105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

551/2002 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2002/2003 ikasturteko Nafarroako XVI. Kirol Jokoetarako autobus zerbitzua kontratatzea xedatzen duena.

1.-Entitate adjudikatzailea.

a) Erakundea: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kirol Jardueren Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 551/2002 Ebazpena.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: Nafarroako XVI. Kirol Jokoetarako autobus zerbitzua kontratatzea.

b) Gehieneko moduluak bidaiaren arabera.

-100 km-ra bitarte, gehienez 250 euro.

-101-180 km, gehienez 300 euro.

-181 km baino gehiago, gehienez 350 euro.

c) Zerbitzua non eginen den: Nafarroako Foru Komunitatea.

d) Noiz eginen den: 2002ko urriaren 1etik 2003ko irailaren 30a arte.

3.-Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio modua:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, guztira: 240.404 euro gehienez (BEZa barne).

5.-Agiriak eta argibideak non bildu:

a) Entitatea: Nafarroako Kirol eta Gazteri Institutua.

b) Helbidea: Arrieta kalea, 25, behea.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.

d) Telefonoa: 948 427892.

e) Telefaxa: 948 423628.

f) Agiriak eta argibideak hartzeko epea: parte hartzeko eskabideak aurkezteko bera.

6.-Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hamahirugarren egun naturaleko 14:30ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak.

c) Aurkezteko tokia:

1. Entitatea: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua.

2. Helbidea: Arrieta kalea, 25,behea.

3. Herria eta posta kodea: 31002, Iruña.

Eskaintza ekonomikoak irekitzea:

a) Entitatea: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua.

b) Helbidea: Arrieta kalea, 25.

c) Herria eta P.K.: Iruña, 31002.

d) Eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita laugarren egun balioduna.

e) Ordua: 14:00ak.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeian.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: A0209140