105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, ekainaren 17ko 132/2002 Foru Dekretuarena, zeinak arautzen duen osasun eta higieneari dagokionez zer baldintza bete behar dituzten tatuaje edo piercing direlakoak egiten dituzten establezimendu ez medikoek.

Ekainaren 17ko 132/2002 Foru Dekretua (arautzen du osasun eta higieneari dagokionez zer baldintza bete behar dituzten tatuaje edo piercing direlakoak egiten dituzten establezimendu ez medikoek) 2002ko abuztuaren 9ko 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behar ziren eranskinak sartu gabe argitaratu delarik, bide da orain honako akats zuzenketa argitaratzea eranskin horiek sartzeko.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian.-Barne Araubideko Zerbitzuaren zuzendaria, Humberto Manterola.

I. ERANSKINA

Desinfekzio eta esterilizazio metodoak

1. Nahitaezko baldintza izanen da edozein zulatze egin baino lehen, azala pobidona iodatuz, alkoholez edo be4ste desinfektante batez desinfektatzea.

2. Desinfektatu edo/eta esterilizatu beharreko material guztia aurretik xehero garbitu behar da urez eta garbigarriz. Ondoren, ultrasoinuzko garbigailu estalkidun batean sartuko da, zeina egunero hustu eta garbituko den urez eta garbigarriz.

3. Azala edo mukosak zulatzen dituzten eta behin erabiltzeko ez diren guztiek, materialak izan ala tresnak, eta bai mukosa, odola, edo beste fluido organiko batekin kontatuan egonen direnek ere, ongi esterilizatuta behar dute erabili baino lehen, hartarako berotasun hezeko presiopeko sistema bat erabiliz (autoklabea).

4. Esterilizazio prozesua lurrin hezearen bidezkoa izanen da (autoklabea), 121º-tan 30 minutuz edo 133ºtan hamabost minutuz. Kontuan hartuko dira beti ere fabrikanteak ematen dituen erabilera baldintzak. Esterilizatutako materiala aurretik estutxatuko da eta ondoren almazenatuko, esterilizazioaren data ageri duela, 5.4 artikuluak agintzen duenaren arabera.

5. Behin erabiltzeko ez den materiala desinfektatzeko metodoak hauek izanen dira:

-Gainazaletarako, egunero gutxienez hipoklorito sodikoa (lixua) erabiliko da, eta 30 minutuz eragiten utziko. Soluzioa honakoa izanen da: lau parte ur eta parte bat hipoklorito sodiko (litroko 50 gramo kloro aktiboko kontzentrazioan). Erabili baino lehentxeago prestatuko da soluzioa, behin prestatuta ahulduz joaten delako.

-Ebakitzeko edo ziztatzeko ez den gainerako materiala 70ºko alkoholarekin desinfektatuko da erabilaldi guztien ondotik eta film paperez estaliko erabili baino lehen.

-Aparatu elektrikoak desinfektatzeko (dermografoaren kordoia, dermografoa, laneko lanpara), %70ko alkohol isopropilikoz desinfektatuko da.

II. ERANSKINA#

Bezeroak erregistratzeko fitxaren eredua tatuaje eta piercing establezimenduetarako

Izen deiturak: ................., jaioteguna:..............., NAN zk.ia ......., helbidea: ................., herria: ..........., telefonoa: .................,

Aplikazioaren data:

Aplikazio mota:

Aplikazioa nork egiten duen:

Aplikazioa gorputzaren zein partetan egiten den:

Zer produktu erabiltzen diren aplikazioan:

Bezeroak aditzera ematen du idatzizko informazioa eta jarraibideak eman zaizkiola zikatrizazio eta prekauzioen gainean, eta ohartarazi zaiola problemarik sortuz gero medikuagana jotzeko, eta aplikazioa egiteko onarpena eman du.

(Sinadura)

Bezeroa adin txikikoa edo ezgaia bada:

............................. jaunak/andreak, legezko ordezkaria den partez, baimena ematen du aplikazioa egiteko:

(Sinadura)

Oharrak:

Kasu: fitxa hau gutxienez urtebetean gorde behar da.

Iragarkiaren kodea: a0209139