan dauden datuez baliatuz.

Bekarako eskabidea aurkezteak berekin dakar Hezkuntza eta Kultura Departamentuari baimena ematea ondareari eta errentei buruz behar dituen datuak Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren bidez lortzeko, beti ere bekaren ondorioetarako.

X.-Beka eta laguntzen zenbatekoa eta horiek eskuratzea.

10. araua. 1. Nafarroako Gobernuak ikasle batengatik beka edo laguntzaren bat ematen badu, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak ere ikasle horri beka edo laguntza ematen badio edo tasa akademikoak ordaintzetik salbuesten, Nafarroako Gobernutik bi zenbateko horien guztirako absolutuen arteko aldea bakarrik jasotzeko eskubidea izanen du, Nafarroako Gobernuarena beste entitateak emandakoa baino handiagoa baldin bada, betiere. Bien arteko aldea zero edo Nafarroako Gobernuarena txikiagoa denean, nahitaez beste entitateak emandako beka edo laguntza hautatuko du. Aipatu alde hori kalkulatzeko, ez da sartuko Nafarroako Gobernuak emandako Laguntza Bereziaren zenbatekoa, ezta Nafarroako Unibertsitatean, Iruñeko "San Miguel Arcángel" Ikasketa Teologikoetako Goi mailako Ikastetxean eta Nafarroako Turismo Eskolan matrikulatutako ikasleentzat irakaskuntza kontzeptuagatik eman laguntzak ere, edota H.K.K.M.tik edo Eusko Jaurlaritzatik liburuen edo eskolako materialaren kontzeptuagatik har daitezkeenak.

10.2. Bestelako kontzeptuengatik matrikulak merkeago ateratzen badira, edo doan, onura horiek irakaskuntzagatik emandako laguntzaren zenbatekotik deskontatuko dira.

10.3. Beka edo laguntzaren zenbatekoa orokorrean zehazteko, eskaerak familiaren per capita errentaren ordenaren arabera jarriko dira, 9. arauan ezarritakoa kontutan hartuz eta ondoko tarte hauek bereiziz:

FAMILIAK. 1. TARTEA 2. TARTEA 3. TARTEA 4. TARTEA

KOPURUA euroak euroak euroak euroak

1 5.068 6.639 7.906 8.776

2 10.136 13.278 15.812 17.552

3 15.204 19.917 23.718 26.328

4 20.272 26.556 31.624 35.104

5 25.340 33.195 39.530 43.880

6 30.408 39.834 47.436 52.656

Gainerako

kide bakoitzeko 4.184 5.481 6.527 7.245

10.4. Beka edo laguntzen zenbatekoa, honako hau izanen da irakaskuntza mailen arabera:

10.4.1. Irakaskuntzagatiko beka edo laguntzak

Irakaskuntza kontzeptuari dagokionez, irizpide hau aplikatuko da zenbatekoa kalkulatzeko:

-Unibertsitate maila edo Goi Mailako Arte Irakaskuntzak

a) Ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten badira, errenta tarteei dagozkien bekak honako hauek izanen dira:

-1. tartea: tasa ofizialen zenbatekoaren %100.

-2. tartea: tasa ofizialen zenbatekoaren %70.

-3. tartea: tasa ofizialen zenbatekoaren %50.

b) Unibertsitate ikasketak Nafarroako Unibertsitatean, Iruñeko "San Miguel Arcángel" Ikasketa Teologikoetako Goi mailako Ikastetxean eta Nafarroako Turismo Eskolan egiten badira, ondokoak izanen dira beka edo laguntzak, errenta tarteen arabera:

1. tartea: ikastetxe pribatu horretako eta ikastetxe publikoko matrikula kostuen arteko aldearen %93. (HKKMko tasak).

2. tartea: ikastetxe pribatu horretako eta ikastetxe publikoko matrikula kostuen arteko aldearen %80. (HKKMko tasak).

3. tartea: ikastetxe pribatu horretako eta ikastetxe publikoko matrikula kostuen arteko aldearen %53. (HKKMko tasak).

4. tartea: ikastetxe pribatu horretako eta ikastetxe publikoko matrikula kostuen arteko aldearen %40. (HKKMko tasak).

Idatz-zati honetako goi mailako ikasketak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan ikasteko beken zenbatekoak, irakaskuntza kontzeptuari dagozkionak, zehaztu portzentajeen arabera kalkulatuko dira eta ez dira inolaz ere ondokoak baino handiagoak izanen:

-1. tartea: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikoko HKKMko tasa halako 4,8.

-2. tartea: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikoko HKKMko tasa halako 3,5.

-3. tartea: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikoko HKKMko tasa halako 2,5.

-4. tartea: ikasketa berberak ematen dituen ikastetxe publikoko HKKMko tasa halako 1,5.

c) Ikasketak egiten badira arestiko a) eta b) idatz-zatietan sartzen ez diren goi mailako ikasketak ematen dituzten beste ikastetxe publiko zein pribatuetan, ondokoak izanen dira bekak:

-1. tartea: HKKMko tasa ofizialen zenbatekoaren %100.

-2. tartea: HKKMko tasa ofizialen zenbatekoaren %70.

-3. tartea: HKKMko tasa ofizialen zenbatekoaren %50.

Aurreko lerroaldeetako tasen zenbatekoa kalkulatzeko ez dira kontuan hartuko bigarren aldiko edo hurrengo aldietako kreditu edo irakasgaien matrikulak, ezta administrazio zerbitzuak ematearen ondoko tasa hauek ere: espedientea irekitzea ikasketak hasteagatik, lekuz aldatzea, nortasun txartelak luzatzea, baliozkotzea, e.a.

-Maila ez-unibertsitarioa

Nafarroako ikastetxe itunduetan, 2002/2003 ikasturtean, irakaskuntzarako laguntza modura, goi mailako heziketa zikloak egiten dituzten ikasleei emanen zaie, 2002ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan ezarritako hileroko kuoten %100, %70 eta %50, hurrenez hurren, familiaren per capita errentako 1., 2. eta 3. tarteen arabera, bai eta, era berean, 2003ko ekitaldirako ezartzen direnena ere.

Derrigorrezkoen ondoko maila ez-unibertsitarioetako edo goi mailako heziketa zikloetako gainerako ikasketetako ikasleentzat, aurreko kasuan sartuak ez daudenentzat, dirulaguntzarik jasotzen ez duten edo itundu gabe dauden ikastetxe pribatuetan ari izanik, bekak honela emanen dira:

1. tartea: 399,98 euro.

2. tartea: 234,55 euro.

3. tartea: 145,98 euro.

-Hizkuntza Eskola Ofizialak:

-Irakaskuntza ofiziala:

1. tartea: 66,11 euro.

2. tartea: 45,05 euro.

3. tartea: 32,37 euro.

-Irakaskuntza librea

1. tartea: 25,74 euro.

2. tartea: 18,01 euro.

3. tartea: 12,84 euro.

10.4.2. Garraiorako beka edo laguntzak.

Garraioaren kostua honelaxe kalkulatuko da: herrien arteko distantzia bider aste bateko joan-etorrien kopurua bider 2,07 (koefizientea).

Aurreko formulan kalkulatutako kostuaren ehunekoa ordainduko da, per capita errentaren tartearen arabera.

1. tartea: %100

2. tartea: %80

3. tartea: %60

Garraioa erakunde publikoek edo Ikasleen Gurasoen Elkarteek diruz lagundu edo antolaturik badago, laguntzaren zenbatekoa aipatu erakunde edo elkarteek kobratzen dutenaren araberakoa izanen da, per capita errentaren gaineko ehuneko bera aplikatuta, beti ere aurreko formula burutu ondoren lortutakoa baino handiagoa ez bada.

2002/2003 ikasturtean goi mailako heziketa zikloen bigarren kurtsoan egon eta ikasturtearen zati batean lantoki batean prestakuntza praktikak egiten dituzten ikasleek garraiorako laguntzaren %70 baizik ez dute jasoko.

10.4.3. Jantokirako beka edo laguntzak.

BAZKARI KOP. 1. TARTEA 2. TARTEA 3. TARTEA

ASTEAN euroak euroak euroak

5 493,78 345,66 246,89

4 395,04 279,52 197,51

3 296,26 207,39 148,13

2 197,51 138,27 98,79

10.4.4. Egoitzarako beka edo laguntzak.

1. tartea: 2.016,39 euro.

2. tartea: 1.411,18 euro.

3. tartea: 1008,19 euro.

Nafarroako Gobernuaren egoitzetan, horien kostua errentaren 1. tarterako ezarri dena baino txikiagoa denean, bertan dauden ikasleek egoitzari dagokion beka edo laguntzatzat ondokoa hartuko dute, tarifa ofizialen gainean kalkulatua:

1. tartea: %100.

2. tartea: %70.

3. tartea: %60.

2002/2003 ikasturtean erdi edo goi mailako heziketa zikloetako bigarren kurtsoa egiten ari diren ikasleek, haien jarduna lantokietako prestakuntza baldin badute, bakarrik hartzen ahalko dute egoitzarako laguntza, baldin eta garraiobide erregularrik ez bada edo, bestela, familiaren bizitokiaren eta prestakuntza gauzatzen den enpresaren kokalekuaren artean distantzia handia izan eta aipatu laguntza beharrezkotzat jotzen bada. Horrelako kasuetan, emanen den laguntza izanen da idatz-zati honetako lehenbiziko lerroaldean egoitzarako aipatzen den laguntza orokorraren %35, beti ere eskatzailearen errenta tartearen arabera.

10.4.5. UHUN eta Urrutiko Batxilergoko ikasleek goian orokorki adierazitako zenbatekoen %50 jasotzeko eskubidea izanen dute garraioarengatik, baina ez dute egoitza eta jantokiagatik laguntzarik izateko eskubiderik izanen.

UHUNen baita ere, irakaskuntzagatik, orokorki adierazitako zenbatekoen %50ari dagokiona soilik jasotzeko eskubidea izanen dute, non eta ez diren kurtso osoan matrikulatzen.

10.4.6. Nafarroan ekintza terroristetan hilda edo lanerako ezinduak gelditu direnen seme-alabei, haiekiko menpekotasun ekonomikoa dagoenean, beka edo laguntzen gehieneko zenbatekoak emanen zaizkie, betiere ikasleak deialdi honetan eskatzen diren baldintza akademikoak betetzen baditu.

10.4.7. Laguntza berezia.

Behar ekonomiko larria deklaratu eta frogatzen duten famili unitateek bakarrik izanen dute horretarako aukera.

Laguntza berezia jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoak izanen dira, deialdi honetako baldintza orokorrez gain, ondoren aipatzen diren 1. eta 2. baldintzak eta 3. idatz-zatian zehazten direnetakoren bat:

1.-Per capita errenta 2.355 euro baino ttikiagoa izatea.

2.-Laguntzaren xede den ikaslea 1986ko irailaren 1a baino lehen jaioa izatea.

3.-Ondoko multzoetako batean dauden familiak:

a) Errenta hartzaile nagusia langabezian duten familiak.

b) Erabateko umezurtzak.

c) Aita edo ama ezkongabeen edo dibortziatu edo legez bereizitako ezkontidearen seme-alabak, dirusarrera bakarra kasu bakoitzean sortutako mantenu-sariak direnean.

d) Gurasoek edo ikasleak berak legez kalifikatutako minusbaliotasunen bat dutenean (%33an edo gehiago).

e) Errenta jasotzaile nagusia pentsioduna duten familiak.

Betiere, laguntza eman aitzinetik benetako egoera sozioekonomikoa zehatz-mehatz aztertuko da, eta aurreko baldintzak egiaztatzen dituzten agiriekin batera, PFEZaren aitorpenaren kopia eta Gizarte Laguntzako Unitateek, Gizarte Zerbitzuek edo Udalek emandako agiri bereziak aurkeztu beharko dira.

Laguntza bereziagatik emandako zenbatekoak hauexek izanen dira:

-Maila unibertsitarioko ikasleendako: 1.140,04 euro arte

-Goi mailako heziketa zikloetako ikasleendako: 823,03 euro arte.

-Deialdi honetan sartutako gainontzeko ikasleendako: 605,51 euro arte.

10.4.8. Beka edo laguntzako kontzeptu guztiak baturik, guztira ordainduko den kopurua ezin izanen da lanbidearteko gutxieneko soldataren indarreko zenbatekoa baino altuagoa izan (gaur egun 6.190,81 eurokoa), ikasle jakin bati eman zaizkion laguntza guztien baturak kopuru hori gainditzen badu ere.

XI.-kontzesioak eta ukapenak.

11. araua. 1. Hezkuntza zuzendari nagusiak emanen du beka edo laguntzen eskabideei buruzko behin-behineko ebazpena, eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak behin betikoa, Foru Agindu bidez eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposatuta.

11.2. Beka edo laguntzaren kontzesioa eskatzailearen alde eginen da legezko ondorio guztietarako.

11.3. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak edozein momentutan agintzen ahal du laguntza ematerakoan oinarri izan ziren eskaera espedienteak berrikusteko, horietan ezarritako datuen egiazkotasuna ziurtatzeko.

11.4. Ikerketa prozesuan laguntzen ez duten onuradunei edo eskatzen zaizkien argibide eta dokumentuak aurkezten ez dituztenei, onuradun bezala baja emanen zaie besterik gabe, eta beka edo laguntza kontzeptuan hartutako diru kopuruak berehala itzuli beharko dituzte.

11.5. Ikasketa, ekonomia edo inguruabarrei buruzko datuak ezkutatu edo faltsutzeak, emandako laguntzak bertan behera utzi eta atzera itzuli beharra ekartzen ahalko du.

XII.-Aurkeztu beharreko agiriak.

12. araua. Beka edo laguntzetarako eskaerak inprimaki ofizialetan aurkeztuko dira. Horiek Nafarroako irakaskuntza ertain eta unibertsitarioetako ikastetxeetan eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko bulegoetan eskuratzen ahalko dira eta, deialdian onartuak izateko, beren puntu guztiak bete beharko dira.

Eskabidea 3 inprimakik osatzen dute: "A", "B" eta "C1" edo "C2".

Horrela beteriko eskabideari honako hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Elbarritasun pentsioaren, langabezi sariaren eta PFEZari atxiki gabeko beste dirusarreren ziurtagiriak, horiek guztiak 2001. urteari buruzkoak.

b) Estatuari egindako beka eskaeraren gordekinaren fotokopia (horretarako baldintzak betetzen badira).

c) Dirusarrera zein familiabururen izenean egitea nahi den, haren izeneko banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibako libretaren lehen orriaren fotokopia. Bat bakarra finkatuko da famili unitate bakoitzeko.

d) Eskatzailearen, ezkontidearen eta eskabidearen xede diren familiakideen NANaren eta IFZaren fotokopiak.

e) Famili unitateak PFEZaren aitorpena egin ez badu, legez horretara beharturik ez dagoelako, honako hauek erantsi beharko dizkio eskabideari:

-Udalak luzaturiko erroldatze eta bizikidetza egiaztagiria.

-Besterentzat lanean ari direnen edo pentsiodunen kasuan 2001. urtean izandako dirusarreren frogagiria.

-Enpresario edo profesional liberalen kasuan, 2001. urtean izandako dirusarrera gordinen aitorpena.

f) Egoki irizten diren dokumentu eta ziurtagiriak oro.

XIII.-Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

13. araua. 1. Nafarroako Gobernuaren 2002/2003 ikasturterako beka edo laguntza eskabideak hiru inprimaki mota ditu:

1. "A" inprimakia, familiaren datu orokorrak dituena.

(Inprimaki honen bi aldeak berdinak dira, 2001/2002 ikasturteko bekadunei gure datu-basean haiei buruz dauden datu pertsonalekin igortzeko, haiek egiaztatu ondoren datu horietakoren bat okerra izanez gero, atzeko aldea osorik bete dezaten datu zuzenak idatziz).

2. "B" inprimakia, beka edo laguntza zertarako eskatzen den eta H.K.K.M.aren edo Eusko Jaurlaritzaren bekaren datuak jasotzen dituena.

3. "C1" inprimakiak, ikasketei buruzko datuak jasotzen dituztenak. Unibertsitateko ikasketak badira eta horien ikasketa planak kredituka egituraturik badaude, "C2" inprimakia bete beharko da.

"A" inprimakiaren ale bakarra aurkeztuko du familia bakoitzak (baldintza hori betetzen ez duten eskaerak ez dira onartuko).

"B" eta "C1" edo "C2" inprimakietatik ale bana aurkeztuko da beka edo laguntza eskatzen duen kide bakoitzeko.

13.2. Eskaera, dokumentazio guztia beterik duela, lankidetzan ari diren ikastetxeetan (Nafarroan) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko bulegoetan (Santo Domingo k., z.g., 31001 - Iruña) aurkeztu beharko da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta 2002ko urriaren 31ko 14:30a bitarteko epean.

2003ko otsailean hautespen kurtso bateko irakasgai bat edo bi gainditzeko duten unibertsitarioek, horiek gainditu eta hurrengo kurtsoan matrikulatzen badira, 2002ko martxoaren 21a arteko denbora izanen dute eskaera aurkezteko (aurreko epeetan famili unitateko beste kideren batek beka edo laguntzarik eskatu balu, horren kontrol zenbakia jasoaraziz).

13.3. Eskaera, bertan adierazitako datu, ziurtagiri eta gainerako dokumentuak goitik behera behar bezala bete ondoren aurkeztuko da.

Eskatzaileen borondatetik kanpoko inguruabarrak direla eta, eskaturiko ziurtagiriak inprimakietan jaso ezin direnean, egokiak diren dokumentuak erantsi beharko dizkiote eskaerari.

13.4. Ez dira onartuko deialdi honen barnean sartzen ez diren ikasketa edo ikastetxeei buruzko eskaerak, edo V. arauan espresuki aipatzen diren kasuei buruzkoak.

13.5. Eskaerak biltzeko lankidetzan ari diren ikastetxeek, Beka Bulegora igorriko dituzte, 2002ko azaroaren 8a baino lehen, aurkeztutako eskabideen zerrenda bikoiztua, alfabetoaren arabera ordenaturik, baita espedienteak ere, osorik bete eta eginbideturik direla.

XIV.-Ebazpena eta erreklamazioak.

14. araua. 1. Onartu diren eta ukatu diren beka eta laguntzen behin-behineko zerrenda Hezkuntza zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko da, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposatuta.

14.2. Behin-behineko zerrenda hori ontzat jotzen ez duten eskatzaileek espedienteak berrikus ditzala eskatzen ahal diote Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari. Horretarako hilabeteko epea izanen da Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina. Zerbitzu horrek, halaberean, ofizioz berrikusten ahal ditu espedienteak, deialdi honetan aurreikusitakoaren aurkako arau-hausterik edo akatsik baldin bada.

14.3. Berrikusteko eskabideak aurkezteko epea akitzen denetik hiru hilabete iragan ondoren, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren Foru Aginduaren bidez eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposatuta, onetsiko da eman eta ukatzen diren beka eta laguntzen zerrenda, baldin eta ofizio bidezko berrikuspenak, edo interesatuak hala eskatutakoak, behin-behineko Ebazpenean aldaketak ekarri baditu.

14.4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposatuko du aldakuntzak behin betikoz ebatzi daitezela, Beken Batzordearekin kontsultatu ondoren.

Batzorde horrek bekak ematea proposatzen ahalko du deialdi honetako baldintza ekonomiko eta emaitza akademiko guztiak bete ez arren, batzordearen ustez beka edo laguntza jasotzeko merezimendu aski, behar bezala egiaztatuak, aurkezten dituzten ikasleei.

Beken Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua: Hezkuntza zuzendari nagusia.

Batzordeburuordea: Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria.

Batzordekideak: Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria edo haren eskuordea.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntzako Goi mailako Ikuskatzailetzaren Arloko zuzendaria.

Ikasketetarako Laguntzen Ataleko burua.

Beka bulegoburua.

Hezkuntzako ikuskatzaile tekniko bat.

Ekonomi eta Ogasun Departamentuko ikuskatzaile edo kudeatzaile bat.

Maila ez-unibertsitarioetako ikasleen bi aita edo ama.

Maila unibertsitarioetako bi ikasle, bata Nafarroako Unibertsitate Publikokoa eta bestea Nafarroako Unibertsitatekoa.

Unibertsitateetako bi ordezkari, Unibertsitate bakoitzeko bat.

Idazkaria, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko letratu bat.

14.5. Aldakuntza jasan duten eman eta ukatutako beka eta laguntzen zerrendak behin betiko izaera hartuko du, lehen aipatu Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean. Halaber, aipatu aldakuntzen zerrendan agertzen ez diren eta behin-behinekoz eman edo ukatutako beken eta laguntzen zerrendak ere epe berean hartuko du behin betiko izaera.

14.6. Eman eta ukatutako beken behin-behineko eta behin betiko zerrendak Nafarroako Gobernuko bulego administratiboetako iragarki oholetan egonen dira ikusgai, onespeneko ebazpenean zehaztu bezala.

14.7. Bekak eta laguntzak eman edo ukatzeari buruzko behin betiko ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Nafarroako Gobernuari zuzendua, deialdi honetako 14.3.1. arauan aurreikusitako Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barrenean.

14.8. Ez da erreklamazio bakarrik ere onartuko, jaso duen zentroak behar bezala zigilatu eta zenbakituriko gordekina aurkezten ez bada.

XV.-Beka edo laguntzen ordainketa.

15. araua. 1. Beka edo laguntza Nafarroako Gobernuari eskatzeko, aurretik Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari edo Eusko Jaurlaritzari eskatzera behartuak daudenek, Beka Bulegoan (Santo Domingo k., z.g., 31001 Iruña) aurkeztu beharko dute erakunde horrek bekari egindako kontzesio/ukapenaren behin betiko jakinarazpenaren fotokopia. Irakaskuntza ertainetako ikasketak Nafarroan egiten ari diren ikasleak edo goi mailako ikasketak Nafarroako Unibertsitatean nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten ari direnak salbuetsita daude.

15.2. Eskatzailearen aldeko beka edo laguntzen ordainketa, eskaeran seinalatu den banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibaren bidez eginen zaio eskatzaileari.

15.3. Beka edo laguntza kurtso baterako eman eta ikasleren batek kurtsoa bukatu baino lehen utziko balitu ikasketak, laguntzaren zati baterako eskubidea baino ez luke izanen, ikasketan jardundako denboraren arabera. Ikaslea ikasturtean zehar hilko balitz, beka edo laguntza oso-osorik kobratzeko eskubidea litzateke.

15.4. Espedienteak osatu ahala, ordainketak informatika bloke osoen bidez eginen dira.

2003ko ekaineko ordainketaren ondotik ebazteko gelditzen diren espediente osatu gabeek informatika bloke bakar bat eratuko dute eta 2003ko irailean osorik ebatziko da. Espedienteren bat geroago ebazten bada, 2003/2004 ikasturteko bekekin batera ordainduko da.

XVI.-Laguntzei buruzko kontraerabakia.

16. araua. Bekadunek edozein momentutan galtzen ahal dute emandako laguntza, Administrazioaren egintza arrazoitu baten bitartez, bidezko liratekeen instantzien aitzineko ekintzak eragotzi gabe, deialdi honetako arauek aipatzen dituzten inguruabarrak frogatzeko espedientea ireki ondoren. Espediente hori Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ireki eta ebatziko du.

Espediente bidezko laguntzei buruzko kontraerabakiak, jasotako diru-kopuruak itzuli beharra ekarriko du, eskatzaileak edota laguntza jaso duen ikasleak hartu ahal izan dituen erantzukizun administratibo, zibil eta penalak ezertan eragotzi gabe.

XVII.-Datuen bilketa eta lagapena.

17. araua. Beka edo laguntzen eskatzaileek behar diren datu guztiak eman beharko dituzte, inprimaki ofizialetan eskatu bezala. Datu horiek eman nahi ez izateak eskatutako bekaren ukapena ekar dezake berarekin.

Inprimaki horietan agertzen diren datu pertsonalak eta beka edo laguntzak emateko eskatzen den gainerako dokumentazioa fitxategi automatizatu batean sartuko dira, eta horren erantzulea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua izanen da.

Aipatu unitate organikoak edozein unetan erabil ditzake fitxategi horretako datuak, egiazkoak ote diren baieztatzeko.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Ekonomi eta Ogasun Departamentutik eskura ditzake, euskarri paperezko eta informatikoan egindako igorpen elektronikoaren bidez, famili unitateko kideen datu ekonomiko-finantzarioak, beka eta laguntzen deialdi orokorreko 6. eta 9. arauetan sartzen diren baldintza ekonomikoen ezagupena osatzeko: dirusarrerak, errentak, inbertsioak, ondareko ondasunak, subsidioak, onurak, pentsio planak, zerga beharkizunak eta beste.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari, udalei eta ikastetxeei laga egin diezazkieke datu akademikoak eta nortasunekoak, beka eta laguntzen kontzesio eta ukapenari buruzko zenbateko eta kontzeptuak, bai eta banku-datuak ere eskatzaileak eman zaion beka edo laguntza jasotzeko aukeratzen duen finantza entitateari.

XVIII.-Argibideak.

18. araua. Beketarako lehiaketa orokorraren emaitzak, gutxienez, Nafarroako Gobernuaren argibide bulegoetan jendaurrera aterako dira.

Berriro aipatu nahi da:

1.-Nafarroako Gobernuko 2002/2003 beketarako deialdi honetan parte hartzeko derrigorrezkoa dela aurretik Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan edo Eusko Jaurlaritzan beka eskatu izana, horretarako behar diren baldintzak betetzen badira noski.

2.-Familia unitate bakoitzeko eskaera bakar bat aurkeztuko dela ("A" inprimakia) behar diren dokumentu guztiez osatua, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren edo Eusko Jaurlaritzaren aitzineko eskaera gordekinaren fotokopia barne dela, horrelakorik baldin bada.

3.-Nafarroako Gobernuari egindako beka-eskabidea erabat osaturik aurkeztu behar dela puntu guztietan, HKKM-n beka eskatu ala ez.

Deialdi honetan adierazitakoa irakaskuntzarako beka eta laguntzen arloan eskumenak dituzten autonomi erkidegoetan egindako ikasketei aplikatuko zaie.

19. araua. Deialdi honen eta bere oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barrenean.

Iragarkiaren kodea: A0207347