105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2002ko uztailaren 2koa, Nafarroako Gobernuak hartua. Honen bidez onesten da "Calahorra-Iruña gasbidearen E-04 posiziotik Ecoenerg­a Integral enpresarainoko adarra" Udalez gaindiko Eragineko Proiektu Sektoriala, Gas Natural SDG, S.A.k sustatua.

I.-Aurrekariak.

Nafarroako Gobernuak, 2002ko martxoaren 11n egindako bilkuran, erabaki zuen "Calahorra- Iruña gasbidearen E-04 posiziotik Ecoenerg­a Integral enpresarainoko adarra" proiektua, Gas Natural SDG, S.A.k sustatua, Udalez gaindiko Eragineko Proiektu Sektorial deklaratzea. Horrekin batera, espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean jendaurrean jartzea eta aldi berean egin asmo diren azpiegiturak beren lurretan izanen dituzten udalei entzunaldia ematea erabaki zen. Hilabeteko epea finkatu zen bi izapide horietarako. Erabaki hori 2002ko apirilaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (45. zk).

II.-Aurkeztu diren alegazioak.

Espedientea jendaurrean egon den bitartean alegazio idazki bat aurkeztu da, Tafallako Udaleko Alkate jaunak egina, eta haren edukia eta eman zaion erantzuna jarraian doaz:

Edukia:

1. Alda dadila 22. poligonoko 57. lurzatirako bide-adarraren trazadura, eta gurutza daitezela 54. lurzatia (Artaxoako errepidea), 21. poligonoko 320. lurzatia eta 321. eta 322. lurzatiak 317. lurzatiraino. Ibilbide berriak, bi bihurketa saihestuko lituzke, eta, horrez gain, ez legoke zenbait haritz eta arte bota belarrik, balio ekologiko handiagoa baitute, alegazioan proposatzen den trazadurak ukituko lituzkeen altzifre eta lizarrek baino.

2. Alda dadila 21. poligonoko 332. lurzatiaren eta 22. poligonoko 302.aren arteko trazadura, 306. lurzatiko haritz eta arteak bota beharrik izan ez dadin.

Erantzuna:

1. alegazioari: Alegazioaren arabera zuzendu nahi den trazadurak baditu alde nabarmenak jendaurrean jarritako proiektuaren plano ortofotoan ageri denaren aldean, eta, hala ere, trazadura hori da sustatzaileak egin gogo duena. Itxura batean ageri den kontraesan hori proiektuaren Azterlan Arkeologikoak argitzen du, non, "Lobera II" aztarnategi arkeologikoa hauteman denez, harekin bateragarri den trazadura proposatzen baita; trazadura berriak plano ortofotoan ageri denaren trazadura aldatu beharra dakar berekin, nahiz eta aldaketa hori ez zen ekarri azkeneko plano horretara.

Hori esanik, eta enpresa sustatzaileari alegazio horiei buruzko txostena eskaturik, hark dio, alegazioan proposatzen den trazadura onartuz gero, "Lobera II" aztarnategi arkeologikoa ukituko litzatekeela.

Beraz, alegazioa ezestea da bidezko, garbi utziz, hala ere, eginen den trazadura Azterlan Arkeologikoaren arabera enpresak planteatzen duen trazadura dela, alegia, aztarnategi arkeologiko hori ukitzen ez duena.

2. alegazioari: Alegazioak aipatzen duen trazadura Artaxoako Bide Zaharra gurutzatzen duen tarte txiki bat da, eta, sustatzailearen iritziz, zuhaitz masaren soilgune batean dago; beraz, ez zaie zuhaitzei kalterik egiten.

Ondorioz, alegazioa ezetsi egin da.

Azkenik, sustatzaileak adierazten du inola ere ez dagoela haritz edo arteei erasateko asmorik, eta gogoeta hori birplanteatze fasean hartu dela kontuan (obra egin aurretik), zeinean lantegia murrizteko asmoa baitago, horrelako zuhaitzetatik bereziki hurbil diren puntuetan.

III.-Nafarroako Gobernuak 2002ko martxoaren 11n hartutako erabakian ezarritako zehaztapenak betetzea.

Erabaki horrek, "Calahorra-Iruña gasbidearen E-04 posiziotik Ecoenerg­a Integral enpresarainoko adarra" Gas Natural SDG, S.A.k sustatua, Udalez gaindiko Eragineko Proiektu Sektorial deklaratzen baitzuen, zenbait zehaztapen ezartzen zituen, eta haien edukia eta nola bete diren jarraian ematen da:

A) Enpresa sustatzaileari adierazten zaio, obrak egiteko, eta haiek dirauten bitartean, Erabakiaren xedapen aldean jasotzen diren ingurumen arloko baldintzak bete beharko dituela.

Baldintza horiek obren exekuzioari buruzkoak direnez, bidezko da Erabaki honetan haiek jasotzea. Baldintza horiek honakoak dira:

-Ingurumenaren gaineko Eraginen Azterlanean eta Azterlan Arkeologikoan proposatzen diren neurri zuzentzaileak, Ingurumena Zaintzeko Plana eta kontrol arkeologikoa bete beharko dira.

-Gasbideak Mendigorria-Tafalla (NA-6030) errepidea gurutzatzen duen tokian, hezegune bat dagoen tokian hain zuzen (larre-ihiak daude bertan eta istil bat lezkarekin), honako neurri hauek hartuko dira eragina gutxitzearren: babes eremuan larreko zohiak kenduko dira lehenik, eta kondukzioa egin ondoren, berriz jarriko. Istila ongi kontserbatu beharko da, eta horretarako kondukzioaren trazadurarekin bat datorren deseinua eginen.

-Gasbideak sastrakaz betetako eremuak zeharkatzen dituenean, ahalik eta eremu txikiena hartuko du, eta landare-lurra bildu eta berreskuratzen saiatuko da, batik bat.

Lur horiek lehengoratzen laguntzeko, hidroereintza eginen da (belarkien edo sasien haziak sartuz), edo sasi eta zuhaitzak landatuko dira (sasi baxuak zortasun eremuan, eta sasi altuak eta zuhaitzak eragin eremuaren barreneko gainerako tokietan. Sasi eta zuhaitz espezie horiek arteak izanen dira, zehazki Sail mesosupramediterraneo basofilo gaztelar-aragoiarreko espezie lehorrak (Quercus rotundifolia), eta hazi autoktonoak dituzten mintegietatik hartuko dira. Birlandareztatze lan horretan sartzen diren espezieen biziraupena aseguratuko da, urtebetez.

-Obra hasi aurretik legeztatu behar dira hondarren zabortegiak eta zagorra ateratzeko guneak, uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretuan arautu bezala. Ingurumenaren gaineko eraginen azterlanak ere egin beharko dira, lehendik legeztatuta ez badaude.

B) Adierazi behar da, halaber, espedientea onesteko, kontuan hartuko direla dagoeneko eskatuak diren txosten hauetan jasotzen diren ondorioak:

B.1. Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuaren txostena, obrek Nafarroako Ubideari eragiten ahal dioten kalteari buruzkoa.

Puntu horrek aipatzen duen txosten teknikoa Canal de Navarra, S.A.k egiten du, eta, laburturik, honako hau dio:

-UPS Nafarroako Ubidearen 6 eta 7A tarteen gaineko eragina kontuan hartzen da, eta, Ebroko Ur Konfederazioari proiektuaren egileek bidalitako informazioaren arabera, eragin hori izanen dela jakinik, eraikuntza-neurri egokiak kontuan hartzen dira.

-Nafarroako Ubideko T-19-B tartean aurreikusitako sifoia gasbide-adarrarekin gurutzatzen den puntuari dagokionez -UPSan isiltzen den gertaera-, sifoi horrek jasango duen eragina kontuan hartzeko beharrezkoa den dokumentazioa erantsi da, eta gehitzen da gasbidea Eraikitzeko Proiektuan kontuan hartu beharko dela hodiaren babes egokia, hala nola Nafarroako Ubidearen Sifoiak zenbateko distantzia eta sakontasunera pasatu beharko lukeen, hura eraikitzean, gasbide-adarra egin eta gero eraikitzen bada, obra berezirik gabe eta exekuzio arretasun eta zuhur batek ezarritakoez bestelako baldintzarik gabe.

B.2. Ondare Historikoaren Zerbitzuarena, Ondare horrek jasan ditzakeen kalteei buruzkoa.

2002ko apirilaren 9ko txostena jaso da, eta bertan abuztuaren 6an Kultura zuzendari Nagusiak emandako 381/02 Ebazpenaren arabera aztertutako eremua eta ondoren aurkeztutako proiektuan sartutako Aurretiazko Azterlan Arkeologikoa aipatu ondoren, Ondare Historikoa babesteko aplikatu beharreko neurri zuzentzaileak adierazten dira.

B.3. Nekazaritzako Egituren Zerbitzuarena, adar proiektatuak zeharkatzen dituen eremu ureztagarrietarako Nafarroako Ubidearen UPSak aurreikusitako xedeekiko, obrek duten bateragarritasunari buruzkoa.

Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariak emandako txostenean, oliobidearen ondotik doan adarra Tafallako Udalerrian Nafarroako Ubideak duen eremu ureztagarri batetik doala adierazi ondoren, eta Ecoenerg­a Integralerainoko adarrak Artaxoako udalerriko lur ureztagarriak zeharkatzen dituela " gomendatzen da hodiaren goiko sortzailearen sakonera gutxienez 1,5 metrokoa izan dadila, eta kasu horretan ez dela uste inolako eraginik izanen denik lur ureztagarrietan, eta proiektatutako obrak UPSak etorkizuneko Nafarroako Alde Ureztagarriaren xede aurreikusiekin bateragarriak direla".

Beste azpiegiturei dagokienez, bidezko da bere garaian aurkeztutako dokumentazioan aipatutako gorabehera hauek:

-Errepideen gaineko eraginari dagokionez, ikusi da aurkezturiko agirien artean Zainketa Zerbitzuaren txostena dagoela. Bertan adierazten da epe laburrera ez dagoela aurreikusita obrarik edo aldaketarik egitea adarrak ukituko dituen errepideetan. Ondoren, errepideak gurutzatzeko "hinca" izeneko sistema erabiliko dela dio eta errepideekin paralelo joan behar den tarteetan -ez da kasua-, adarra ahalik eta urrunen eraman beharko dela.

-Altxonbideen gaineko eraginez den bezainbatean, Abelbideen Atalari beharrezko informazioa eskatu ondoren, ikusi da P-6 altxonbidea gurutzatuko dela, Artaxoako mugapean. Hortaz, Instalazioak Baimentzeko Proiektuarekin batera, altxonbidea gurutzatzeko baimena ere eskatu beharko da.

C) Dena dela, egin nahi diren instalazioek ukitu edo baldintzatu ditzaketen azpiegitura eta zortasunei dagokienez (oliobide, errepide, altxonbide, Nafarroako Ubidea, ubide publikoak edo beste batzuk), enpresa sustatzaileak, obrak egin aurretik, kasuan kasuko organo eskudunen baimenak lortu beharko ditu.

Zehaztapen hau hain orokorra izanik, bidezko da Erabaki honetara ekartzea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak 2002ko ekainaren 19an emandako txostena aintzat harturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DUT:

1. Aurkeztu diren alegazioak ebaztea Erabaki honen azalpen zatian agertu den moduan.

2. "Calahorra-Iruña gasbidearen E-04 posiziotik Ecoenerg­a Integral enpresarainoko adarra" Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Gas Natural SDG, S.A., enpresak sustatua onestea, honako zehaztapen hauekin:

a) Obrak egitean Erabaki honen azalpen zatian ezarritako ingurumenaren gaineko baldintzak beteko dira.

b) Adarraren Eraikuntza Proiektuan, Nafarroako Ubidea, S.A. enpresak Ubidearen T 19-B tartean dagoen Sifoiaren gainean Adarrak duen eraginari dagokionez esandako baldintzak bete behar dira. Eragin hori dagokiona zuzentzeko hartzen den soluzioa, obrak egin aurretik onartu beharko du Canal de Navarra, S.A. enpresak.

c) Ondare Arkeologikoaren babespenari dagokionez, enpresa sustatzaileak bete egin beharko ditu Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak 2002ko apirilaren 9an espediente horri buruz egin zuen txostenean ageri diren neurriak.

d) Bai adarra eraikitzeko proiektuan, bai obrak egitean, kontuan hartuko dira Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak egindako txostenak aipatzen dituen neurriak.

3. Dena dela, egin nahi diren instalazioek ukitu edo baldintzatu ditzaketen azpiegitura eta zortasunei dagokienez (oliobide, errepide, altxonbide, Nafarroako Ubidea, ubide publikoak edo beste batzuk), enpresa sustatzaileak, obrak egin aurretik, kasuan kasuko organo eskudunen baimenak lortu beharko ditu.

4. Aditzera ematea Erabaki honen kontra zilegi dela, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuan, Erabakia jakinarazi, edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen bada, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluek agintzen dutenaren arabera; edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan inpugnatzea, Erabakia jakinarazi, edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen bada, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 legeko 46. artikuluak agintzen duenaren arabera.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea eta, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari, Tafallako eta Artaxoako udalei eta Gas Natural SDG, S.A. enpresari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0207845