105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia, lehiaketa bidez Urbasako turismo-kanpinaren kudeaketa eta ustiapena kontratatzeko argitara emana.

-Modalitatea: Lehiaketa.

-Xedea: Lehiaketa bidez Urbasako turismo-kanpinaren kudeaketa eta ustiapena kontratatzea.

-Lanak burutzeko epea: 10 urte.

-Urteko gutxieneko kanona: 54.100 euro.

-Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko lekua: Turismo Zerbitzua, Tomás Caballero parkea, 1-4. solairua. 31005 Iruña. Tel. 948 42 77 42 . Telefaxa: 948 42 35 97

-Eskaintzen aukezpena:

a) Aurkezteko muga eguna: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 26. egun naturaleko hamalau orduak eta hogeita hamar minutuak arte.

b) Eskaintzak aurkezteko lekua: Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren Erregistroa: Tomás Caballero parkea, 1 behea. 31005 Iruña.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta eguna:

a) Lekua: Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Liburutegia: Tomás Caballero parkea, 1-5.a. 31005 Iruña.

b) Data: Eskaintzak aurkezteko epea bete eta biharamunetik kontatzen hasita, zazpigarren egun naturalean.

c) Ordua: 12,00etan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamaikan.-Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusia, Javier Taberna Aldaz.

Iragarkiaren kodea: A0208738